Orain arteko ekarpenak

dantza.eus domeinua izango dugu

2014/06/12

dantza.eus domeinua izango dugu
PuntuEus fundazioak .eus domeinua izango duten 91 aitzindariak izendatu ditu, eta horien artean dantzan.com-ek eskatutako dantza.eus dago. Ekainaren 21ean aktibatuko dira .eus lehen domeinuak.  'n' gabe? Bai, begi zorrotza duzuenak ohartuko zineten, dantza.eus idatzi dugula, eta ez dantzan.eu...

Gehiago irakurri 1

San Martin Ezpata-dantza Kofradiaren sorrera ekitaldia egingo da ostiralean

2014/06/11

San Martin Ezpata-dantza Kofradiaren sorrera ekitaldia egingo da ostiralean
San Martin Ezpata-dantza 2014ko azaroaren 11an estreinatuko da Biarritzen eta ezpata-dantza hori plazaratzeaz arduratuko den kofradiaren eratze ekitaldia ospatuko da ostiralean, ekainaren 13an, Baionan. Maritzuli konpainiaren ekimenez, eta Lapurdiko zenbait dantza taldetako kideen parte hartzeareki...

Gehiago irakurri

Ekainaren 26an argitaratuko dira dantza sustatzeko Jaurlaritzaren diru-laguntzak

2014/06/10

Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak jakinarazi duenez, dantza sustatzeko diru-laguntzen 2014ko deialdia datorren ekainaren 16an argitaratuko da EHAAn. Eskabideak aurkezteko epea uztailaren 26ra arte (hori barne) zabalik egongo da. Kultura Sailaren oharrean nabarmendu denez "Iazko deialidarekin alde...

Gehiago irakurri

Natxo Monteroren "Barbecho" lanaren estreinaldia La Fundicionen

2014/06/09

Natxo Monteroren "Barbecho" lanaren estreinaldia La Fundicionen
Erabat ezinezko litzaiguke bizitzea jolasteko aukerarik izango ez bagenu. Jolastu, diogu, baina ez tren txiki batekin, gizakiok jolasten dugun moduan baizik. Musika entzuten dugunean, jolasten arigara; dantzan egiten dugunean, jolasten ari gara; paseoan bagoaz, jolasten ari gara. Zentzu ludikoa hor...

Gehiago irakurri

Dantza berriak Cabanillaseko paloteadoa berpizteko

2014/06/05

Dantza berriak Cabanillaseko paloteadoa berpizteko
Aurrera doaz Cabanillaseko paloteadoa berreskuratzeko lanak, eta Tresmontes elkarteak jakinarazi du 2014ko abuztuaren 16an izango dela estreinaldia. Mendebetez lozorroan izan da paloteadoa Cabanillas-en, eta Jimeno Juriok, Francisco Sierrak eta Ortzadar elkarteak bildutako dokumentazioa baliatu dute paloteadoa berregiteko. Deabrua, Aingerua, nagusia eta artzainarekin batera 22 dantzari arituko dira.

Gehiago irakurri 1

Mikel Laboa Katedraren 2014ko deialdiak argitaratu dira

2014/05/30

Mikel Laboa Katedraren 2014ko deialdiak argitaratu dira
Euskal musika, dantza eta bertsolaritzari buruzko ikerketak burutzeko zenbait deialdi egin berri ditu Mikel Laboa Katedrak.  Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Euskal Herriko Unibertsitatearen arteko lankidetzari esker sorturiko Mikel Laboa Katedraren helburu nagusia euskal arteari buruzko ikerket...

Gehiago irakurri

Emakumeek eta gizonezkoek mutil-dantzak elkarrekin dantzatu dituzte Iruritan

2014/05/30

Emakumeek eta gizonezkoek mutil-dantzak elkarrekin dantzatu dituzte Iruritan
Iruritako Xalbatore festak hasi dira Baztanen, eta bi urtez Iruritako festetan mutil-dantzarik egin gabe pasa ondoren, ikusmina zen ea aurtengoan zer gertatuko den ikusteko. Bart egin da lehen mutil-dantza saioa Iruritako plazan eta liskarrik gabe, emakume eta gizonek elkarrekin dantzatu dituzte mutil-dantzak.

Gehiago irakurri 1

"Nundik Nora" ikuskizuna estreinatuko du Maritzulik ekainaren 20an Hendaian

2014/05/30

"Nundik Nora" ikuskizuna estreinatuko du Maritzulik ekainaren 20an Hendaian
Jon Iruretagoienak eskainitako hitzaldi-dantzatua ikuskizun bihurtu du Maritzuli konpainiak, eta datorren ekainaren 20an, Hendaiako Mendi Zolan egingo du estreinaldia. Hamabi dantzarik lagunduta, Zuberoako dantzen aurrekari historikoak agerian jartzen ditu ikuskizunak, hitzak eta dantzak uztarturik.

Gehiago irakurri 1

Dantza mugimenduaren pedagogia Aiko taldearekin

2014/05/29

Dantza mugimenduaren pedagogia Aiko taldearekin
DantzaBiz Bizkaiko dantza etxeak antolatuta, dantza mugimenduaren pedagogia ikastaroa eskainiko du Aiko taldeak datozen ekainaren 13an eta 20an Bizkaiko Dantzarien Biltzarraren egoitzan. Mugimendua, erritmoa, suspensioa, azentoa, konpasa eta oro har musika, erritmoa eta egitura lantzeko gonbidapena da ikastaroa.

Gehiago irakurri

Antonio Arraiza, 100 urte bete zituela ospatzeko aurreskua dantzatu zuen fraidea

2014/05/29

Antonio Arraiza, 100 urte bete zituela ospatzeko aurreskua dantzatu zuen fraidea
Azken egunotan zenbait komunikabidetan argitaratu da honako argazki bitxi hau. EFE berri agentziak 100 urte bete ditu, eta hori ospatzeko zenbait erakusketa eta ekitaldi burutu ditu, eta erakusketa horietako batean honako argazkia ageri da. Errenterian, 1992. urtean egindako argazkia da, eta irudian ageri dena Antonio Arraiza da, 100 urteko gizona bere urtebetetze berezia ospatzeko zer, eta aurreskua dantzatzen ageri dena.

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Dantzan - Aurreskua eta dantzari-dantza 1946

2020/10/19

Mila esker aitor informazioagatik.

Dantzan - Dantza kinka larrian jarri du pandemiak

2020/09/29

Eskerrik asko zuen erantzunengatik! Zuen egoerak jaso eta plazaratu dituzuen gogoetetan oinarrituta "Dantzarako protokoloa" izenburua duen sarrera osatu dugu: https://dantzan.eus/albisteak/dantzarako-protokoloa

Dantzan - Jagoba Astiazaran: “Garrantzitsua da guretzat dantza taldeek jakitea material hau hor dagoela”

2020/09/18

Astebururako iragarrita zeuden kultur ekitaldiak bertan behera uzteko erabakia hartu du Zestoako Udalak herrian agertu diren hainbat kasu positibo direla eta. Beraz, Arineketan diskoaren aurkezpena [...]

Dantzan - Jira galduaren bila

2020/04/05

https://www.youtube.com/watch?v=EVE0gbEQims

Dantzan - Biarritz 1948 Dantzak Eusko Ikaskuntzaren kongresuan

2020/04/01

Irudi hauek argitaratu genituenean Patxi Monterok ohartarazi gintuen bigarren aldiz atera genituela. Izan ere 2019ko martxoan atera genituen https://dantzan.eus/bideoak/biarritz-1948-eusko-ikaskuntza-vii-kongresua. Ez ginen ohartu eta errepikatutako bideoan, [...]

Dantzan - Inauteriak 2020 oinarrizko egutegia

2020/01/23

Eskerrik asko! Ordutegiak edo informazio gehiago bidaltzerik bai dantzari@dantzan.com helbidera?

Dantzan - Ezpata-dantzarien alarde bat 1934an. Non da?

2020/01/10

Bai Xabier, mila esker! Beste zenbait irakurlek ere informazio interesgarria eskaini digu, hemen jasoko duguna: - Pablo Izagirrek esan digunez "artikulu batean topatu dut, 1933ko [...]

Dantzan - Zein da Madonnak Eurovisionen eskaini zuen euskal kanta?

2019/05/22

Halaxe da bai, Patxi eta Aitor, "Oihaneko Zuhainetan" da Madonnaren abesbatzeko monjeek hitzik gabe ematen duten kantaren doinua. Hemen hitzak, Jean Mixel Bedaxagarrek kantatu ohi [...]

Dantzan - Barry Lyndon (1975): The Piper's Maggot

2019/04/24

Eskerrik asko zuzenketagatik Aitor! Bistan da oker jarri dugula.

Dantzan - Inauteriak 2019 oinarrizko egutegia

2019/01/22

Eskerrik asko ekarpenagatik! Inork hitzordurik faltan botatzen badu, idatziguzue mesedez dantzari@dantzan.com helbidera informazioa eta argazkiren bat bidaliz eta gustora gehituko dugu inauteri egutegian.