Dokumentuaren akzioak
Guilcher 02 Iruri 1962 Aitzina pika: Arno Bordazarre
Gaur 101 urte bete ditu Jean Michel Guilcherrek berak filmatutako irudi eder hauek ditugu gozatzeko. Arño Bordazaharre ageri da irudi hauetan Aitzina pika dantzatzeko erabiltzen diren urratsak nola egiten diren erakusten. Jean Michel Guilcherrek 1962an Irurin egindako filmaketa da. Pierre Bordazarre Etxahun Iruri-ren semea da Arño, eta aitari izena eman zion Iruriko Etxahun baserrian bizi da. 1936an jaioa, Batixta Ager Bürgübürürekin ikasi zituen dantzako püntüak ikasten, eta 26 urte zituen Guilcherrek filmatu zuenean. Aitzina pika egiteko urratsak zatika egiten ageri da grabaketa honetan:
- Aitzina pika
- Xinple
- Zeina
- Ezker-eskuin
- Ezker hiru
- Ebats motz
Azken urratsa, ebats, bitxia da sorta honetan Aitzina pikan ez baita ohikoa gaur egun, eta aipagarria da gainera Guilcherrek filmaketarekin jasotako aipamenetan ebatz mutz izendatzen zuela. Guilcherrek ebats llabür eta ebats luzea bereizten ditu lehengoa hiru puntutan egiten dena eta bigarrena lautan. Gaur egun batez ere motz edo laburra da ohikoa, eta ondorioz, badirudi ebats motza ebats arrunta bihurtu dela, luzerari buruzko aipamenik gabe.
Etiketak
- aitzina-pika
- irudi-zaharrak
- xxmendea
- dantza-jauziak
- zuberoa
- arno-bordazarre
- 1962
- tradizionala
- jean-michel-guilcher
- urratsak
Dokumentuaren akzioak