Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Ehun ezpata-dantzaritik gora elkartu dira Lesakan ezpata-dantzari eguna ospatzen

Dokumentuaren akzioak

Ehun ezpata-dantzaritik gora elkartu dira Lesakan ezpata-dantzari eguna ospatzen

2015/09/29 10:10
Ehun ezpata-dantzaritik gora elkartu dira Lesakan ezpata-dantzari eguna ospatzen

Argazkia: Jon Martinez, Beti Gazteko argazkilari taldea

Orain 30 urte egin bezala, ezpata-dantzari eguna ospatu dute 2015eko abuztuan Lesakan, eta aspaldiko zubigaineko eta ziarkako jendetsuenak dantzatu dituzte. Abuztuaren 9a, Lesakako Beti Gaztek bere 75. Urteurrena ospatzen zuen eguna aukeratu zuten lesakarrek jaia antolatzeko eta hainbat belaunalditako zazpi ezpata-dantzari talde bildu zituzten herriko karriketan.

Lesaka: Ezpata-dantzari eguna 2015: Taldeko argazkia
Argazkia: Jon Martinez, Beti Gazteko argazkilari taldea

Goizean goizetik dantzan

Goizeko 9:30etan batuta egun guztirako lan luzea izan zuten ezpata-dantzariek. Goizeko 11:00etan mezetara hurbildu aurretik dantzariek herriko karriketan hainbat ibilbide egin zituzten, bakoitzak bere aldetik makil-gurutzeak eginez. Meza ostean, Onin errekaren alde banatan zubigainekoa egin zuten Inaxio Portu 70 urteko dantzaria kapitain nagusi zela. Segidan ziharkakoa dantzatu zuten plazan bi ilara luzetan antolatuta eta kasu horretan Kotte Iantzi izan zuten buru. Hura amaituta Martxel Rodriguez, gaur egungo kapitainak, aurreskua dantzatu zion Beti Gazteko banderari eta goiza bazkari handi batekin amaitu zuten dantzariek.

Lesaka: Ezpata-dantzari eguna 2015: Zubigainekoa
Argazkia: Jon Martinez, Beti Gazteko argazkilari taldea

Ezpata-dantzari Egunaren irudiak jasotzen dituen bideoa sareratu du Lesaka TV-k eta bertan ikusi daitezke egunak emandako irudi nagusiak.  

Zazpi talde, zazpi belaunaldi

Beti Gazte taldearen 75. urteurrena ospatzeko zazpi belaunalditako dantzariak bildu ziren Lesakan. Erran-en Xorroxinek idatzitako kronikan agertzen duenez Beteranoena 71 urteko Joxe Antonio Garro izan zen eta gazteena, aldiz, 9 urteko Beñat Etxabide. Adinaren antolatuta honetakoak izan ziren Lesakako ezpata-dantzarien taldeak:

Lesaka: Ezpata-dantzari eguna 2015: Beteranoak
Argazkia: Jon Martinez, Beti Gazteko argazkilari taldea

  • Kotte Iantzi buru zuen taldean: Jose Antonio Garro, Marcos Maritxalar, Gabriel Altzugarai, Jose Mari Ordoki, Juantxin Maia, Inaxio Portu, Fidel Ordoki, Santiago Larralde, Dionisio Arriola, Axio Arriola, Luis Javier Telletxea, Julian Maia, Julian Ordoki eta Antonio Etxebeste.
  • Lesaka: Ezpata-dantzari eguna 2015: Makil-gurutze
    Argazkia: Jon Martinez, Beti Gazteko argazkilari taldea
    Kotteka Ubiria buru zen taldean: Juan Angel Ordoki, Eduardo Konde, Jose Luis Tainta, Jonhy Telletxea, Dionisio Muxika, Jose Javier Txoperena, Gabriel Arozena, Gregorio Ugalde, Karlos Alzugarai, Jose Mari Altzugarai, Javier Ordoki, Pablo Sarobe, Martin Sarobe eta Fernando Zoko.
  • Xabier Portu buru zen taldean: Xabier Ariztegi, Jose Mari Erkizia, Endika Mendegia, Joseba Apezetxea, Andoni Sarasola, Xabier Orube, Iñaki Alzugarai, Juanen Saralegi, Esteban Martinez, Iker Ordoki, Pello Apeztegia eta Manu Apeztegia.
  • Mikel Irigoien buru zen taldean: Gaizka Maritxalar, German Terreros, Eneko Fernandez, Iker Bidarte, German Deskarga, Mikel Apeztegia, Beñat Saralegi, Beñat Maia, Mikel Caballero, Ander Bereau, Joseba Pikabea, Igor Alzugarai, Josu Vazquez eta Xabi Etxegarai;
  • Peio Etxebeste  buru zen taldean: Jon Etxebeste, Javier Etxebeste, Jon Otxoteko, Jon Alberro, Alex Abuin, Ander Abuin, Ander Maia, Ibai Bereau, Agoitz Altzugarai, Mikel Rodriguez, Ekaitz Landa, Iñigo Altzugarai, Iñaki Pikabea eta Fernando Etxegarai;
  • Martxel Rodriguez, gaur egungo kapitaina, buru zen taldean: Pablo Taberna, Igor Gurrutxaga, Unai Gurrutxaga, Xabier Maritxalar, Oier Iantzi, Mikel Aitor Flores, Mikel Arriola, Mikel Maia, Xuban Larretxea, Fred Ramos, Jon Erro eta Bittor Etxabide;
  • 10-12 urteko gazteak biltzen zituen taldean, Manex Ramos buru zutela: Mattin Lekuona, Jonan Berrozpe, Asier Larralde, Jon Ander Ruiz, Miguel Ubiria, Imanol Mesa, Markel Erkizia, Unax Ordoki, Aitor Pagadizabal, Peio Iturria, Beñat Etxabide, Josu Zubieta, Iker Agirretxe eta Xabi Apeztegia.

Bigarren ezpata-dantzari eguna

Duela 30 urte ere, 1985ean, aurtengoa bezalako ezpata-dantzarien eguna ospatu zuten Lesakan. Udaletxeak, Basurde, Eguzki, Irrintzi eta Beti Gazte elkarteek antolatuta ezpata-dantzariei omenaldia egiteko eguna izan zen hura eta 10 eta 67 urte bitarteko bost taldek parte hartu zuten bertan.

Argazki galeria: Beti Gazteko argazkilari taldea


Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.