Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Zuberoako dantzak aztergai izango dira azaroaren 7an Barkoxen

Dokumentuaren akzioak

Zuberoako dantzak aztergai izango dira azaroaren 7an Barkoxen

2015/10/16 10:45
Zuberoako dantzak aztergai izango dira azaroaren 7an Barkoxen

Argazkia: Baionako Euskal Museoa

Dantza al da Zuberoako arima? Galdera horretatik abiatuta Zuberoako dantzen oinarriak, eraginak eta egungo egoera aztertuko dira azaroaren 7an, larunbatez, Barkoxeko Denen Etxean egingo den Xiberoko dantzak atzo, gaur eta bihar jardunaldian. Eusko ikaskuntzak antolatuta, Jon eta Claude Iruretagoienak Zuberoako dantzak eta hauen eraldaketan izandako eragileak aztertuko dituzte irudi eta dokumentuz lagundutako hitzaldian. Ondoren Patrick Queheille, Johañe Etxebest eta Peio Labeyrierekin batera mahai ingurua egingo da eta egun lantzen diren aldaketak eta sorkuntzak aurkeztu eta eztabaidatuko dira bertan.

Antolatzaileen esanetan Zuberoako nortasunean eta kulturan barne sarturik da dantza, baina dantza honek bere bidea egin du historian zehar, ez da beti berdina izan. Aldaketa horien eragileen artean XIX. mendean Frantziako armadak ere zerikusia izan zuen eta hau bezalako hamaika kontu aztertuko dira jardunaldian.

Irudien testigantzak

Azalpenak eman ostean zenbait dantza irudi ikusteko aukera izango da Barkoxeko Denon Etxean. Hiru irudi sortak emango dute azaldutakoaren testigantza grafikoa. Honela Jean-Michel Guilcher dantza ikertzaile frantziarrak 1960ko hamarkadan hartutako irudiak, 1968ko Altzürüküko maskaradak eta Tartuxü maisuaren urratsen irudiak ikusi ahal izango dira.

Jean Michel Guilcherrek 1962an Irurin egindako filmaketa. Arño Bordazarre, Etxahun Iruri-ren semea Aitzina Pika egiteko urratsak zatika egiten.

Xiberoko Dantza. Atzo, egun eta bihar

Azaroak 7, larunbata, Barkoxeko Denon Etxean.

  • 10:00-11:30: Hitzaldia: Zuberoako dantzen historia ( Jon Iruretagoiena) eta bideo emanaldia.
  • 11:30-12:00: Eztabaida.
  • 12:00-13:00: Hamarretakoa eta dantzak.
  • 13:00-15:00: Bazkaria.
  • 16:00-17:00: Mahai ingurua  Patrick Queheille, Johañe Etxebest eta Peio Labeyrierekin.

Informazioa: Xiberoko Dantza. Atzo, egun eta bihar (Eusko ikaskuntza)

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.