Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan

Orain arteko ekarpenak

Idauze-Mendiko maskaradak Iholdin

2015/07/17

Idauze-Mendiko gazteek Zuberoa utzi eta Nafarroara Beheran, Iholdin, eskainiko dituzte maskaradak uztailaren 18an. Negu osoa han eta hemen ibili ondoren Ortzaizeko Ikastolarentzat eskainiko dute emanaldia. Arratsaldeko 17:00ak inguruan barrikadekin hasi eta 20:30ak aldera ofizioei ekingo diote Iho...

Gehiago irakurri

Errusia eta Hego Afrikako taldeak Folklore Bizian jaialdian

2015/07/16

Galdakaoko Andra Mari taldeak antolatzen duen Folklore Bizian jaialdian Errusiako eta Hego Afrikako taldeak izango dira aurten. Dantza taldeok Galdakaon, Arrigorriagan, Usansolon, Sopelan eta Gernikan eskainiko dituzte emanaldiak uztailaren 21a eta 26a bitartean. Soweto Thabisong dantza kon...

Gehiago irakurri

Raimundo Flores omendu du Santurtziko udalak

2015/07/14

Azken 30 urteotan Santurtziko kultura eta festen alde egindako lana eskertuz omenaldia eskainio dio Udalak Raimundo Flores "Mundi"ri, Mendi Alde dantza taldeko ekintzaile nekaezinari.  Santurtziko plaza nagusiko musikaren kioskoan, herriko beste pertsonaia ezagun batzuekin batera, bere irudia jarr...

Gehiago irakurri

Dantza sustatzeko 2015eko Jaurlaritzaren diru-laguntza deialdia

2015/07/13

Dantza sustatzeko diru-laguntzen 2015eko deialdia argitaratu du gaur Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak. Deialdiaren arabera laguntzen gehienezko diru-zenbatekoa 400.000 euro izango da. Koreografia sorkuntza, dantza konpainiak sendotzea, dantza-lanen ekoizpena eta dantza-profesionalen etengabeko...

Gehiago irakurri

Nazioarteko 41. Folkloren Jaialdia Portugaleten

2015/07/13

Zeelanda Berria, Senegal, Kuba, Serbia, Indonesia eta Euskal Herriko taldeak batuko ditu aurtengo Portugaleteko Nazioarteko jaialdian. Uztailaren 26an burutuko da munduko dantzak ekitaldia baina lehenagotik ere, uztailaren 20tik 23ra bitartean folklorearen biltoki izango dira Portugaleteko kaleak....

Gehiago irakurri

Dantza sustatzeko diru-laguntzak EJ 2014

2015/07/13

Koreografia sorkuntzarako, dantza konpainien sendotzerako, dantza-lanen ekoizpenerako eta formakuntzarako 2014an eman dituen diru-laguntzen zerrenda argitaratu du Abenduaren 5ean. Eusko Jaurlaritzak. 400 000 euro inguru eman ditu Eusko Jaurlaritzaren kultura sailak aurrean aipatutako 4 ataletan ban...

Gehiago irakurri

Durangaldeko ezpata-dantzari eguna Abadiñon ospatuko da bihar

2015/07/10

Larunbatean, uztailaren 11an ospatuko da Abadiñon Durangaldeko ezpata-dantzarien eguna. Gerediaga auzoko foru zelaian bilduko dira aurten parte hartuko duten bederatzi dantza taldeak. Arratsaldeko 18:00etan kalejira egingo dute Matienako Laubide kaletik Gerediagaraino eta bertan 19:00etan hasiko d...

Gehiago irakurri

Dantzarien Bidea egin dute berriz: Zaldibiatik Iruñera oinez joan eta bertan dantzatu

2015/07/08

Goierriko mendizale beterano talde batek lortu zuten atzo beraien erronka. 1856an Zaldibiako dantzariek egin zuten bezala, Zaldibiatik (G) abiatu, Aralarko mendi lerroa zeharkatu eta San Fermin egunez Iruñeko plazan dantzatu dute. Dantzan egiteko orduan Mikel Apaolaza eta Mikel Sarriegi Aurtzakako...

Gehiago irakurri 2

Ez neska, ez mutil, dantzariak dira Zumarragako ezpata-dantzariak

2015/07/03

Gorriz markatu eta gogoratzeko data da 2015eko uztailaren 2a Zumarragan. Lehen aldiz emakumeek dantzatu dute Antioko ezpata-dantzan. Festa eta dantza berezia da Zumarragakoa. Antioko baseliza eta ingurune ederra, erritual aberatsa, eta eliza barruan eta kanpoaldean, herritarrak gain-gainean daudela...

Gehiago irakurri

7 minutuko dantza emanaldiak La Fundicionen eskutik

2015/07/01

Txotx ekainean, Beti labur izenarekin aurkezten du La Fundicionek uztailaren 2an taularatuko duten dantza ikuskizun proposamena. Arratsaldeko 20:00retatik aurrera zazpi minutuko pieza laburrak izango dira ikusgai Bilboko La Fundicion Aretoan. Aurkezten diren sei artistek beren obren zati bat best...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Dantzan.com on Inauteriak 2013 oinarrizko egutegia

2013/01/21

Mila esker Aritz! Zuzenduta.

Dantzan.com on Zuberoako Maskaradak 2013 egutegia

2013/01/07

Ohartxo bat. Apirilaren 21ean, Lakarrin jarri dugu izango direla maskaradak, halaxe jartzen baitu guk jaso dugun informazioan. Berria egunkariak argitaratutako egutegian ordea, apirilaren 21ean Altzain jartzen ditu izango direla. Guk jasotako egutegia Zuberoan maskaradak iragartzeko erabiltzen ari den afitxa da, eta beraz, oraingoz horrela utziko dugu, baina inork data horretan joateko asmoa badu, joan aurretik (lau hilabete falta dira oraindik!) kontrastatu.

Dantzan.com on Ivor Allsop, ezpata-dantzen ikertzaile eta bultzatzailea hil da

2012/11/23

Ivor Alssopen heriotz-oharra The Guardian-en: http://www.guardian.co.uk/stage/2012/nov/22/ivor-allsop-obituary

Dantzan.com on Dantza tradizionaleko monitore ikastaroa BDBren eskutik

2012/11/15

Jakin dugunez, ikastaro hau urrian hastekoa zen, baina matrikulazio urria izan zuenez ez zen martxan jartzerik izan.

Dantzan.com on Areatza: Aurreskua 1925

2012/11/12

Hemen Mikel SArriegik aipatzen du Hermuako Barteko aurreskua: http://www.dantzan.com/[…]/hermua-barteko-aurreskua-2012

Dantzan.com on Maskaradak Zuberoan 1968 urtean

2012/11/12

Eskerrikasko Xabier! Asko estimatzen ditugu zure besarkada eta animoak. Gu gozatzen ari gara, eta altxor hauek gozatzen ez dituenak berak galtzen du!

Dantzan.com on Jabier Aranburu, Baryshnikov jaio eta James Dean hil zen dantzari ordiziarra

2012/11/12

MIla esker zuen erantzunengatik Mikel eta Joseba. Emandako informazioa Jabier Aranburu-ri buruzko orrialdean joango gara jartzen:
http://www.dantzan.com/dantzariak/jabier-aranburu

Dantzan.com on Maskaradak Zuberoan 1968 urtean

2012/11/07

Eskerrik asko Xabier!
Dantzan

Dantzan

dantzan 2001. urtean sortu zen eta 2003tik dantzan.com dantza sustatu eta hedatzeko elkarteak kudeatzen du.


Babestu dantzan.com