"Danzantes", dantzarien kofradian dantzatu nahi zuen ijitoaren istorioa

2012/09/24
"Danzantes", dantzarien kofradian dantzatu nahi zuen ijitoaren istorioa

Liz Lobatok zuzenduta, Danzantes izeneko laburmetraiaren zabalkundeaz arduratzen ari da Banatu filmak ekoiztetxea. Dantzarien kofradian sartu eta haiekin batera dantza egin nahi duen ijitoaren komeriak kontatzen dira bertan. Villacañas herrian kokatzen da filma hau, Toledoko herri horretan egiten baitira bertan aipatzen diren dantzak Vigako Kristoaren omenez. Bandera dantza, makila-dantzak eta zinta-dantza egiten dituzte besteak beste Villacañas-eko danzanteek.

Ikusi hemen Liz Lobato-ren "Danzantes" laburmetraiaren trailerra:

Danzantes (trailer) from BANATU FILMAK on Vimeo.

Izaskun Salazar
Izaskun Salazar
2012/09/23 18:38

Oso labumetrai ona!