Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Galdakaoko Andra Mari taldeak 60. urteurrena ospatuko du azaroan

Dokumentuaren akzioak

Galdakaoko Andra Mari taldeak 60. urteurrena ospatuko du azaroan

2015/10/15 11:15
Galdakaoko Andra Mari taldeak 60. urteurrena ospatuko du azaroan

Argazkia: Iñaki Zugasti. Dantzan CC BY-SA

Dantza eta musika oinarritzat hartuko dituzten zenbait ekintza antolatu ditu azarorako Galdakaoko Andra Mari Eusko Dantzari Taldeak 60. urteurrena ospatzeko.

Andra Mari 60 urteDantzak azaroaren 21 eta 22an hartuko du protagonismoa Galdakaon. Urteurreneko ospakizunak azaroan egin eta hainbat ekitaldi eta jaialdi ospatuko dituzte taldeko kideek gonbidatu bereziekin batera. Azaroaren 21ean dantzan ospatuko dute urteurrena Krutzeko frontoian Atzoko, gaurko eta biharko Andra Mari jaialdian. Hurrengo egunean, aldiz, meza eta bazkaria egingo dute taldeko lagunek.

Musikari dagokionez Benito Lertxundik abiatuko ditu ospakizunak azaroaren 7an Galdakaoko kiroldegian eskainiko duen kontzertuarekin.  Hurrengo asteburuan, azaroaren 14an, Jean Mixel Bedaxagar, Erramun Martikorena, Mikel Markez eta Aire ahizpak, Iparraldeko kantariak hurbilduko dira Andra Mari taldearen urteurren jaira. Hauek gaueko 22:00etan izango dira Torrezabal Kultur Etxean. Musikari hauetako asko lehen ere Andra Mari Eusko Dantzari Taldearekin lanean aritutakoak dira.

Aurretik ere, urriaren 30ean eta 31n, Galdakaoko Udalarekin elkarlanean, Musika Bizian Jaialdia antolatu du Andra Marik. Bertan Riobo, Kepa Junkera + Zazpi sorginak, Stetrice, Brian Finnegan eta Gozategi arituko dira.

Andra Mari Dantza Taldea, 60. urteurrena

Azaroak 7, larunbata:

  • 21:00etan: Benito Lertxundiren kontzertua Urretako kiroldegian.

Azaroak 14, larunbata:

  • 22:00etan: Iparraldeko kantarien emanaldia Torrezabal Kultur Etxean.

Azaroak 21, larunbata:

  • 20:00etan: Atzoko, gaurko, eta biharko Andra Mari jaialdia Krutzeko frontoian.

Azaroak 22, igandea:

  • 13:00etan: Andra Mari Taldeko hildakoen omenezko elizkizuna eta lagunarteko bazkaria.

Informazioa: Andra Mari, 60 urte / Andra Mari Eusko Dantzari Taldea

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.