Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Zuberoako maskaradak 2016: Sohüta-Hokiko gazteen egutegia

Dokumentuaren akzioak

Zuberoako maskaradak 2016: Sohüta-Hokiko gazteen egutegia

2015/12/02 08:55
Zuberoako maskaradak 2016: Sohüta-Hokiko gazteen egutegia

Sohütarren Maskaradak 2003. urtean. Kerestu aritu zen Battitta Berrogain 2003an (ezkerretik lehena) eta errejenta arituko da 2016ekotan. Argazkia: Oier Araolaza - dantzan.eus CC BY-SA

Urtarrilaren 10ean egingo dute 2016ko maskaraden lehen agerraldia Sohüta-Hokiko gazteek. Lau hilabetean Zuberoako 14 herritan arituko dira maskaradak eskaintzen. Battita Berrogain ari da errejenta lanetan maskaraden prestaketak gidatzen. Aitzindarien dantza irakaslea berriz Julie Ahaspe izaten ari da. 2003an eskaini dituzte azken aldiz maskaradak Sohütarrek, beraz, 13 urte ondoren belaunaldi berria gogotsu izango da beren inauteriarekin Zuberoa korritzeko.

Zuberoako maskaradak 2016

  • Urtarrilak 10, igandea: Sohüta (bertan behera)
  • Urtarrilak 17, igandea: Sohüta
  • Urtarrilak 24, igandea: Muskildi
  • Urtarrilak 31, igandea: Zalgize
  • Otsailak 07, igandea: Maule-Lextarre
  • Otsailak 09, asteartea: Atharratze
  • Otsailak 14, igandea: Urdiñarbe
  • Otsailak 28, igandea: Gamere-Zihiga
  • Martxoak 06, igandea: Ezpeize
  • Martxoak 13, igandea: Idauze
  • Martxoak 20, igandea: Santa Grazi 
  • Martxoak 27, igandea: Barkoxe
  • Apirilak 03, igandea: Aloze
  • Apirilak 10, igandea: Hoki - ERNE! BERTAN BEHERA
  • Apirilak 17, igandea: Mitikile

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.