Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan

Orain arteko ekarpenak

Pasioa izango da Dferiaren ardatza

2020/03/06

Pasioak zuzendutako hamabost dantza ikuskizun aurkeztuko dira aurtengo Dferia azokan. Horietako lau pieza lehen aldiz ikusi ahal izango dira Euskal Herrian. Julia Godino i Alexa Moyaren Picnic on the moon, La Tristurararen Future lovers, Cia Mario Vargas & Chloe Bruleren Los cuerpos celest...

Gehiago irakurri

Erratzu: Inauteriak 2020 damak eta mozorroak

2020/03/04

Damak eta mozorroak irten dira inaute asteartez Erratzun. Zuriz jantzita, koloretako zintez apaindutako zapelarekin eta aurpegia beloarekin estalita zanbonba izena ematen dioten bonboa joaz ibiltzen dira Damak. Arratsaldeko 17:00etan irten dira euripean, zalantzan, baina azkenean animatu dira. Inoiz ez omen dute ezagutu horrelako zaparradarik inaute asteartez. Kalez kale aritu dira zanbonbak kolpatuz, erritmoa behin eta berriz errepikatuz. Hainbat etxetan geldiuneak egin dituzte indarrak hatzeko. Argazkiak Maite Eizagirre. Inauteriak, damak eta mozorroak, Erratzu, 2020-02-25.

Marie Chouinard: Radical vitality

2020/03/03

Marie Chouinard dantza konpainia Bilboko Arriaga antzokian izango da asteburu honetan. Kanadako konpainiak Radical vitality ikuskizuna eskainiko du martxoaren 6an eta 7an, 19:30ean. Chouinard artista entzutetsua da mundu mailan, koreografoa, eszenatoki eta argiztapen diseinatzailea, argazkilaria eta zine zuzendaria. Chouinardek azken lau hamarkadetan prestatu dituen hainbat dantza batuta osatu du ikuskizuna. Bere ibilbidean sortu dituen bakarkako eta bikotekako piezarik onenak aukeratu ditu horretarako. Aurrez aurkeztu izan dituen dantza piezak moldatu ditu, jantziak, soinuak edo koreografiak egokituta. Radical vitality lanak guztira 24 dantza bildu ditu, minutu bat eta 10 minutu artekoak. Berez zatiak independenteak badira ere, batasuna eman nahi izan diote. Sarrerak salgai daude Arriaga antzokiko webgunean. Marie Chouinard, Radical vitality, 2020.

Altzürükü: maskaradak 2020 kerestuen ofizioa

2020/03/02

Kerestu nagusiaren papera betetzen du Aines Keheillek aurtengo maskaradetan. Berak azaldu digun moduan bera eta bere mutilaren lana zamaltzaina zikiratzea da. Laguntzaileak, ordea, ez du lanik egin nahi. Nahiago du dantzatu eta ardoa edan. Pitxuri dei egiten dio nagusiak laguntza eske, baina hark ere kale. Azkenean bi kerestuek zamaltzaina harrapatu eta zirikatu egiten dute. Aines Keheillerekin batera, Chloe Iratzabalek egiten ditu aurtengoan kerestu lanak. Biarnesez eta euskaraz hitz egiten dute eta bien arteko dantza-jolas bat egiten dute. Irudiak: Maite Irizar, Amaiur Aristi. Kerestuen ofizioa, Altzürükü, 2020-02-09, 2020-02-29.

Kresala dantza taldeak bederatzi eguneko itzulia egin du Ekuadorren

2020/03/02

Ekuadorren dantzan izan dira Donostiako Kresala dantza taldeko kideak. Faustino Aranzabal eta Idoia Ibarzabal dantza-maisuen gidaritzapean 20 dantzarik ikuskizunak, ikastaroak eta hitzaldiak eskaini dituzte Hegoamerikako herrialdean . Ambatoko Nazioarteko Folklore Jaialdian dantzatu dute eta ond...

Gehiago irakurri

Erratzu: Inauteriak 2020 damak eta mozorroak

2020/02/28

Damak eta mozorroak irten dira inauterietako asteartean Erratzun. Hiru egunez ospatzen dituzte inauteriak Erratzun, igandetik asteartera. Azken egunean irten dira damak kalera, beraiek zanbonbak izendatzen dituzten dunbel edo bonboak joaz. Zuriz jantzita, koloretako zintez apaindutako zapela buruan eta aurpegia beloarekin estalita eramaten dute. 

Patxi Irigoien dama eta dominagusiak eman dizkigu hainbat xehetasun. Hasieran dunbalekin jotzen duten erritmoari buruzko azalpenak ere eman dizkigu. Garai batean zanbonba esaten dieten dunbalekin ibiltzen ziren eskean baserriz baserri eta akordeoilariaren laguntzaz. Orain astearte arratsaldean irteten dira damak. Dozena bat irten ohi dira, baina azken urteetan kopurua handituz doa eta aurten inoiz ez bestek hartu dute parte. Garai batean baziren danbor egileak herrian, baina ofizioa galdu da eta orain beraiek egiten dituzte.

Irigoien dama bezala aritu da aurtengo inauterietan, baina horrez gain Danbolin nagusia edo Erratzun esaten duten bezala, dominagusia ere bada. Inauteriak antolatu, sosak bildu, kontuak eraman eta bestak eta iraileko errebestak antolatzea dagokio. Lau dominagusi izaten dira urtero eta bikoteka bi urte egiten dituzte.

Inauteriak, damak eta mozorroak, Erratzu, 2020-02-25.

Arizkun: Inauteriak 2020 sagar-dantza

2020/02/27

Inaute asteartera arte luzatu ohi dituzte inauteriak arizkundarrek. Azken egunean sagar-dantzariak irten dira kalez kale dantzan. Dantzarien azken dantzetan agertu dira zenbait mozorro eta azkenik hartza gainerako mozorroekin. Jon Zubiria, Ane Karrikaburu, Oier Neol eta Uxue Mugiro aritu dira dantzan; Patxi Larralde, Joseba Indabere, Eki Angebin, Xabi Durruti eta Ander Barrenetxea musikariekin. Sagar-dantza, Arizkun 2020-02-25.

Eibar: Koko-dantzak 2020

2020/02/26

Koko-dantzariak eta koko-marruak Eibarko Arrate eta Gorosta auzoetako baserrietan aritu dira koko-eskean eta dantzan otsailaren 15ean. Foxtrot eta arin-arina erritmora lotuan eta soltean aritzen dira dantzan kokomarruak eta makila-dantza egiten dute berriz koko-dantzariek. Toribio Etxebarria idazle eibartarrak XX. mendearen lehen partean zioenez makila-dantza egiten zuten Eibarko gazteek aratusteetan. Kokomokoek kuestazioan honako eske-kanta zaharraren bidez egiten dute eskea:

Koko-moko
saria bete moko
gibel-gibel
afarrittarako
dirua baneuka
patrikarako.

Irudiak: Idoia Lahidalga eta Mikel Lahidalga. Edizioa: Idoia Lahidalga. Eibar, Kezka dantza taldeak, koko-dantzak, 2020-02-20.

Markina-Xemein: Aratusteak 2020 Saragi-dantza eta hartza

2020/02/25

Lehen aldiz emakumeek parte hartu dute Markina-Xemeingo aratusteetan saragi-dantzan. Aratuste igandean ateratzen dituzte Zerutxu dantza taldeko kideek saragi-dantza eta hartza herriko kaleetara, eta kalez kale aritzen dira dantzan eta hartzaren dantza eta jokoa irudikatzen. Zerutxu dantza taldeko Iraide Antxiak eman dizkigu inauterietako tradizio honen inguruko xehetasunak. Irudiak: Oier Araolaza. Saragi-dantza eta hartza, aratusteak, Markina-Xemein, 2020. 

Hernaniar Bikaina izendatu dute Carlos Sanchiz dantza-maisua

2020/02/25

Hernaniko Xalaparta elkarteak 'Hernaniar Bikaina' izendatu du Carlos Sanchiz Sarriegi (Hernani, 1946). Hamaika omen dira Sanchiz omentzeko arrazoiak, baina batez ere dantzaren eta futbolaren bueltan herrian egindako lana nabarmendu nahi izan dute. Familiatik datorkio Sanchizi dantzarako zale...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Dantzan on Emakume eta gizonezkoek elkarrekin dantzatu dute Mairuaren Alardeko trokeo-dantzetan

2016/07/28

Eskerrik asko Ion. Arrazoi duzu, guk ere badugu gogoan neskak dantzan ikusi izana 2009 urtea baino lehen. Zuzendu dugu testua.

Dantzan on Lasa 1950 Dantza-jauziak

2016/04/20

Xabier Itzainari helarazi diogu Patxi Monteron galdera, eta honako hau erantzun digu:
"Patxiren galdera, alabainan, garrantzitusa da, eta neke zaut erantzutea. Ene gostuko, dantzatzeko manera hori, indartsua eta elegantea, nun dantzariak ez diren berdin ari bainan bai elgarrekin, joan da dantzari horiekin eta berekin zeramaten munduarekin. Nik orain dela 15-20 bat urte ikusi izan dut, tokian tokika, izpiritu horren orroitzapen zerbeit, eta orduko dantzariekin ere ainitz ikasi dut. Gertatzen ahal zen besta berrietako bezpera ondo batez, edo zikiro batetik landa, edo pilota partida batetarik landa presuna batzu berotzea eta lotzea, batez ere Lapurdi barnekalde eta Baxenabarren, bainan behar zen untsa gertatu!
Gaur egun zertan den? Egia erran, ez naiz gehiago biziki plazaz-plaza ibiltzen eta ez dakit sobera gauzak zertan diren. Jauziak ainitz emaiten direla, hori segur, bainan nola emaiten diren, hori besterik da. Tokian tokika behar litaike behatu. Gure heinean entseatzen gira “izpiritu” horren beiratzen gure xokoan (Itsasu eta inguruetan), bainan zaila da, gazte ainitzentzat jauziak ez beitira baitezpada dantza erakargarriak. Dantza erretxak bezala ikusten dituzte jauziak, Lasako bideoak alderantzizkoa diolarik ene ustez.
Hurbilagotik behatu behar beraz"

Dantzan on Villacañas: dantzatzeagatik ordaintzen duten dantzariak

2016/03/21

Mila esker zuen erantzunagatik! Bai, filme horren berri eman genuen dantzan.eus-en bere garaian: https://dantzan.eus/albisteak/danzantes-liz-lobato
MIla esker gogoraraztegatik!

Dantzan on Ituren: soka-dantza 1951

2016/02/22

Andres Iñigo Ariztegik, Iturengo ondareari ekarpen ederra eginez, bideo honetan agertzen diren lagunen identifikazioa egin du.

Ituren, 1951-07-08
10’’. Txistulariak: Miguel Makutso, Burriñenekoa [Burriñenea etxe izena] eta Iñaki Aizkorbe, Azentzenekoa. Atabalaria: Jexux Azpiroz, Iturengo Apezenekoa. Segizioa elizara bidean doa, Pioinea eta Arriberria etxeen parean, Saturnino Telletxea, Iñarrekoa, buru duela -Saturninok suziriak botatzen zituen-.

11’’. Herriko bandera daramana Eustakio Elizalde Arrosenekoa [Arrosanea] da.

13’’. Balentina Idigoras, Jose Ignazio Telletxearen amaren ondoan, Martin Aizpurua doa, Apeztegikoa, garai hartan alkate zen eta ibilbidean barna behin baino gehiagotan ageri da. Haren ondotik, Ignazio Elizalde, Lopetxenekoa [Lopetxonea], eta Periko Mikeo, Aurtizko Apezenekoa.

16’’. Apez betaurrekoduna Tomas Lizarraga, garai hartan Iturengo apeza zena eta don Faustino Arbizu, erretorearen laguntzailea. Gainerako apezak beharbada Jose Ignazio Telletxearen ikaskideak eta lagunak, Jose Maria Setien eta beste batzuk.

17’’. Apezen gibeletik heldu direnak, hauexek: ezkerretik eskuinera, Antonio Goñi, Xixternekoa [Sastrearena], Joxe Ariztoi, Pioinekoa, Ramon Mutuberria, Sotillenekoa eta Maurizio Azkue, Lopenekoa. Joxeren eta Ramonen gibelean, Mattin Azkue, Lopenekoa.

54’’. Martintxo alkatea eta Nikasio Labaien, Juantsenekoa [Joansantzenea].

1’07’’. Nikasioren gibelean, Benedikto Vicente, Herriko Etxeko idazkaria. Benediktoren gibelean, Joxe Ariztegi, Manekoa [Marenea].

1’13’’: Lehen lerroan, Francisco Iñigo, Maixtemattekoa [Mariestebanbaita], Periko Mikeo eta Ignazio Elizalde. Gibelean, Joxe Mari Urroz, Barbenekoa [Barberenea], Domingo Aizpurua, Betenekoa [Beruetenea]. Ignazio Elizalderen eskuinean Jorgitto, Altxunekoa ageri da eta Ignazioren gibeletik, Maximo Ariztegi, Prosentzenekoa [Perosantzenea], aipatutako Joxe Ariztegi, eta Luis Mari Iñigo, Maixtemattekoa [Mariestebanbaita].

1’33’’. Zortzikoa edo mutil dantza, plazan. Ignazio Elizalde, Joxe Mari Urroz, Serapio Sagaseta –txalekoarekin- Palazioko bordakoa, Eustakio Elizalde, Antonio Goñi, Domingo Aizpurua, Eugenio Urroz, Aranburunekoa, Bautista Bereau, Tolatekoa [Tolaretea], Domingo Aizpurua, Eugenio Urroz, Martintxo Baleztena, Iturengo Errandenekoa [Errandonea] eta, azkena, Maximo Ariztegi.

2’11’’. Soka-dantza. Serapio Sagaseta, Maria Angeles, Ignazio Telletxearen arreba, Bautista Bereau...

2’ 38’’. Ignazio Elizalde... eta lau haur pareta kontran. Horietan ttikiena, ustez, Andres Iñigo.

2’ 59’’. Luisa Urroz, Alontsenekoa [Alontsonea], Joxe Mari Urroz, Antonio Goñi... ageri dira.

3’10’’. Victor Sagardia apeza, Palaziokoa, ageri da, ezkerraldean.

3’17’’. Plazaren erdian, ustez, Ignazio Iturbe, Alontsenekoa [Alontsonea].

3’37’’. Saturnino Telletxea, botila eskuan, eta Ignazio Elizalde.

Emakume gehienak agian Telletxearen familiakoak edo lagunak izanen dira, egun horretarako Donostiatik Iturenera etorriak.

Dantzan on Libertimendua

2016/01/14

2016an otsailaren 7an eskainiko da Libertimendua Garazin.

Dantzan on Maskaraden lehen agerraldia bertan behera geratu da

2016/01/12

Martxoaren 6an emango dituzte maskaradak Ezpeizen eta Mitikileko agerraldia apirilaren 17ra atzeratuko da. Hemen maskaraden egutegia gaurkotua: https://dantzan.eus/albisteak/zuberoako-maskaradak-egutegia

Dantzan on Maskaraden lehen agerraldia bertan behera geratu da

2016/01/11

Igande honetan, urtarrilak 17 Sohütan emango dituzte maskaradak eta Ezpeizen ematekoak zirenak atzeratu dituzte (data zehazteke). Gainontzeko datak berdin mantenduko dira.

Dantzan on Zarautz: Dantza soltea 1952

2015/11/20

Eskerrik asko Xabier emandako informazioagatik.

Dantzan on Joxemiel Bidador Pastorala Iruñeko euskaldunak

2015/10/19

Aupa Leire, mila esker zure erantzungatik! Bideoari dagokionez, guk ikusi dugu bideoa txertatuta zure blogean ( http://eibar.org/blogak/leire/iruneko-euskaldunen-lezioa ) eta ongi ageri zaigu. Ez dakigu zer arazo izan daitekeen. Ordenagailuarekin begiratu duzu ala tablet/mugikorrarekin?
Dantzan

Dantzan

dantzan 2001. urtean sortu zen eta 2003tik dantzan.com dantza sustatu eta hedatzeko elkarteak kudeatzen du.


Babestu dantzan.com