Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Antonio Arraiza, 100 urte bete zituela ospatzeko aurreskua dantzatu zuen fraidea

Dokumentuaren akzioak

Antonio Arraiza, 100 urte bete zituela ospatzeko aurreskua dantzatu zuen fraidea

2014/05/29 09:40
Antonio Arraiza, 100 urte bete zituela ospatzeko aurreskua dantzatu zuen fraidea

Antonio Arraiza fraidea, aurreskua dantzatzen 100 urte bete dituela ospatzeko. Errenteria, 1992-05-10. Argazkia: Antonio Alonso / EFE

Errenteriako Fatima parrokian ospatu zuten mezan omenaldia egin zioten Antonio Arraizari 100 urte bete zituelako. Fraide kaputxinoa zen Antonio Arraiza, Nafarroako Uterga herrian jaioa eta urte asko Txile eta Argentinan misiolari eman zituen. Jakina da musika eta dantzarako zaletasun handia izan dela kaputxinoen artean, eta Errenterian bertan, aipatzekoa da Eresbil musika eta dantza dokumentazio gunea kaputxinoek sortua dela.

Dantzariak eta txistulariak zain zituen Antonio Arraizak eliz atarian, eta arkua egin zioten. Baina inork espero ez zuena gertatu zen une hartan. 100 urte bete berri zituen gizonak pentsatu zuen bere urtebetetze berezia ospatzeko berak dantzatu behar zuela aurreskua. Eta baita dantzatu ere, bertan zeuden guztiak zur eta lur utziz. EFE agentziako Antonio Alonsok egin zuen argazkia, eta The Independent egunkari britainiarrak argitaratu zuen.

Antonio Arraiza 100 urtekin aurreskua dantzatzen
Errenteria, 1992-05-10. Argazkia: Antonio Alonso / EFE

Twitter bidez Indarra dantza taldeak aipatu zuen orain egun batzuk argazki hau eta haiei esker ezagutu dugu. El Correo, DV eta Noticias de Gipuzkoan argitaratu da argazkia egunotan.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.