Orain arteko ekarpenak
Tuterako alde zaharrak 'paloteao' berria estreinatuko du ekainaren 30ean
2018/06/26

Bereziki alde zaharreko, baina orohar, Tuterako kultur-giroa aberasteko xedez, paloteao berria estreinatuko dute Erriberako hiriburuan heldu den ekainaren 30ean. Antzerki molde honen ohiko estruktura mantenduz, garai berrietara egokitu nahi izan dute eta hartara, ez da apenas egonen erlijioari aipa...
Bilboko Abandoibarra pasealekuan hiriak eta dantzak topo egingo dute
2018/06/20

Aurtengo Lekuz leku jaialdia ekainaren 22tik 23ra izango da, hamalaugarren aldiz dantzak hartuko ditu Bilboko Abandoibarrako txokoak. Dantza-pieza laburrak aurkeztuko dira hirigunean, leku irekietan eta ohiz kanpoko lekuetan. Euskal Herriko eta nazioarteko dantzarien proposamenak aurkeztuko dira,...
Ertza konpainiak Max saria jaso du
2018/06/19

Ertza konpainiari kaleko dantza ikuskizun onenaren Max saria eman diote, Meeting Point lanarengatik. Dantza ikuskizun horretan, herrialde berdineko bi gazte munduko beste punta batean topatu, elkar ezagutu, eta elkarren loturak aurkitzen saiatzen dira. Lan berak 2017an Leioako Umore Azokan ere jaso...
Mikel del Valle, Beti Jaia Alai eta Kukai Arriaga antzokiko denboraldi berrian
2018/06/11

Bilboko Arriaga antzokiak denboraldi berriko programazioa aurkeztu du. 2018ko abuztutik 2019ko ekainera arte eskainiko dituen ikuskizunak askotariko ikus-entzuleei zuzenduta daude . Dantzez, musika-emanaldiez, antzerkiaz, kontzertuez, operaz eta lirikaz, zirkuaz, zartzuelaz... gozatzeko aukera...
Boiseko 2020ko Jaialdin dantza egiteko deialdia ireki dute
2018/06/07

Bost urtetik behin Boisen (AEB) ospatzen den Jaialdi izeneko jai erraldoian parte hartzeko izen-ematea irekita dago 2018ko irailaren 15era arte. Jaialdi, nazioarteko euskal kulturaren jaialdi erraldoia da; Estatu Batuetako euskal komunitateak eta Euskal Herriko hainbat taldek parte hartzen dute....
Ekainaren 9an eta 10ean izango da Portugaleteko Folklore Azoka
2018/05/29

Datorren ekainaren 9an eta 10ean izango da Elai Alai Kultur elkarteak antolatzen duen aurtengo Folklore Azoka . Portugaleteko merkatuan Euskal Herriko eta inguruetako folklorearekin lotutako luthierrak, artisauak, jantziak... bilduko dira. Horrekin batera Portugaleteko alde zaharra alaitu dute ...
Dantza, dantzariak oparo eta ikusleak urriago dituen jarduera
2018/05/28

Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleen kultur ohiturak aztertu ditu Eusko Jaurlaritzaren 66. Soziometroak . Dantzari dagokionez, ikusle kopuru baxuenetakoa eta, aldiz, parte hartzaile gehien dituen jardueretakoa dela ondorioztatu du ikerketak. ...
Aranzadik bi asteko kultur antropologia ikastaroa antolatu du Luzaiden
2018/05/24

Aranzadi Zientzia elkarteak ekainaren 17tik 29ra kultur antropologia ikastaroa antolatu du Nafar Pirinioetan. Antropologia Kulturala eta Etnografiaren alorreko jakintzak praktikoki ezagutu eta lantzeko interesa duen orori zuzenduta dago ikastaroa. Ohiko usadioetara eta bizitza tradizionalera hu...
Galdakaoko, Oñatiko eta Eltziegoko dantzariak izango dira Hondarribia dantzan jaialdian
2018/05/22

Maiatzaren 24tik 27ra ospatuko da Hondarribia dantzan jaialdia . Egun nagusian , larunbatean , Galdakaoko Andra Mari dantza taldeko , Oñatiko Oñatz dantza taldeko eta Eltziegoko dantzarien e...
Mende erdiko ibilbidea ospatzen ari da Beti Jai Alai dantza taldea
2018/05/17

Igande honetan emango du ETBk Beti Jai Alai 50 urte dokumentala. 50 urte bete berri ditu Basurtuko Beti Jai Alai dantza taldeak, zehazki, apirilaren 21ean. Urteurren biribila ospatzeko ekintza bereziz bete dute aurtengo urtea, tartean, Filmak Produkzioak-ek taldearen ibilbidea jasotzen duen doku...
Orain arteko erantzunak
Dantzan on 50 urte eta gero orduko eta gaurko kaskarotak dantzan Donibane Lohizunen
2025/02/10
Thierry Truffaut-ek honako oharrak egin ditu:
Halaber, interesgarria da ohartaraztea 1975ean ez zela ezer indarrez abiatuko Lapurdin Jean Michel Guilcher dantzan espezialista handiak 1964 eta 1974 bitartean egindako lana gabe eta Juan Antonio Urbeltzen lanik gabe, aurrekoaren eta bere lan propioan oinarrituta Argia taldearekin lehen aldiz ausartu baitzen berregiten Lapurdiko inauteriaren segizioa 70eko hamarkada hasieran. Eta Donibane Lohizuneri dagokionez, bereziki Begiraleak-eko presidente izandako Pierrot Gil ene aitaginarrebaren lan erraldoiari esker, bere adiskide Beti Betelu dantza-maisua mugiarazi zuena 1969an hark zuen dantzen ondarearen zabalkundea sustatuz. Pierroti zor diogu mutikoaren jantziaren eta pertsonaiaen ideia 1845eko Kanboko kaskaroten grabatuan inspiratua, omendu behar ditugun taldeko jostunen esku magiko guztiekin berregin zena. Azkenik, 1985ean, taldearen 50. urteurrena zela eta, nire ekimenez, eta Claude Iruretagoyenaren lanari esker, eta berriz ere jostunek lagunduta, neskentzat Kaskarrot jantzia sortu zen. Urte horretan izan zen Beti Beteluk bere jantzi berriak sortu zituela. Hartzari dagokionez, berantago iritsiko zen, 1979an ausartu bainintzen lehen aldiz mozorro hori jazten, aspaldi Lapurdin, Baionan alboratua zena.
Hau guzti hau esanda, oso hunkituta nago gaur egungo segizioaren kalitatearekin, tradizio aberats baten balioa eta belaunaldi berriak bere kulturarekin erakusten duen atxikimendua agerian jartzen dituena.

Dantzan on Gasteiz, Donostia eta Bilboko jaietako dantza ekitaldiak
2024/08/29
Kaixo, Dani. Eskerrik asko zure oharrarengatik. Interesgarria da diozuna. Guk Donostiako kale izendegi ofizialean eta Aste Nagusiko programa ofizialean jasota dagoen moduan jaso dugu. Haietan egin beharko dira aldaketak lehenengo nahasmenik ez eragiteko.
Dantzan on Ipurdian sua piztu eta hasi da dantza
2024/06/20
Sare sozialen bidez Peruko El Alcatraz dantza-jokoaren berri eman digu Ana Arellanok. Hemen bidali digun bideoa ikusten joko bera ageri dela han ere:
https://www.youtube.com/watch?v=_-Qd-UpBAzw
https://www.youtube.com/watch?v=_-Qd-UpBAzw
Dantzan on Dantzan babestu ziren Garaziko errefuxiatuen kolonian
2024/04/23
Mila esker Ortzadar-eko lagunei artikulua osatzeko horrelako testigantza interesgarriak eskaintzeagatik.
Dantzan on Ipurdian sua piztu eta hasi da dantza
2024/04/11
Ze oroitzapen polita Mikel. Osabak auskalo nondik ekarri zuen jolasa, baina lortu zuen etxeko haurrei urteroko ilusioa trasmititzea, eta ez da gutxi! 30 urteren ondoren, aurtengoan zuk banatu beharko dizkiezu etxeko txikiei poxpoloak.
Dantzan on Dantzak barne dituzten herri antzerkiak Zuberoan, Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Nafarroako Erriberan
2023/08/04
Jakin-min handia eta ezagutza txikia? Guk bai!
Bidalitako artikulua oso interesgarria da, bai, mila esker. Mikel Aranburu Urtasun du egile, eta jatorrizko argitaratze tokia hauxe izan zuen lan horrek: https://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/[…]/
Eutsi makilakadari zeuk ere eta uda on!
Bidalitako artikulua oso interesgarria da, bai, mila esker. Mikel Aranburu Urtasun du egile, eta jatorrizko argitaratze tokia hauxe izan zuen lan horrek: https://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/[…]/
Eutsi makilakadari zeuk ere eta uda on!
Dantzan on Dantzak barne dituzten herri antzerkiak Zuberoan, Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Nafarroako Erriberan
2023/07/28
Eskerrik asko Txema! Bai, abuztukoak jaso ditugu sarrera honetan, baina ondo esan duzun moduan, badira gehiago San Migel eta bestelako.
Makilak zerezkoak diren, badago hor zer kontatua ere, hasiko zara zeu?
Makilak zerezkoak diren, badago hor zer kontatua ere, hasiko zara zeu?
Dantzan on Joseba Arrieta hil da, dantza eta euskara lotu zituen Gaztediko dantzaria
2022/12/03
Gure dolumiña.
Urbeltz familia.
Urbeltz familia.
Dantzan on Aingeru Berguices, musikari eta folklore ikertzailea hil da
2022/06/08
Eskerrik asko Kepa! Eskerrik asko wipedian hain txukun jartzeagatik eta erreferentzia egiteagatik. Webgunearen lehen izendapenean 'n' bat falta da, Dantza.eus beharrean Dantzan.eus baikara. Eskerrik asko!
Dantzan on Dantzaren Nazioarteko Eguna 2022 Eibarren: gogoeta, kronika eta bideoa
2022/05/09
Eskerrik asko zure erantzunarengatik Xabier. Ados gaude, bidean gaude, ez da bide erraza izango, baina bidetik bota egin beharko gaituzte, ez gaude kalea erregalatzeko.