Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Xut-en musika sarean entzun eta erosteko aukera dago

Dokumentuaren akzioak

Xut-en musika sarean entzun eta erosteko aukera dago

2013/10/30 11:02

Festa eta dantzarako fanfare musika eginez arrakasta handia izan zuen Xut taldeak 70eko hamarkadatik aurrera. Iruñeko San Fermin jaien soinu-banda Xut-en soinuan eraiki zen neurri handi batean. Iruñeko Udal dantzarien taldean sortu zen Xut, eta 1979ko lehen diskan Migel Angel Sagasetak argitaratutako Luzaideko dantzen doinuak izan ziren osagai nagusia. 1998an Besta Berriko doinuek osatu zuten Xut taldearen bigarren lanaren bizkarrezurra eta 2012an dantza eta festako ohiko erritmoetan oinarritutako hamazpi doinu berri plazaratu ditu.

Hauek dira deskarga plataformetan eskura daitezkeen Xut-en lanak:

  • 1979ko LP-kaseta (CDa "Egin" bilduman)
  • Zahar berri (1998)
  • Jaso Ikastolako "Nafarroa Oinez"erako Gozategiko kantuaren gure moldaketa
  • Gara 2012

 

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.