Dokumentuaren akzioak
Ekainaren 26an argitaratuko dira dantza sustatzeko Jaurlaritzaren diru-laguntzak
Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak jakinarazi duenez, dantza sustatzeko diru-laguntzen 2014ko deialdia datorren ekainaren 16an argitaratuko da EHAAn. Eskabideak aurkezteko epea uztailaren 26ra arte (hori barne) zabalik egongo da. Kultura Sailaren oharrean nabarmendu denez "Iazko deialidarekin alderatuta, aurtengo deialdiaren kopuru ekonomiko globala nabarmen gehitu da (orotara, % 25,00)".
Ohiko ataletan antolatuta egingo da dantza sustapen deialdia:
- Koreografia Sorkuntzaren modalitatea
- Konpainiak sendotzeko modalitatea
- Ekoizpen modalitatea
- Dantza profesionalentzako etengabeko prestakuntza eta laguntza
Dokumentuaren akzioak