Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Maskaraden lehen agerraldia bertan behera geratu da

Dokumentuaren akzioak

Maskaraden lehen agerraldia bertan behera geratu da

2016/01/08 19:05

Igande honetan Sohüta-Hokiko gazteek maskaradak abiatzekoak ziren, baina herrian izan den heriotza bat dela eta igandeko maskaraden ekitaldiak bertan behera geratu dira. Antolatzaileek jakinarazi digutenez Sohütako gazte bat hil da, eta albiste latz horren aurrean, eta hileta eta dolua zainduz, igande honetan Sohütan egitekoa zen maskaraden lehen agerrialdia ez da burutuko.

Lehen agerraldia ezeztatuta, Sohüta-Hokiko gazteen maskaraden estreinaldia hurrengo asteburuan, urtarrilaren 17an egingo da Sohütan.

Dokumentuaren akzioak

2016/01/09 15:01
Kaixo:

Emanaldi guztiak atzeratuko dira astebetez? Egutegia aldatu da ala hemen (https://dantzan.eus/albisteak/zuberoako-maskaradak-egutegia) aurreratu zenutenak jarraitzen du indarrean? Urdiñarberako asmoa neukan-eta.

Eskerrik asko!
2016/01/11 09:59
Igande honetan, urtarrilak 17 Sohütan emango dituzte maskaradak eta Ezpeizen ematekoak zirenak atzeratu dituzte (data zehazteke). Gainontzeko datak berdin mantenduko dira.
2016/01/12 14:13
Mila esker!
2016/01/12 14:42
Martxoaren 6an emango dituzte maskaradak Ezpeizen eta Mitikileko agerraldia apirilaren 17ra atzeratuko da. Hemen maskaraden egutegia gaurkotua: https://dantzan.eus/albisteak/zuberoako-maskaradak-egutegia

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.