Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan

Orain arteko ekarpenak

Larrua: Otsoa

2020/10/02

Larrua proiektuaren Otsoa pieza ikusgai izango da urriaren 2an Elorrion, 24an Basaurin eta 30ean Zornotzan. Dantza eta antzerkia uztartzen ditu ikuskizunak. Mugimendu sozialetan indarrean dauden egitura piramidalei eginiko kritika da Otsoa. Pieza koreografikoak aktore baten figura erabiltzen du mugimendu horietako liderra irudikatzeko. Politikari, "Teletienda"-ko aurkezle edo "Gran Hermano" programako liderraren gisako papera hartuta dantzarien jarrera eta dantzari taldearen transformazioa gidatuko ditu. Dantzariek, gorputz hizkuntzaren bidez, barne gatazka horien erakutsiko dituzte. Koreografia: Jordi Vilaseca. Interpreteak: Begoña Martin, Jordi Vilaseca, Aritz Lopez, Helena Wilhelmsson, Maddi Muñoz. Testuak: Pedro Casas. Dramaturgia: Pedro Casas eta Jordi Vilaseca. Argiztapenaren diseinua: David Alkorta. Musika originala: Luis Miguel Cobo. Eszenografia: Enric Planas. Jantzigintza: Xabier Mujika. Ekoizpena: Aritz Lopez. Argazkiak: Asier Bastida. Bideoak: Beñat Fontaneda. Otsoa, Larrua proiektua, 2020-10-02.

Baditugu Arineketan diskoen zozketako irabazleak

2020/10/02

Arineketan bi disko oparitu dizkigute Jagoba Astiazaran eta Iñar Sastre musikariek Dantzan-en irakurleen artean banatzeko. Horretarako honako galdera luzatu dugu : Nork idatzi zuen XIX. mendearen lehen partean Gipuzkoako dantza gogoangarrien kondaira edo historia liburua? Askok asmatu ...

Gehiago irakurri

Amaia Elizaran, Organik, Invisible Beauty, Dantzaz, LaRutan eta Kukai izango dira Pasaiako dantza festibalean

2020/10/01

Aurreko urtean hasitako bideari jarraituz lau eguneko dantza festibala antolatu dute Pasaian. Amaia Elizaran, Organik, Invisible Beauty, Dantzaz, LaRutan eta Kukai konpainien ikuskizunekin osatu dute lau eguneko egitaraua. Urriaren 1etik 4ra Pasai Antxo eta Pasai Donibaneko kaleetan izango dira dan...

Gehiago irakurri

Andoni Mutiloa: Esnatu naiz

2020/09/30

Dantza, musika eta antzerkia uztartu ditu Andoni Mutiloak Esnatu naiz kabaretean. 2020ko urtarrilean bertsio laburra egin ostean, ordubete inguruko ikuskizuna osatu du Gipuzkoako Dantzagunean, eta gaur estreinatuko du Hernaniko Biterin. Londreseko Pink Flamingo aretoan ikuskizuna ematear dago Elur trans-artista. Bat-batean blokeatu eta bere bizitza kontatzen hasiko zaie ikusleei, Pello gipuzkoar baserritarren istorioa. Esnatu naiz, Andoni Mutiloa, Dantzagunea, 2020-09-25.

Galtxetaburu, dantza-jauziak plazetara itzuli zituen soinularia

2020/09/30

Soinularia, kantaria eta kontalari ona. Galtxetaburu zendu zela 30 urte bete diren honetan haren musika eta dantza-jauzien berpiztean izan zuen eragina gogora ekarri dute Irulegi Irratian . Beñat Galtxetabururen oroitzapen eta musikak berpiztu dituzte Jean-Christian Irigoien semeak eta Jean-Miche...

Gehiago irakurri

Ez festarik, ez dantzarik San Migel egunean

2020/09/29

San Migel egunez, irailaren 29an, eta urriko lehen asteburuko Errosarioko festarekin agurtzen ditugu uda garaiko festa eta dantza saioak. Aurtengo udan, festarik ezean, apenas izan dugu dantzarik gure herrietako jai egunetan. San Migel eguna egun seinalatua izan ohi da besteak beste, Iurretan, Cort...

Gehiago irakurri

Iurreta: Ez sanmigelak 2020

2020/09/29

Iurretan San Migel jairik ospatuko ez denez dantzariak ez dira irtengo plazara ohiko legez. Hala ere, egoera hobetzen denerako entseatzen jarraitzen dute. Azken entseguko arropak eta musukoak soinean dituztela dantzan ari direla grabatutako hainbat irudi argitaratu dituzte. San Migel bezperan Donien Atxa igo eta dantzariek azken entsegua egiten dute plazan mahoizko prakak dituztela soinean. Egun handian, berriz, zuriz plazaratzen dira dantzariak eta dantzari-dantza eta erregelak ematen dituzte eguerdian eta iluntzean. Irudiak: Iurretako dantza taldea. Ez sanmigelak 2020, Iurreta, 2020-09-28.

Arineketan diskoaren zozketa

2020/09/28

Jagoba Astiazaran eta Iñar Sastre musikariek Arineketan bi disko oparitu dizkigute irakurleen artean banatzeko. Zozketan parte hartzeko erantzun beharreko galdera honakoa duzue: Nork idatzi zuen XIX. mendearen lehen partean Gipuzkoako dantza gogoangarrien kondaira edo historia liburua? Galder...

Gehiago irakurri

San Fermin Aldapakoa 2020 ezpata-dantza

2020/09/28

Aurtengo San Fermin Aldapakoaren ezpata-dantza Iruñea Zaharreko kaleetan eman beharrean Lodosako Cerverako urmaelean eman dute Duguna dantza taldeko kideek. Berrogei dantzari eta sei txistulari aritu dira uraren bueltan. Koronabirus-dantzari papera hartu eta dantzaren bidez izurritea uxatzeko itxaropenez. 2009az geroztik iraileko azken igandean plazaratu ohi da San Fermin Aldapakoaren ezpata-dantza. Aurten testuingurutik kanpo publikorik gabe bada ere, hutsik egin gabe jarraitu ahal izan diote ohiturari. Irudiak: Festaro, Hidrone. Produkzioa eta muntaketa: Festaro. Duguna dantza taldea, San Fermin Aldapakoaren ezpata-dantza, Lodosa, 2020-09-27

Bizimina (Kukai, 2020) trailerra

2020/09/24

Kukai dantza konpainiak Bizimina filma aurkeztu du Donostiako Zinemaldian. Pablo Iraburuk, Migeltxo Molinak eta Jon Maiak zuzendu dute ikus-entzunezkoa. Konfinamenduan bizitako sentsazioetatik abiatuta sortu da lana: distantzia, besteen falta sumatzea, grina, komunitate-sentimendua, ezintasuna, isolamendua, nahasmena, itxaropena... bezalako sentimenduak adierazi nahi izan dituzte dantzaren bidez. Dantza, espazioa eta argazkia uztartu dituzte piezan. Itxialdian sortu da ideia eta maiatza eta ekaina bitartean grabatu dute. Zuzendaria: Pablo Iraburu, Migeltxo Molina, Jon Maia. Gidoia: Pablo Iraburu. Ekoizpena: Arena Comunicacion Audiovisual S.L., Kukai Dantza (Altzu Lanak S.L.). Argazkia: Migeltxo Molina. Muntaketa: Migeltxo Molina, Pablo Iraburu. Musika: Mikel Salas. Iraupena: 29 m. Kukai, Bizimina, 2020-09-22.

 

Orain arteko erantzunak

Dantzan on Inauteriak 2017 oinarrizko egutegia

2017/01/24

Eskerrik asko bioi informazioagatik.

Dantzan on Plazako dantza aberasten: ingurutxoak eta kontra-dantzak

2017/01/16

Kaixo Goizane,
Guk froga egin dugu, eta prezio diferentzia euskarazko eta espainolezko orrien artean dago. Ziurrenik akatsen bat izango da. Guk dugun informazioaren arabera, 45€-koa da Kutxako bezeroentzako prezioa. Nolanahi ere, bide zuzenena Kutxa Kultur Gelakoekin argitzea izango da. Hemen duzu beren webgunean daukaten telefono-zenbakia: 900 44 55 66
Eskerrik asko zure ohar zorrotz eta zehatzagatik.

Dantzan on Horra, horra, gure Olentzero!

2016/12/29

Bai, halaxe da Elur, twitterren aritu ziren horretaz hizketan Gari Garaialde eta Leire Narbaiza: https://twitter.com/GariGaraialde/status/811528317388124160

Dantzan on "Euskal dantza: tradiziotik sorkuntzara" ikasketa osagarriak eskainiko ditu EHUk

2016/11/03

Baiezkoan gaude Endika, baina onena unibertsitatera deitzea duzu, EHUk berak antolatzen baitu. Hemen duzu telefonoa: http://www.ehu.eus/eu/web/complementarios/euskal-dantza

Dantzan on "Euskal dantza: tradiziotik sorkuntzara" ikasketa osagarriak eskainiko ditu EHUk

2016/10/11

Egun on Arkaitz! EHUren webgunean, "ohiko galderak" atalean, klaseak "lauretatik zazpietara" izango direla jartzen du, baina antolatzaileek esan digute ordutegia ez dela definitiboa oraindik.

Dantzan on Emakume eta gizonezkoek elkarrekin dantzatu dute Mairuaren Alardeko trokeo-dantzetan

2016/07/28

Eskerrik asko Ion. Arrazoi duzu, guk ere badugu gogoan neskak dantzan ikusi izana 2009 urtea baino lehen. Zuzendu dugu testua.

Dantzan on Lasa 1950 Dantza-jauziak

2016/04/20

Xabier Itzainari helarazi diogu Patxi Monteron galdera, eta honako hau erantzun digu:
"Patxiren galdera, alabainan, garrantzitusa da, eta neke zaut erantzutea. Ene gostuko, dantzatzeko manera hori, indartsua eta elegantea, nun dantzariak ez diren berdin ari bainan bai elgarrekin, joan da dantzari horiekin eta berekin zeramaten munduarekin. Nik orain dela 15-20 bat urte ikusi izan dut, tokian tokika, izpiritu horren orroitzapen zerbeit, eta orduko dantzariekin ere ainitz ikasi dut. Gertatzen ahal zen besta berrietako bezpera ondo batez, edo zikiro batetik landa, edo pilota partida batetarik landa presuna batzu berotzea eta lotzea, batez ere Lapurdi barnekalde eta Baxenabarren, bainan behar zen untsa gertatu!
Gaur egun zertan den? Egia erran, ez naiz gehiago biziki plazaz-plaza ibiltzen eta ez dakit sobera gauzak zertan diren. Jauziak ainitz emaiten direla, hori segur, bainan nola emaiten diren, hori besterik da. Tokian tokika behar litaike behatu. Gure heinean entseatzen gira “izpiritu” horren beiratzen gure xokoan (Itsasu eta inguruetan), bainan zaila da, gazte ainitzentzat jauziak ez beitira baitezpada dantza erakargarriak. Dantza erretxak bezala ikusten dituzte jauziak, Lasako bideoak alderantzizkoa diolarik ene ustez.
Hurbilagotik behatu behar beraz"

Dantzan on Villacañas: dantzatzeagatik ordaintzen duten dantzariak

2016/03/21

Mila esker zuen erantzunagatik! Bai, filme horren berri eman genuen dantzan.eus-en bere garaian: https://dantzan.eus/albisteak/danzantes-liz-lobato
MIla esker gogoraraztegatik!
Dantzan

Dantzan

dantzan 2001. urtean sortu zen eta 2003tik dantzan.com dantza sustatu eta hedatzeko elkarteak kudeatzen du.


Babestu dantzan.com