Dokumentuaren akzioak
Mikel Laboa Katedraren 2014ko deialdiak argitaratu dira
Euskal musika, dantza eta bertsolaritzari buruzko ikerketak burutzeko zenbait deialdi egin berri ditu Mikel Laboa Katedrak. Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Euskal Herriko Unibertsitatearen arteko lankidetzari esker sorturiko Mikel Laboa Katedraren helburu nagusia euskal arteari buruzko ikerketa zientifikoa bultzatzea da, eta katedraren beraren zereginen artean honako hau agertzen da: "Euskal arteak eta folkloreak izan dituzten agerraldien azterketa, ikerketa eta gizarte-hedakuntzarekin loturiko jarduera mota oro sustatzea, bultzatzea eta zabaltzea".
Hauek dira Mikel Laboa Katedrak 2014an ezagutzera eman dituen deialdiak:
- Ikerkuntza:
- Doktorego-tesia egiteko deialdia 2014
Bi kontratu, Mikel Laboa Katedraren ikergaiei buruzko tesiak egiteko - Ikerketa-lan monografikoen deialdia 2014
Lau diru-laguntza, Mikel Laboa Katedraren ikergaiei buruzko ikerketa-lan monografikoak egiteko - Bertsolaritzari buruzko doktorego-tesia 2014
Kontratu bat, bertsolaritzari buruzko tesia egiteko (laster argitaratuko da)
- Doktorego-tesia egiteko deialdia 2014
- Arte-sorkuntza:
- Arte-sormena bultzatzeko diru-laguntzak 2014
Diru-laguntza bana, bi alorretan:- Dantza
- Ikusentzunezko arte-lana
- Arte-sormena bultzatzeko diru-laguntzak 2014
Informazioa: Mikel Laboa Katedra
Dokumentuaren akzioak