Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak San Martin Ezpata-dantza Kofradiaren sorrera ekitaldia egingo da ostiralean

Dokumentuaren akzioak

San Martin Ezpata-dantza Kofradiaren sorrera ekitaldia egingo da ostiralean

2014/06/11 07:35

San Martin Ezpata-dantza 2014ko azaroaren 11an estreinatuko da Biarritzen eta ezpata-dantza hori plazaratzeaz arduratuko den kofradiaren eratze ekitaldia ospatuko da ostiralean, ekainaren 13an, Baionan. Maritzuli konpainiaren ekimenez, eta Lapurdiko zenbait dantza taldetako kideen parte hartzearekin ari dira San Martin ezpata-dantza prestatzen.

Ostiralean Baionako Euskal Museoan egingo den ekitaldian ezpata-dantzaren sorreraren berri emateaz gain, ezpata-dantza kudeatuko duen kofradia bera sortuko da, eta ekitaldi horretan parte hartzera Euskal Herriko ezpata-dantza desberdinen ordezkaritzak gonbidatu dituzte. Ekitaldian, 2014ko lehen ezpata-dantzan buruzagi arituko den dantzaria eta ezpata-txikiekin dantzatuko duten dantzarien izendapena egingo da. 

San Martin Ezpata-dantza

  • Kofradiaren sortze ekitaldia: Ekainaren 13an, 19:00etan Baionako Euskal Museoan
  • Ezpata-dantzaren estreinaldia: 2014ko azaroaren 11an, Biarritzen. 

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.