Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Dena prest dute Sohüta-Hokiko gazteek igandean maskaraden sasoiari ekiteko

Dokumentuaren akzioak

Dena prest dute Sohüta-Hokiko gazteek igandean maskaraden sasoiari ekiteko

2016/01/04 10:30
Dena prest dute Sohüta-Hokiko gazteek igandean maskaraden sasoiari ekiteko

Sohüta-Hokiko maskaraden entsegua. Argazkia: Eire Vila. Dantzan, CC BY-SA

Igande honetan, urtarrilaren 10ean ekingo diote Sohüta-Hokiko gazteek aurtengo maskaraden sasoiari. Buhame andereak, txorrotxen ordez arituko diren artzaiak eta hartza izango dira aurtengo berezitasun batzuk. Maskaradetan ez da maiz ateratzen Hartza, baina Sohütako maskaradetan ohikoa izan ohi da.

Battitte Berrogain errejenta eta Alain Guimon laguntzaile dituztela 38 lagun dira guztira aurtengo maskaraden taldea osatuko dutenak. Horien artean bederatzi dantzari izango dira: bi txerrero, bi gatüzain, bi kantiniersa, bi zamaltzain eta entseniaria. Bestalde, Kerestuen ofizioa goizeko barrikaden bukaeran egingo da, eta arratsaldeko saioan ostera ez.

2015-12-13_Sohuta-maskaradak-ensaioa_EV_5312-r.JPG
Sohüta-Hokiko maskaraden entsegua. Argazkia: Eire Vila - Dantzan CC BY-SA

Hoki, Sohütako auzogunea da, eta bertakoak dira maskaradako parte hartzaile gehienak. Sohütarrak 2003an eman zituzten azkenekoz maskaradak. 2013an René Cassin pastorala eskaini dute sohütarrek. Hamairu urte pasa dira azken maskaradak eman zituztenetik eta Pastoralerako egindako lanak zuzperturik, belaunaldi berria gogotsu agertu da maskaraden erronkari heltzeko. Aintzindariek Julie Ahaspe idauztarra izan dute dantza-irakasle eta marexalek, aldiz, Agnès Laborde Laulhé.

Sohuta maskaradak: entsegua
Sohüta-Hokiko maskaradan entsegua. Argazkia: Eire Vila, Dantza CC BY-SA

Hona 2016ko maskaradan parte hartuko duten Sohüta-Hokiko arizaleen zerrenda:

  • Txerreroak: Laetitia Benedit eta Mathieu Hall.
  • Gatüzainak: Nathalie Etchart eta Audrey Lefèbvre.
  • Kantiniersak: Elorri Berrogain eta Sandra Elgoyhen.
  • Zamalzainak: Aurélie Ascos eta Fabrice Pinque.
  • Entseniaria: Frantxina Laborde.
  • Jauna: Artzen Letona.
  • Anderea: Laura Benedit.
  • Laboraria: Nicolas Haristoy.
  • Laborarisa: Maritxu Aranthabe.
  • Marexalak: Margaux Mainhaguiet, Emilie Baudéant, Maia Récondo eta Oihana Guimon.
  • Kukulleroak: Léa Estecahandy, Audrey Challa eta Leire Casamajou.
  • Kerestuak: Pette Jaragoyhen eta Guillaume Burcudoy.
  • Artzainak: Maider Heguiaphal eta Lea Etchegoyhen.
  • Buhame-andereak: Maider Heguiaphal, Marion Molbert, Lea Etchegoyhen, Amandine Artano eta Valentine Artano.
  • Kabana: Ximun Heguiaphal.
  • Pitxu: Mattin Heguiaphal.
  • Lanpüts: Xabi Primus.
  • Abdala: Guillaume Burcudoy.
  • Üzku-xilo: Pette Jaragoyen.
  • Mate-ahalaz: Battitte Heguiaphal.
  • Hartza: Baptiste Estecahand.
  • Bedeziak: Jean Lefèbvre eta Manon Estecahandy.

Informazioa