Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Natxo Monteroren "Barbecho" lanaren estreinaldia La Fundicionen

Dokumentuaren akzioak

Natxo Monteroren "Barbecho" lanaren estreinaldia La Fundicionen

2014/06/09 17:15

Erabat ezinezko litzaiguke bizitzea jolasteko aukerarik izango ez bagenu. Jolastu, diogu, baina ez tren txiki batekin, gizakiok jolasten dugun moduan baizik. Musika entzuten dugunean, jolasten arigara; dantzan egiten dugunean, jolasten ari gara; paseoan bagoaz, jolasten ari gara. Zentzu ludikoa hori da, hain zuzen ere: lana, betebeharra edo eginkizuna ez dena. Hortik kanpo dagoen guztia, guretzat, jolasa da. Eta gizakia jolasten duen animalia da, izatez.

"Jolastea arima labakitzea da"

"Denbora da dadoetan tranpa egiten duen haurra; hala, bada, gobernatu egiten gaitu". Heraklito, Pasarteak

Heraklitok hizpide duen denbora ez da Kronos, erlojuen eta eternitatearen denbora. Aión da, aldien eta uneen denbora; jolasak elikatzen dituen denbora, hain zuzen ere. "Barbecho"k, jolasaren bidez, une horien hauskortasuna arakatzen du, uneok gutako bakoitzarekin duten harreman intimoa, nor garen azalarazteko duten berezko ahalmena.

  • Zuzendaritza artistikoa: Natxo Montero
  • Sorrera eta interpretazioa: Laia Cabrera eta Natxo Montero
  • Argiztatzearen diseinua: Gabo Punzo
  • Jantziak eta eszenografia: Natxo Montero_danza
  • Musika: BACH eta VIVALDI collagea

 

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak diruz lagundutako lana. Fundición. Proiektu honek La Fundicionen dauka Sorrera-Egoitza.

Natxo Montero: Barbecho

  • 2014ko ekainaren 14, 20:00etan Bilbon, La Fundicion aretoan.
  • 2014ko ekainaren 25ean, 19:00etan Bilbon, La Fundicion aretoan.

Informazioa: Natxo Montero

 



Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.