Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Dantza tradizionalak San Migeletan protagonista

Dokumentuaren akzioak

Dantza tradizionalak San Migeletan protagonista

2015/09/29 10:05
Dantza tradizionalak San Migeletan protagonista

Corteseko paloteadoa. Argazkia: Felipe Loiola, Dantzan CC BY-SA

Gaur, irailak 29, San Migel eguna da. Festa honek badu zerbait berezia dantzariontzat, izan ere dantza-tradizio ugari ikusi ahal izaten baitira Euskal Herriko zenbait txokotan; Iurretan dantzari-dantza, gorulariak eta erregelak egiten dituzte urtero gaurko egunez, Markina- Xemeinen ezpata-dantza, soka-dantza eta mahai-gainekoa, Igantzin ere ezpata-dantza egiten dute eta Cortesen, aldiz, paloteadoa. Hona gaurko eguna dantzan pasatzeko gida labur bat:

Cortes

Herriko dantzariek 11:30etako prozesioan eta arratsaldeko 18:30etako emanaldian egiten dute paloteadoa. Sei zatik osatzen dute antzerkia eta dantza uztartzen dituen paloteado hau: kortesiak, kalejirak, zinta-dantza sentziloak, baltsak, zinta-dantza bikoitzak eta jotak.

Iurreta

11:00etako meza nagusiaren ondoren, dantzari-dantza eta gorulari dantzatuko dituzte Iurretako dantzariek. Arratsaldean ere, 19:00etan dantzari-dantza egingo dute: zortzinangoa, banangoa, ezpata joko txikia, makil-jokoa eta txotxongiloa. Eta amaitzeko, nesken soka-dantza edo erregelak eskainiko dira. Honakoa gaurko programa:

    • 10:30etan Dantzari, agintari eta herritarren kalejira montoitik plazara.
    • 12:00ak aldera Dantzari-dantza, arku-dantza, zinta-dantza eta mutilen aurreskua eta atzeskua.
    • 18:30ak aldera Dantzari dantza eta neskek egindako soka dantza.

Iurreta 2010: Dantzari-dantza

Igantzi

Goizean goiaz hasita San Migel eguneko dantzari eta txistulariek herria esnatzen dute Igantzin. Dantzari lerro bat urdinez apainduta, bestea gorriz, txistularien erritmora ezpata-dantza eginez. Meza nagusiaren ondoren bandera dantzatuko dute, eta segidan Igantziko ezpata-dantzarien saioa izango da.

San Migelak Igantzin: ezagutzen ez genuen ezpata-dantza baten peskisan [Kronika]

Igantzi: San Migel 2014 ezpata-dantza

Markina-Xemein

Arretxinagako San Migelen ermitaren ondoan eskainiko du dantza emanaldia Zerutxu dantza taldeak. Goizeko 11:30ak inguruan, meza ostean ekingo diote dantzariek ezpata-dantzari eta ondoren soka-dantza ere egingo dute. Gaueko 22:00etan mahai gainekoa egingo dute leku berean.

Markina-Xemein 2010: ezpata-dantza

Markina-Xemein 2010: Mahai-gainekoa

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.