Hemen zaude: Hasiera Albisteak "Nundik Nora" ikuskizuna estreinatuko du Maritzulik ekainaren 20an Hendaian

Dokumentuaren akzioak

"Nundik Nora" ikuskizuna estreinatuko du Maritzulik ekainaren 20an Hendaian

2014/05/30 10:15
Jon Iruretagoienak eskainitako hitzaldi-dantzatua ikuskizun bihurtu du Maritzuli konpainiak, eta datorren ekainaren 20an, Hendaiako Mendi Zolan egingo du estreinaldia. Hamabi dantzarik lagunduta, Zuberoako dantzen aurrekari historikoak agerian jartzen ditu ikuskizunak, hitzak eta dantzak uztarturik.
Zuberoako maskaradako dantzen hariari tiraka, XVII. mendetik abiatzen da Nundik nora ikuskizuna, Luis XIVren gorteko la bell danse abiapuntu hartuta, XVIII. mendeko kontra-dantzak, quadrillearen sorrera, Vestris eta Dupont bezalako dantza-maisuen ekarpenak, armadako ikasketak eta haien aztarnak gure dantzetan, eta Zuberoako dantzetan aurrekari horiek guztiek utzitako aztarnak azalaretzen ditu ikuskizun honetan Maritzuli konpainiak.

Jon Iruretagoiena Nundik Nora hitzaldi dantzatua eskaintzen Gipuzkoako Dantzagunean, 2013-11-16an. Argazkia: Iñaki Zugasti.Jon Iruretagoienaren hitzezko azalpenak Jon berak eta hamabi dantzarik bertan dantzatuko dituzten piezekin osatuko dira, XVIII. mendeko quadrileak, fricasse, anglaise, gavotte (Vestrisena, adibidez) eta gabota (Zuberoakoa) besteak beste.

Zuberoako maskaradetan ohikoak zaizkigun urrats eta dantzen aurrekariak agerian jarriko ditu ikuskizun honen, dantza horietaz gozatzeko parada eskaintzen duen aldi berean.

Maritzuli konpainia: Nundik nora 
  • 2014ko ekainaren 20an, ostirala, 20:30ean
  • Hendaia, Mendi Zola Kulturgunean
2014/05/30 14:57
Han izango naiz. Jon-en hitzaldi dantzatuan ere izan nintzen, Dantzan Ikasi ekimenean antolatutakoa. Lan interesgarria, txukuna, eta polita iruditu zitzaidan. Zorionak, eta eskerrik asko zuen lana ezagutzera emateagatik.

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz edo zure Twitter edo Facebook kontua erabiliz.