Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Obelix fandangoa ikasten hasi da

Dokumentuaren akzioak

Obelix fandangoa ikasten hasi da

2013/11/11 15:25
Obelix fandangoa ikasten hasi da

Duverdier

"Asterix eta Piktoak" da galiar bikote ezagunaren azken abentura komikia, eta frantsesez eta euskaraz aldi berean jarri da salgai kioskoetan. Horren berri eman du Sudouest egunkariak, eta albistea ilustratuz Duverdier-ek egindako honako biñeta argitaratu da.

Duverdier-en marrazkia. SudOuest, 2013-11-08.

Bertan, oker ulertu ez badugu, Asterix-ek dio Obelix fandangoa ikasten ari dela, halako batean beren abenturek euskaldunengana eramaten badituzte prest izateko. Izan ere, galiar famatuek erromatar garaiko hainbat herrirekin izan dute harremana dagoeneko: erromatarrak, korsikarrak, belgak, bretoiak, kaledoniarrak, hiberniarrak, helvetiarrak, iberiarrak, godoak, greziarrak, normandoak, bikingoak, egipziarrak, juduak, feniziarrak, persak, berbereak, piktoak, eta baita extralurtarrak ere! Bada garaia beraz, Asterix-ek eta Obelix-ek euskaldunak ezagut ditzaten!

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.