Dokumentuaren akzioak
Bizkaian Emakumeak Dantzari jaialdia Durangon
Emakumeek euskal dantzetan duten ibilbidea dela eta, Tronperri eta Txoritxu-Alai taldeek adierazi dute beren herrialdean bertan baztertuak sentitzen direla maiz: "txikitan hainbat dantza ikasi eta dantzatu ostean, nagusitasunera heltzerakoan ez dute tokirik aurkitzen gure dantzak dagokien moduan azaltzeko eta beste herrialdetako dantzak dantzatzera behartuak izaten dira, ikasi duten guztia ezertarako balio ez balu bezala. Arku dantza, Kontrapasa, Kaskarot….eta abar, koreografiatzat jotzen dituzte eta aitzaki horrekin, baztertuak agertzen dira beste guztien aurrean. Horregaitik, Durangaldeko eta Bizkai osoko hainbat umeen euskal jaietan dantzatu dituzten dantzak goraipatu nahi genituzke; eta aldi berean, hain ezagunak ez diren beste batzuk gehitu, neskak ere dantzan egiten dutelako, badaudelako emakumeen euskal dantzak Bizkaian!"
Bizkaian Emakumeak Dantzari ekitaldia larunbat honetan, azaroaren 9an, arratsaldeko 18:00etan Durangoko Ezkurdi plazan burutako da.
Dokumentuaren akzioak