Orain arteko ekarpenak
Kabalkada-Toberak egingo dituzte Lekornen irailaren 21ean
2014/07/28
Lekorneko herritarrak Kabalkada-Toberak prestatzen ari dira irailerako. 2014ko irailaren 21ean, 15:30ean eskainiko dituzte Kabalkada-Toberak Lekornen. Urte bete daramate prestaketa lanetan, eta azken txanpan sartuta daude dagoeneko. 1995 eta 1996an Kabalkadak egin zituzten Lekornen, beraz, 19 urt...
Iñaki Gordejuela Manterola dantza-maisua hil da
2014/07/24
Gipuzkoako dantzen transmisioan eta gaur egun nagusi den dantzakeraren arduradun nagusietakoa izan da Iñaki Gordejuela Manterola. Goizaldi dantza taldean, Candido Pujanarekin ikasi zituen Gipuzkoako dantzen xehetasun, forma eta adierazpenak, eta zehaztasun eta maisutasun harrigarriz dantzatu eta ir...
Bidasoaldeko Nazioarteko Gazteen 18. Folklore Jaialdia
2014/07/24
Extremadura, Errusia, Serbia eta Errumaniako gaztetxoen dantza taldeek parte hartuko dute euskal dantza taldeekin batera aurtengo Bidasoaldeko Nazioarteko Gazteen Folklore Jaialdian. Sei eguneko egitaraua prestatu du Eraiki Dantza Taldeak, eta Irunen, Hondarribian, Beran eta Zumaian izango dira jai...
Bolivia eta Dominikar Errepublika Folklore Bizian jaialdian
2014/07/22
Galdakaoko Andra Mari dantzari taldeak antolatzen duen 28. Folklore Bizian jaialdia abiatuko da gaur Galdakaon bertan. Uztailaren 22tik 27ra bitartean, Boliviako Manuel Acosta Ballet Folklorikoa eta Dominikar Errepublikako Sangre Mulata Talde Folkloriko Nazionala izango dira Folklore Bizian ja...
Bat-batean: John Tilbury, Sabin Bikandi eta Kukai Donostiako Jazzaldian
2014/07/21
Heineken Jazzaldiaren barruan, uztailaren 25ean, John Tilbury piano-jotzaile entzutetsua, Sabin Bikandi eta Kukai dantza konpainiak ekitaldi berezia egingo dute, musika tradizionala eta jazza, dantza garaikidea eta tradizionalaren arteko topaguneak bilatuz. Pianoa, txistua, perkusioa, inprobisazioa...
Koldo Zabala dantzari, dantza-maisu eta koreografoa hil da
2014/07/15
Oldarra baletean dantzari eta zuzendari aritutako Koldo Zabala uztailaren 13an hil da 79 urte zituela. Euskal Kultur Erakundearen bidez izan dugu albistearen berri. Getxon jaio zen 1935eko abenduaren 21ean, eta urtebete egin baino lehen Biarritzera lekua-aldatu zen familiarekin gerra zibiletik ihes...
40. Nazioarteko Folklore Jaialdia ospatuko da aurten Portugaleten
2014/07/15
Txina, Costa Rica, Ipar Osetia, Polonia, Hego Afrika eta Jaca izango dira aurtengo Portugaleteko Nazioarteko Folklore Jaialdian euskal ordezkariekin batera. Uztailaren 21ean izango da inaugurazio ekitaldia eta 24an amaiera jaialdia. Portugaletez gain beste hamaika herritara iritsiko dira Portugalet...
Dantzagunea kudeatzeko lehiaketa deialdia egin du Gipuzkoako Foru Aldundiak
2014/07/10
Uztailaren 3an argitaratu du Gipuzkoako Foru Aldundiak Dantzagunea kudeatzeko lehiaketa deialdia. Lizitatzeko gehieneko prezioa 129.753 Euro (+BEZ) da, eta kontratua eskuratzen duenak bere ardurakoak izango ditu " Gipuzkoako Dantzagune ko espazioak eta erabiltzaileentzako zerbitzuak kudeatzea et...
Donostia: Urrezko domina 2014 Ezpata-dantza
2014/07/03
Gipuzkoako Foru Aldundiaren urrezko dominaren ekitaldian ezpata-dantza. Benito Lertxundik jaso du Urrezko domina eta Beroa Gipuzkoako Harrera Familien Elkarteak eta frankismoaren garaian espetxeratutako emakumeek urrezko plaka. Argia dantzari taldearen zuzendaritzapean eta Usartza txistulari taldearen doinura Aurtzaka, Arkaitz, Gure-Kai, Haritz, Kezka, Udaberri eta Urki taldeetako dantzariek egin dute ezpata-dantza. Argazkiak, Iñaki Zugasti. Donostia, 2014-06-12.
Santutxuko maskaradak Zalgizen eskaini dira
2014/07/02
Urduritasuna eta emozioa, biak zituzten berekin Gaztediko kideek Zuberoan eskainitako maskaradetan. Lehen aldiz hegoaldeko talde batek Zuberoan eskaini ditu maskaradak. Bizkaian egindako maskaradetan bizkaieraz mintzatu baziren, Zuberoan zubereraz eman dituzte pheredikuak eta horrek erronkaren ta...
Orain arteko erantzunak
Dantzan - Dantza kinka larrian jarri du pandemiak
2020/09/29
Eskerrik asko zuen erantzunengatik! Zuen egoerak jaso eta plazaratu dituzuen gogoetetan oinarrituta "Dantzarako protokoloa" izenburua duen sarrera osatu dugu: https://dantzan.eus/albisteak/dantzarako-protokoloa
Dantzan - Jagoba Astiazaran: “Garrantzitsua da guretzat dantza taldeek jakitea material hau hor dagoela”
2020/09/18
Astebururako iragarrita zeuden kultur ekitaldiak bertan behera uzteko erabakia hartu du Zestoako Udalak herrian agertu diren hainbat kasu positibo direla eta. Beraz, Arineketan diskoaren aurkezpena [...]
Dantzan - Biarritz 1948 Dantzak Eusko Ikaskuntzaren kongresuan
2020/04/01
Irudi hauek argitaratu genituenean Patxi Monterok ohartarazi gintuen bigarren aldiz atera genituela. Izan ere 2019ko martxoan atera genituen https://dantzan.eus/bideoak/biarritz-1948-eusko-ikaskuntza-vii-kongresua. Ez ginen ohartu eta errepikatutako bideoan, [...]
Dantzan - Inauteriak 2020 oinarrizko egutegia
2020/01/23
Eskerrik asko! Ordutegiak edo informazio gehiago bidaltzerik bai dantzari@dantzan.com helbidera?
Dantzan - Ezpata-dantzarien alarde bat 1934an. Non da?
2020/01/10
Bai Xabier, mila esker! Beste zenbait irakurlek ere informazio interesgarria eskaini digu, hemen jasoko duguna: - Pablo Izagirrek esan digunez "artikulu batean topatu dut, 1933ko [...]
Dantzan - Zein da Madonnak Eurovisionen eskaini zuen euskal kanta?
2019/05/22
Halaxe da bai, Patxi eta Aitor, "Oihaneko Zuhainetan" da Madonnaren abesbatzeko monjeek hitzik gabe ematen duten kantaren doinua. Hemen hitzak, Jean Mixel Bedaxagarrek kantatu ohi [...]
Dantzan - Barry Lyndon (1975): The Piper's Maggot
2019/04/24
Eskerrik asko zuzenketagatik Aitor! Bistan da oker jarri dugula.
Dantzan - Inauteriak 2019 oinarrizko egutegia
2019/01/22
Eskerrik asko ekarpenagatik! Inork hitzordurik faltan botatzen badu, idatziguzue mesedez dantzari@dantzan.com helbidera informazioa eta argazkiren bat bidaliz eta gustora gehituko dugu inauteri egutegian.