Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Ilunabarrean dantzan: Europako Folk dantzak eta euskal dantzak Gasteizen

Dokumentuaren akzioak

Ilunabarrean dantzan: Europako Folk dantzak eta euskal dantzak Gasteizen

2015/10/09 11:00

Europako hainbat lurraldetako dantza tradizionalak ikasi eta praktikan jartzeko aukera zabalduko du gaurtik hasita Ilunabarrean dantzan, Balfolk-aren eta euskal dantzen plaza izeneko zikloak. Ander Zabaleta musikariak koordinatuta, Gasteizko Oihaneder euskararen etxean hiru saio eskainiko dira hilabetean ostiral batez; gaur urriaren 9an, azaroaren 13an eta abenduaren 11an. Saioak arratsaldeko 20:00etan hasiko dira eta bi orduko iraupena izango dute. Gaurko kasuan, zikloaren aurkezpena dela medio, 19:30ean hasiko da.

Ziklo honetan, euskal dantza tradizionalarekin batera, Scottish-a, Mazurka edo Bourrée-aren ingurukoak ikasi eta dantzatzeko aukera izango dute bertara hurbildutakoek zuzeneko musikaren erritmora. Saio bakoitza bi zatitan antolatuta aurkeztuko da, horrela, lehen zatian Balkfolk ikastaroa egin eta Europako dantza bat ikasiko da, gerora hasiko den dantzaldian praktikan jarriko dena.

Ilunabarrean dantzan

Ilunabarrean dantzan, Balkfolk-aren eta euskal dantzen plaza

  • Datak: Urriak 9, ostirala: Scottish-a (Bavaria- Alemania), Azaroak 13, ostirala: Mazurka (Mazovia- Polonia), Abenduak 11, ostirala: Bourrée (Auverge - Frantzia)
  • Lekua: Oihaneder euskararen etxea, Gasteizko Kafe Antzokia.
  • Ordua: 20:00etatik 22:00etara.

Informazioa: Ilunabarrean dantzan, balfolk-a eta euskal dantzak (Oihanederren euskararen etxea, Gasteizeko Kafe Antzokia)

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.