Dokumentuaren akzioak
Mutxiko Eguna asteburu honetan ospatuko da Herri Uztaren egitarauaren baitan
Bihar, urriak 8, abiatuko da aurtengo Herri Uzta jaialdia Uztaritze, Kanbo, Ezpeleta, Luhuso, Basusarri eta Arrangoitzen. Hitzaldi, musika, emanaldi eta dantzaz beteriko egunak igandean amaituko dira Mutxikoaren egunaren 37. edizioarekin.
"Euskal Kultur ondarea sustatu eta transmititzeko helburuarekin" Euskal Herritik hurbildutako ehunka soinulari eta dantzarik parte hartuko dute Herri Uzta jaialdian. Honela Gaitaren eta Mutxikoaren egunek osatuko dute aurtengo egitaraua eta Bilaka eta Zarena Zarelako konpainiek eta Tolosako Udaberri Dantza Taldeak ere beraien lanak aurkeztuko dituzte. Hauez gain Italiatik etorritako musikariak ere izango dira Hats Berri, Iparraldeko Gaiteroak eta Herri Soinuk antolatutako egitarauan.
Gaita eta Mutxikoak, jaialdiko protagonistak
Antolatzaileek gaita gaiaren inguruan antolatu dute aurtengo egitasmoa, Iruñeko Gaiteroen konpartsak 50. urteurrena betetzen baitu eta Javier Lakuntza Iruñeko Gaiteroen taldeko sortzaile eta irakaslea omendu nahi dute Tutera, Artaxona, Ablitas, Iruñea, Elizondo, Hernani, Oiartzun, Elgoibar, Arrasate, Gasteiz, Bilbo, Baigorri, Donapaleu, Uztaritze, Sara, Txingudi eta Baionako gaiteroak jaialdira gonbidatuta.
Mutxikoen eguna igandean ospatuko da Arrangoitzen eta goizaldetik hasita ilundu arte dantzaz gozatzeko aukera izango da beste batzuen artean Kiki Bordatxoren musikaren erritmora. Mutxikoez gain, Tolosako Udaberri Dantza Taldearen emanaldia eta Zarena Zarelako Konpainiaren lanak ikusi ahal izango dira Mutxikoaren Egunean.
Herri Uzta 2015, egitaraua
Urriak 8, osteguna (Uztaritze)
- 19:00etan: Jaialdiaren estreinaldia Latsa Gelan.
- 20:00etan: Javier Lakuntzaren hitzaldia eta bideo emanaldia: Gaita iparraldean.
- 21:00etan: Aizkoa abesbatzaren kantaldia.
Urriak 9, ostirala
- 17:00etan: Gaitaren aurkezpena eta katedra irakurraldia Baionako Maurice Ravel Kontserbatorioan.
- 21:00etan: Gaita Luze kontzertua eta Bilaka-ren emanaldia Luhusoko Harri Xuri aretoan.
Urriak 10, larunbata, Gaita Eguna
Ezpeleta
- 10:00etan: Dianak kaleetan Iparraldeko Gaiteroen eskutik.
- 11:00etan: Kalejira kaleetan Ipar eta Hegoaldeko gaitero eta erraldoiekin Ezpeletako Karrika nagusian.
- 12:00etan: Stephano Valla eta Daniele Scurati italiarren musika emanaldia eta Gaita Brass Artaxonaren emanaldia Ezpeletako Darraidou ostatutaren aurrean.
- 16:00etan: Gaitero taldeen ibilbidea Ezpeletako erdigunean.
- 16:30ean: Gaita Eguneko kontzertua Ezpeletako elizan.
Basusarri
- 13:30ean: Italiako lau probintzietako dantza ikastaroa Agnes Perez-ekin.
Uztaritze
- 19:00etan: Gaita taldeen musika animazioa.
Luhuso
- 21:00etan: Gaita Kontzertua eta Bilaka-ren emanaldia Harri Xuri Aretoan.
- 21:00etan: Uztaritzeko txistulariak eta Stefano Valla eta Daniele Scuratiren emanaldia.
Urriak 11, igandea, Mutxikoaren eguna (Arrangoitze)
- 11:00etan: Mutxikoak pilota plazan Ezpela Txaranga eta Artaxonako Gaita Brass taldeekin.
- 12:30ean: Musika animazioa Artaxonako Gaita Brass, Ezpela Txaranga eta Stefano Valla eta Daniele Scurati-rekin Natura Antzokian.
- 16:00etan: Zarena Zarelako Konpainia eta Tolosako Udaberri Dantza Taldea Natura Antzokian.
- 18:00etan: Mutxikoak eta musika herrikoia Kiki Bordatxorekin.
Informazioa: Herri Uzta 2015 (Euskal Kultur Erakundea)
Dokumentuaren akzioak