Orain arteko ekarpenak

Jantziak berritzeko diru bilketa abiatu dute Tarragonako Bastoners-ek

2018/04/12

Jantziak berritzeko diru bilketa abiatu dute Tarragonako Bastoners-ek
Dantzarako jantziak berritu behar eta taldearen 365. urteurrena data egokia iruditu zaie Tarragonako Ball de Bastons-eko dantzariei. Horretarako, sareko puska-biltzea edo crowdfunding kanpaina abiatu berri dute. Gonak, zapiak, gerrikoak, zintzarriak, xingolak eta makilak dira berritu nahi dituzte...

Gehiago irakurri

Maskaradak eta Zuberoako dantzak aztertu ditu Michel Duvertek azken liburuan

2018/04/10

Maskaradak eta Zuberoako dantzak aztertu ditu Michel Duvertek azken liburuan
Michel Duvert-en Mascarades et Carnaval en Pays Basque liburua argitaratu berri du Elkar Argitaletxeak. Michel Duvert etnologoak egin duen ikerlanaren emaitza da, Zunharretako Jean Baratzabal-ekin eta Atharratzeko Dominique Nicibar Bürgübürü -rekin izan zituen solasaldietan oinarritutakoa. Maska...

Gehiago irakurri

Hogei dantza taldetik gora izango dira Hernaniko dantzari festan

2018/04/05

Hogei dantza taldetik gora izango dira Hernaniko dantzari festan
Aurten 23. aldiz ospatuko da Hernanin dantzari festa. Apirilaren 16tik 22ra erakusketak, hitzaldiak eta dantza emanaldiak izango dira Hernanin. Euskal Herri osoko 20 dantzari taldek baino gehiagok hartuko dute parte festan, helduen taldeek zein dantzari-txikien taldeek hartuko dituzte Hernaniko kal...

Gehiago irakurri

Otsagabiko, Ablitasko eta Luzaideko dantzak Nafarroako dantzen atlasean

2018/04/04

Otsagabiko, Ablitasko eta Luzaideko dantzak Nafarroako dantzen atlasean
Dantza bakoitzaren deskribapen, historia, argazki, bideo, musika eta abarreko xehetasunak eskaintzen dituzten fitxak argitaratu dituzte Ortzadar Euskal Folklore Elkartekoek . Izan ere a rgitaratu berri dituzte  Otsagabiko, Ablitasko eta Luzaideko dantzen fitxak Ortzadar Euskal Folklore...

Gehiago irakurri

Zortzi euskal konpainia eta norbanako Max sarien dantza alorreko hautagaitzetan

2018/03/26

Zortzi euskal konpainia eta norbanako Max sarien dantza alorreko hautagaitzetan
Zortzi euskal konpainia eta norbanako ditugu argitaratu berri dituzten dantza alorreko Max sarien hautagaitza zerrendetan . Max saria eskuratzeko aukera izango dute Ibon Huartek, Urko Mitxelenak, Jon Mayak, Asier Zabaletak, Proyecto Larruak, Hariakek, Ertzak eta Kukai Dantzak. SGAE Fundazinoa k...

Gehiago irakurri

Nazioartean aritzeko laguntzak Gipuzkoako Foru Aldundiko 2018ko deialdien artean

2018/03/23

Nazioartean aritzeko laguntzak Gipuzkoako Foru Aldundiko 2018ko deialdien artean
Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Turismo, Gazteria eta Kultur Departamentuak , n azioartean kultur proiektuak aurkezteko laguntza-lerroa jarri du martxan  2018. urterako egindako hainbat deialdiren artean. Nobedadetzat jo liteke, kontuan izanda iragana hurbilean zenbait erakunde publikok  dantza...

Gehiago irakurri

Gaurtik aurrera dantzan.eus-eko bideoak telebistan

2018/03/20

Gaurtik aurrera dantzan.eus-eko bideoak telebistan
Gaur aurkeztu da JarriON aplikazioa, aplikazio honen bitartez dantzan.eus-eko eta euskarazko ikus-entzunezko beste hainbat eduki telebistan ikus daitezke. CodeSyntax enpresak garatu duen JarriONi esker, euskarazko ikus-entzunezko hainbat eduki mugikorrarekin erreproduzitzen dira eta Chromecast ga...

Gehiago irakurri 3

Emakumeak herri musikan eta dantzan aztergai Soinuenearen jardunaldietan

2018/03/14

Emakumeak herri musikan eta dantzan aztergai Soinuenearen jardunaldietan
“Emakumeak herri musikan eta herri kulturan” izenburupean, Soinuenea-Herri musikaren txokoak herri musikaren 17. jardunaldiek antolatu ditu martxoaren 16tik 25era Oiartzunen. Aurtengo jardunaldiek, emakumea ardatz harturik, musika eta dantzaren alderdi zehatzei buruzko ikuspuntuak proposatzen d...

Gehiago irakurri

Patxi Perez, 20 urte plazak dantzan jartzen

2018/03/07

Patxi Perez, 20 urte plazak dantzan jartzen
Patxi Perezek plazatan daramatzan 20 urteak ospatzeko CD berria atera du Patxi eta konpaniak: Dantza Piko 20 urte. Dantzaldi dinamizatuak egiten eskarmentu handia dute Patxi Perezek 20 urte borobilak ospatzeko disko berria argitaratzeaz gain, hainbat dantzaldi, ikastaro eta mintzaldi eskainiko ditu...

Gehiago irakurri

Marian Arregi hil da, musika dantzan jarri duen dantzari musikaria

2018/03/06

Marian Arregi hil da, musika dantzan jarri duen dantzari musikaria
Maria Angeles Arregi dantzari eta musikaria hil da atzo Donostian, 73 urterekin. Argia dantzari taldeko musikaria, Juan Antonio Urbeltz senarrarekin batera euskal dantzari eta musikari ekarpen funtsezkoak egin dizkio ibilbide oparoan. 50 urtez euskal musika tradizionala, eta bereziki dantzarako mu...

Gehiago irakurri 9

Orain arteko erantzunak

Dantzan - "Euskal dantza: tradiziotik sorkuntzara" ikasketa osagarriak eskainiko ditu EHUk

2016/11/03

Baiezkoan gaude Endika, baina onena unibertsitatera deitzea duzu, EHUk berak antolatzen baitu. Hemen duzu telefonoa: http://www.ehu.eus/eu/web/complementarios/euskal-dantza

Dantzan - "Euskal dantza: tradiziotik sorkuntzara" ikasketa osagarriak eskainiko ditu EHUk

2016/10/11

Egun on Arkaitz! EHUren webgunean, "ohiko galderak" atalean, klaseak "lauretatik zazpietara" izango direla jartzen du, baina antolatzaileek esan digute ordutegia ez dela definitiboa oraindik.

Dantzan - Emakume eta gizonezkoek elkarrekin dantzatu dute Mairuaren Alardeko trokeo-dantzetan

2016/07/28

Eskerrik asko Ion. Arrazoi duzu, guk ere badugu gogoan neskak dantzan ikusi izana 2009 urtea baino lehen. Zuzendu dugu testua.

Dantzan - Lasa 1950 Dantza-jauziak

2016/04/20

Xabier Itzainari helarazi diogu Patxi Monteron galdera, eta honako hau erantzun digu: "Patxiren galdera, alabainan, garrantzitusa da, eta neke zaut erantzutea. Ene gostuko, dantzatzeko manera [...]

Dantzan - Villacañas: dantzatzeagatik ordaintzen duten dantzariak

2016/03/21

Mila esker zuen erantzunagatik! Bai, filme horren berri eman genuen dantzan.eus-en bere garaian: https://dantzan.eus/albisteak/danzantes-liz-lobato MIla esker gogoraraztegatik!

Dantzan - Ituren: soka-dantza 1951

2016/02/23

Andres Iñigo Ariztegik, Iturengo ondareari ekarpen ederra eginez, bideo honetan agertzen diren lagunen identifikazioa egin du. Ituren, 1951-07-08 10’’. Txistulariak: Miguel Makutso, Burriñenekoa [Burriñenea etxe [...]

Dantzan - Libertimendua

2016/01/14

2016an otsailaren 7an eskainiko da Libertimendua Garazin.

Dantzan - Maskaraden lehen agerraldia bertan behera geratu da

2016/01/12

Martxoaren 6an emango dituzte maskaradak Ezpeizen eta Mitikileko agerraldia apirilaren 17ra atzeratuko da. Hemen maskaraden egutegia gaurkotua: https://dantzan.eus/albisteak/zuberoako-maskaradak-egutegia

Dantzan - Maskaraden lehen agerraldia bertan behera geratu da

2016/01/11

Igande honetan, urtarrilak 17 Sohütan emango dituzte maskaradak eta Ezpeizen ematekoak zirenak atzeratu dituzte (data zehazteke). Gainontzeko datak berdin mantenduko dira.