Ivor Allsop, ezpata-dantzen ikertzaile eta bultzatzailea hil da

2012/11/02
Ivor Allsop, ezpata-dantzen ikertzaile eta bultzatzailea hil da

Tony Barrand-ek editatuta, liburu ederra argitaratu zuen Ivor Allsop 1996. urtean: Longsword Dances from Traditional and Manuscript Sources. Bertan, 27 ezpata-dantzari buruzko dokumentazioa, xehetasunak eta azalpenak eskaintzen zituen, gehienak Yorkshire ingurukoak, baina baita Gales aldekoak ere.

2008. urtean, Kezka dantza taldearekin York-en izan ginen Sword Spectacular jaialdian, eta bertan, Ivor Allsop-ek berak antolatuta ezpata-dantzen inguruko mintegi batean izan ginen. Gizon atsegina, jakintsua bezain adeitsua gertatu zitzaigun.

Dantzan
Dantzan.com
2012/11/23 09:33

Ivor Alssopen heriotz-oharra The Guardian-en: http://www.guardian.co.uk/stage/2012/nov/22/ivor-allsop-obituary