Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan

Orain arteko ekarpenak

Gaur da gure eguna! Zorionak dantzazale!

2015/04/29

Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatzen da gaur, apirilak 29. Aurtengo Dantzaren Eguneko mezuan Israel Galvan-ek idatzitako azken hitzak ekarri nahi ditugu hona: "...eman diezaiogun festari amaiera, dantza dezagun denok batera, dantza daigun bonbazia handian Béjartek egiten zuen bezala, dantza dezagu...

Gehiago irakurri

Nazioartean dantza-birak egiteko Etxepareren diru-laguntza deialdia irekita

2015/04/28

Atzerrian dantza birak egiteko diru-laguntzen 2015eko deialdia ireki du  Etxepare Euskal Institutuak. Laguntza jasotzeko, 2015 urtean zehar atzerrian gutxienez hiru tokitan emanaldi bana egitea eskatzen da besteak beste. Orotara, 29.000€ banatuko dira deialdi honetan eta eskaerak aurkezteko ep...

Gehiago irakurri

Iruñeko dantzarien III. topaketa, maiatzaren 1ean, Txantrean

2015/04/27

2013an hasi zen Iruñeko dantza taldeak bere baitan biltzen dituen Iruñeko dantzarien mahaia (Irudama) dantzarien topaketa antolatzen. Urtero hiriko auzo ezberdin batean antolatzeko ohitura hartuta, Alde Zaharra eta Sanduzelai-ren ondotik, aurtengoa Txantrean izanen da maiatzaren 1ean, bertako fes...

Gehiago irakurri

Durangaldeko dantzen ikastaroa Bilbon Bizkai Elkartearen eskutik

2015/04/24

Durangaldeko dantzen inguruko XIV. ikastaro trinkoa antolatu du Bizkai Euskal Folklor Elkarteak maiatzerako. Sabin Egiguren Apraiz izango da dantza-maisua. Hauek ikastaroaren inguruko datuak: Durangoko Merindadeko Folklorearen XIV. ikastaroa: Dantza irakaslea. Sabin Egiguren Apraiz. Ika...

Gehiago irakurri

Kukai finalista Max sarietan

2015/04/24

Kukai konpainiaren bi hautagaitza Max sarietako finalena izango dira. Martxoan aurreratu moduan, bost izendapen jaso zituen Kukaik, eta haietako bi kategoriatan lortu du saria jasotzeko aukera; dantza interprete talde onenaren kategorian eta ikuskizun eszenikorako musika-konposizio onenaren kategor...

Gehiago irakurri

Arregi, Urbeltz, Zabaleta, Arrieta eta Filgueira 2015eko Gipuzkoako Dantza Sariak

2015/04/23

Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteak ematen dituen Dantza Sarien 13. edizioan Aitor Arrieta, Asier Zabaleta, Merche Filgueira, Juan Antonio Urbeltz eta Marian Arregi sarituko dituzte aurten. Dantzaren hilabetea amaitzear dagoela, apirilaren 25ean, larunbatean, egingo dute Dantza Sarien ekitald...

Gehiago irakurri

Israel Galvanen 2015eko Dantzaren Eguneko mezua

2015/04/22

"Ez dakite baina denak dantzan daude!" dio Israel Galvan-ek Dantzaren Nazioarteko Egunerako idatzi duen mezuan. Jendea dantzan ikusten du Galvanek edozein tokitan, "kalean mugitzen daudela, taxi bat eskatzen daudela, forma, estilo eta desitxura ezberdinetan mugituz". Desio bat ere zabaltzeko baliat...

Gehiago irakurri

Berriozarren ospatuko da 2015eko Euskal Herriko Dantzari Eguna

2015/04/21

Ekainaren 27an Berriozarren ospatuko da Euskal Dantzarien Biltzarrak antolatzen duen Euskal Herriko Dantzari Eguna. Goizeko 11:00etan hasi eta gaueko ordu txikiak arte dantzaz beteko da herria. Hona egitaraua: Euskal Dantzarien Eguna 2015 12:00-13:30  Autoktonoe...

Gehiago irakurri

Jose Luis Etxebarria Goiri "Txelu" hil da

2015/04/20

Jose Luis Etxebarria Goiri, Begoñako dantzari, dantza-maisu, abesbatz zuzendari eta txistularia hil da 90 urterekin.  Dindirri, Andra Mari eta Gaztedi dantza taldeetako zuzendari izan zen Jose Luis Etxebarria Goiri  Txelu  eta berari zor diogu  Bizkaiko dantzak - Danzas de Vizcaya  liburua, ...

Gehiago irakurri

Trisha Brown konpainia Iruñean

2015/04/16

Trisha Brown konpainiak, In plain site lana eskainiko du Iruñeko Nafarroako Unibertsitateko museoan asteburuan. Koreografo estatubatuarra dantza postmodernoaren aitzindarietako bat da. 60 eta 70. hamarkadetan sortutako mugimenduak ezagun egin zuten Trisha Brown eta mugimendu horiek dira In plain s...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Dantzan.com on Dantzargazkia 001: Maskaradak Sohütan 1934an

2013/04/30

Mila esker Mikel! Buhameek fusila eramatea ohikoa zela ikusten dugu beraz. Aipuak bat datoz Karlos Irujok eta Jon Iruretagoienak esandakoekin, eta argazkiak erakusten du Artzaina, bildotsak eta hartza gerora ere agertu izan zirela maskaradetan. Kapela konikoak monografiko baterako emango luke!

Dantzan.com on British Pathé, filme zaharren gordailua dantzaz beteta

2013/02/21

Juan Antonio Urbeltz-ek ere horixe aipatu du, Gene Yurre izan daitekeela Llangollen-eko bideoan 0:56an ageri den euskal dantzaria. Bestalde, Mikel Goitia konturatu da beste bideo honetan, "48 segundutik aurrera, Andra Mari Eusko Dantzariko dantzariak" agertzen direla eta "Euren artean lehenengoa Kepa Artetxe".
http://www.britishpathe.com/[…]/llangollen
 

Dantzan.com on Maskarada ala maskaradak?

2013/02/14

Marcel Bedaxagarrek ere halaxe esan digu: "Enetako maskaradak lütükek, beltzak eta gorriak direlakoz. Beti hola entzün diat".

Dantzan.com on Garai bateko inauteriak Luzaide eta Nafarroa Beherean

2013/02/14

Violet Alford-ek 1931ean idatzitako Zuberoako maskaraden jatorriari buruzko lan batean hauxe dio Nafarroa Behereko zaldikoei buruz:

"En Baja-Navarra conozco dos caballos, el uno ha desaparecido desgraciadamente en
Anhaux, y el otro vuelve a aparecer en San Juan Pie de Puerto, después de una ausencia de 30 años."

Beraz, ziur aski argazkian ageri den zaldiko hori izango da Alford-ek aipatzen duena. Aitor Gorostizak helarazi digun Violet Alforden artikulua hemen (pdf-a):

http://www.dantzan.com/[…]/file

Dantzan.com on Maskarada ala maskaradak?

2013/02/14

Aitor Gorostizak <dantzan> posta zerrendan esandakoa:

Violet Alfordek ere aipatzen zuen plurala erabiltzeko ohitura, "ENSAYO
SOBRE LOS ORIGENES DE LAS MASCARADAS DE ZUBEROA" artikulu hartan:

"Escribo mascaradas en plural por estar establecida esta costumbre y
en efecto en cada grupo hay siempre dos bandos"

Hemen duzue artikulua, Pedro Garmendia Goyetchek itzulita:
http://www.euskomedia.org/PDFAnlt/riev/22/22373396.pdf

Dantzan.com on Garai bateko inauteriak Luzaide eta Nafarroa Beherean

2013/02/08

Bai Mikel, akats bat geneukan, eta orain zuzenduta dagoela uste dugu. Ea orain entzun dezakezun.
Bestalde, zaldikoari buruz, argazkia ez da Luzaidekoa, uste dugu Donibane Garazikoa dela, eta guretzat ere harrigarria da ez baikenuen horrelakorik ezagutzen Nafarroa Behereko inauterietan. Ea norbaitek zerbait argitzerik daukan honen inguruan...

Dantzan.com on Zenbait galdera Bateleren dantzaren inguruan

2013/02/04

Mila esker Aritz! Artikulu nagusian gehituko ditugu kontu horiek, ez dagigun berriz ere ahanztura etorri...

Dantzan.com on Argia Saria irabazi du dantzan.com-ek!

2013/01/29

Laura Mintegi, EH Bilduren legebiltzarkidea Argia sarien ekitaldian izan zen, eta hauxe idatzi du bere blogean: "Bereziki lazgarria egiten da entzutea dantzan.com webgune saritu berria (ona delako saritua, noski) laster batean itxi beharko dutela, ez dutelako segitzerik egoera ekonomikoaren erruz. Aurretik ere itxita mantendu zuten hainbat hilabeteetan eta ahalegin handia eginda bersortu zuten…. berriz ere ixteko."
http://lauramintegi.net/[…]/

Dantzan.com on Inauteriak 2013 oinarrizko egutegia

2013/01/21

Mila esker Aritz! Zuzenduta.
Dantzan

Dantzan

dantzan 2001. urtean sortu zen eta 2003tik dantzan.com dantza sustatu eta hedatzeko elkarteak kudeatzen du.


Babestu dantzan.com