Dokumentuaren akzioak
Dantza izango da Irudimena lehiaketako protagonista
Dantza soinuak oinarritzat hartuta sorkuntza musikal, literario edo grafikoa egiteko proposamena luzatzen du Euskal Kultur Erakundeak eta Azkue Fundazioak antolatu duen Irudimena dantzan lehiaketak. Urriaren 1etik 15era bitartean zabalik egongo da 5. edizio honetako proposamenak jasotzeko epea eta parte hartzaileak 14 urtetik gorakoak izan behar dute.
Onartuko dituzten proposamenak edozein motatako soinu baten sorrera (musika, kantua, arrabotsa, nahasketa...), euskarazko testu baten sorrera (edozein generotan; poesia, narrazioa, deskribapena, bertsoak...) edo irudi berri baten sorrera (argazkia, marrazkia, margoa...) izango dira. Orotara parte-hartzaile bakoitzak bost sormen lan aurkeztu ditzake lehiaketara.
Bederatzi dantza soinu
Sorkuntza literario, grafiko edo musikalen gauzatzerako gure ataritik, dantzan.eus-etik, jasotako bederatzi soinu eskaini dituzte antolatzaileek eta entzungai jarri dituzte EKE-ren web gunean. Parte-hartzaileek dantza soinu hauetan oinarrituta egin beharko dituzte beren lanak. Ondokoak dira:
- Ainhoarrak
- Larrain-dantza
- Mutil-dantzak
- Txantxoak
- Bralea
- Hegi
- Oilasko-biltzea
- Erregelak
- Pipaon eta Villabuena-ko paloteadoak
Informazioa eta obren bidalketa: Irudimena dantzan (Euskal Kultur Erakundea)
Dokumentuaren akzioak