Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Irakasleak euskal dantzetara hurbiltzeko topaketak Biarritzen

Dokumentuaren akzioak

Irakasleak euskal dantzetara hurbiltzeko topaketak Biarritzen

2013/11/04 09:57
Irakasleak euskal dantzetara hurbiltzeko topaketak Biarritzen

Jose de Agirre, Arte Popular Vasco.

Hezkuntza orokorreko irakasleei zuzenduta antolatu da "Euskal dantzen eguna" izeneko bigarren topaketa hau. Datorren azaroaren 6an, Biarritzen egingo da, eta bertan, eskoletako irakasleei euskal dantzak hurbiltzeko saioa egingo da. Euskal Kultur Erakundeak, Bordeleko Akademiako errektoretzak eta Pirino-Atlantikoko hezkuntza erakundeek antolatu dute jardunaldia Maurice Ravel Kontserbatorioa, Malandain Ballet Biarritz, Iparraldeko Dantzarien Biltzarra eta Biarritzeko mediatekaren laguntzarekin.

 Egitaraua

  • 9:00 Harrera (Biarritzeko mediatekan)
  • 9:30 Egunaren hastea eta egitarauaren aurkezpena
  • 9:45 Euskal dantzen ezaugarriak Roger Goienetxe (IDBko lehendakaria) eta Oier Araolaza.
  • 10:30 Tailerrak: lehen tartea. A1, A2, A3 tailerrak : 3 tailerretarik bat hautatu :
  1. Tailerra "Jantziak eta euskal dantzak". Isabelle LABARSOUQUE, Baigorriko Jean Pujo kolegioako zuzendaria, Nathalie VIVIANI, Tarnoseko Langevin Wallon eta Labenne kolegioko arte plastiko irakaslea eta Ballet Malandaineko arduradun bat.  Dantza sorkuntzetan jantzia ulertu eta arropa birziklatuetatik abiatuz berriz asmatu.
  2. Tailerra "Ondare inmaterial baten adierazgarri gisa dantza-joko bat" . Nadine GOYHENECHE, Uztaritzeko San Josepeko lizeoko kirol irakaslea eta Jon IRURETAGOIENA, IDB-en dantza irakaslea.  7 jauzien dantza ingurutxo jolas sinple bat bezala baizik ikusia balin bada ere, hurbilagotik begiratuz, XVI eta XVIIgarren mendeko Europako jakintza ohituraren hatz bizi bat da; batzuk pentsa lezaketen baino dantza koreografiko itxura zabalagokoekin…
  3. Tailerra "Dantza ibilbide batzuen eraikitzea". Fabrice LOUBATIERES, Maurice Ravel kontserbatorioko dantza gaitasun agiria duen irakaslea eta Ttitto AYCAGUER, ondare eta euskal pilota departamenduko pedagogi aholkulariak animaturik. Espazioarekin duen harremanean haurra libre sendi-araztea bilatu, askatasun horren aurkitzeko gustua eta tresnak eman. Behar diren ahalak ibilbidearen egituratzeko eman eta sortze josteta eta norberarena bilaka-arazi. Saihets mugimendua menderatu. 
  • 12:00 Eguerdiko geldialdia
  • 14:00 Tailerrak: bigarren tartea. B1, B2 eta B3 tailerrak : 3 tailerretarik bat hautatu.
  • 15:30 Gelako praktikei buruzko elgarrizketa. Trukada talde osoan Ttitto AYCAGUERek animaturik.
    • Eskoletan eraman izan diren euskal dantzen erakaspenen esperientzien aurkezpena eta gogoetatzea.
    • Egunari buruzko ekarpenak eta galderak.
  • 16:30 egunaren bukaera

    Informazioa:  Euskal dantzen inguruko topaketa pedagogikoak (EKE.org)

    Dokumentuaren akzioak

    Erantzun

    Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.