Argia Saria irabazi du dantzan.com-ek!

2013/01/25
Argia Saria irabazi du dantzan.com-ek!

Bost ataletan, prentsa idatzian, irratian, telebistan, publizitatean eta interneten, banatzen dira sariak, eta Usurbilgo Atxega jatetxean euskal kulturaren alorreko ordezkaritza zabala bildu da 2013ko Argia Sarien banaketarako. Bi saritu izan dira aurten Internet alorreko Argia Sarian: Bertsoa.com eta dantzan.com. Hauek izan dira banatu diren Argia Sariak:

 

Bertsoa.com eta Dantzan.com-ek elkarrekin irabazi duten Interneteko Argia saria-ri buruz, arrazoi hauek eman ditu epaimahaiak: "Biak dira kulturaren alor zehatz bati bete-betean eskainitako webguneak eta erakusten dute gaur egungo teknologiak erabiliz, baliabide gutxi eduki arren gauza handiak egin daitezkeela. Bai batak eta bai besteak lortu dute Internet bertsotarako eta dantzarako plaza digital bihurtzea eta kulturaren alor horien jarraitzaileei berebiziko zerbitzua ematen diete".

Dantzan.com-en izenean Eire Vilak eta Oier Araolazak jaso dute saria, eta Argia astekariari saria eskertzeaz gain, dantzan.com posible egiten duten euskal dantzazale guztiekin konpartitu nahi izan dute.
Aurtzaka dantza taldea
Aurtzaka dantza taldea
2013/01/25 18:51

ZORIONAK EKIPO !!!
EDERRA ETA MEREZITAKOA

Iñaki Sagardoi
2013/01/26 11:32

Biba zuek!

Jon Lizarralde Iriondo
Jon Lizarralde Iriondo
2013/01/26 12:31

ZORIONAK LAN TALDE OSOARI

Ekin Dantzari Taldea
Ekin Dantzari Taldea
2013/01/26 13:49

Zorionak Buenos airesetik!!!!

Irune Tubia Barberia
2013/01/26 15:52

Zorionak! Lan bikaina egiten duzue eta urte hauetan dantza munduan erreferentzia izatea lortu duzue. Segi bide hontatik!

Jon Iraola Treku
Jon Iraola Treku
2013/01/27 15:51

Zorionak ekipo! Segi beti bezain fin!

Aritz Ibañez Lusarreta
Aritz Ibañez Lusarreta
2013/01/28 08:56

Zorionak Dantzan.com-eko lagunok! Merezitakoa zinez!

Dantzan
Dantzan.com
2013/01/28 09:51

Mila esker denori!!!

Dantzan
Dantzan.com
2013/01/29 10:37

Laura Mintegi, EH Bilduren legebiltzarkidea Argia sarien ekitaldian izan zen, eta hauxe idatzi du bere blogean: "Bereziki lazgarria egiten da entzutea dantzan.com webgune saritu berria (ona delako saritua, noski) laster batean itxi beharko dutela, ez dutelako segitzerik egoera ekonomikoaren erruz. Aurretik ere itxita mantendu zuten hainbat hilabeteetan eta ahalegin handia eginda bersortu zuten…. berriz ere ixteko."
http://lauramintegi.net/2013/01/28/argia-sariak-egoeraren-ispilu/