Orain arteko ekarpenak

Bakuna show ikuskizuna prestatzen ari da Zuberoako Kompany Beritza taldea

2014/10/21

Bakuna show ikuskizuna prestatzen ari da Zuberoako Kompany Beritza taldea
Hamalau dantzari zuberotar elkartu dira Edu Muruamendiaraz-en koreografiarekin eta Johane Etxebest-en zuzendaritzapean prestatzen ari den Bakuna Show, xiberoko dantza ikusgarri honetarako. Datorren azaroaren 7an eta 8an, Mauleko Jai Alain izango du estreinaldia ikusgarriak. Zuberoako dantzetan t...

Gehiago irakurri

"Folklorea Iparraldean", Nafarroako Dantzarien Biltzarrak antolatutako hitzaldi sorta

2014/10/14

"Folklorea Iparraldean", Nafarroako Dantzarien Biltzarrak antolatutako hitzaldi sorta
Sei hitzaldi antolatu ditu Nafarroako Dantzarien Biltzarrak udazken honetarako Nafarroa Beherea eta Iparraldeko folklorea ardatz hartuta. Miguel Angel Sagaseta, Kepa Fernandez de Larrinoa, Jon Iruretagoiena, Claude Iruretagoiena, Thierry Truffaut, Filipe Oihanburu eta Xabier Itzaina izango dira hiz...

Gehiago irakurri

Folklore ikerketa beka eta bideo lehiaketa deialdiak egin ditu EDBk

2014/10/13

Folklore ikerketa beka eta bideo lehiaketa deialdiak egin ditu EDBk
Euskal Dantzarien Biltzarrak, kultura tradizionala sustatzeko helburuarekin ikerketa beka deialdia egin du. Bekaren diru kopurua 1.000  €-koa izango da. Bestalde, bideo lehiaketa antolatu du, eta hor hiru sari,  600 €, 400 € eta 200 €-koak banatuko dira.  Folklorearen ikerketa beka EDB 2014 ...

Gehiago irakurri

Igandetako erromeriak aztergai izango dituzte Mungian

2014/10/13

Igandetako erromeriak aztergai izango dituzte Mungian
Datorren urriaren 23an, "Domeketako Erromerie" izeneko mahai-ingurua egingo da Torrebillela aretoan. Aritz Martin Bosch-ek gidatuta, Roberto Etxebarria Goikoetxea eta Kepa Otaegi Garcia arituko dira hizlari. Roberto Etxebarriak "Mungia eta inguruko herrietako erromeriak, musikariak eta musika-tres...

Gehiago irakurri

Jose Luis Etxebarria Goiri "Txelu"ri elkarrizketa Euskadi Irratian

2014/10/10

Jose Luis Etxebarria Goiri "Txelu"ri elkarrizketa Euskadi Irratian
Asteburuan egingo diote Erromeria Kantuz eta Dantzaz omenaldia Jose Luis Etxebarria Goiri-ri Bilbon, eta hori dela eta Euskadi Irratian elkarrizketatu dute Txelu. Begoñan jaio eta hazi zeneko kontuak, dantzan hastapenak, Jose Antonio Agirren ezkontzan dantzatu zuenekoak, Donibane Garazin lehenda...

Gehiago irakurri

Lehen aldiz emakumeek parte hartuko dute Iurretako Urrijena festan

2014/10/09

Lehen aldiz emakumeek parte hartuko dute Iurretako Urrijena festan
Urrijena Iurretako dantzarien festa handia da. Bost urtetik behin ospatzen da, eta herrian dantzari izandako guztiek parte hartzen dute bertan. Guztiek? Tira, ez, oraina urte dantzari gizonezko guztiek parte hartu izan dute. Aurten lehen aldiz Iurretan dantzari izan diren emakumeek ere parte hartuk...

Gehiago irakurri

Jean-Michel Guilcherren omenezko jardunaldi zientifikoak antolatu dituzte

2014/10/06

Jean-Michel Guilcherren omenezko jardunaldi zientifikoak antolatu dituzte
Dantza ikertzaile aitzindariak 100 urte bete dituela ospatzeko bi jardunaldi zientifiko antolatu dira urrirako eta azarorako. Euskal dantzaren alorrean Guilcherrek egindako ekarpenari buruz Thierry Truffaut eta Xabier Itzaina arituko dira bertan. Urriaren 18an Creteil-en eta azaroaren 14an eta 15ea...

Gehiago irakurri

Jose Luis Etxebarria Goiri omenduko dute kantuz eta dantzaz Bilbon

2014/09/30

Jose Luis Etxebarria Goiri omenduko dute kantuz eta dantzaz Bilbon
Dindirri, Andra Mari eta Gaztedi dantza taldeetako zuzendari izan zen Jose Luis Etxebarria Goiri Txelu eta berari zor diogu Bizkaiko dantzak - Danzas de Vizcaya liburua, 1969an argitaratu zuena. Datorren urriaren 12an, 12:00etan, Bilboko Campos Eliseos Antzokian, Erromeria kantuz eta dantzaz jaial...

Gehiago irakurri

Arte Eszenikoen Goi Mailako Eskola 2015ean irekiko dela iragarri du Eusko Jaurlaritzak

2014/09/26

Arte Eszenikoen Goi Mailako Eskola 2015ean irekiko dela iragarri du Eusko Jaurlaritzak
Cristina Uriartek, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailburuak iragarri du 2015ean irekiko dituela ateak Arte Eszenikoen Goi Mailako Eskolak eta antzerki eta dantza ikasketak egiteko aukera izango dela bertan. Bilbon, Juan Crisostomo Arriaga Kontserbatorioa eta Ibarrekolanda institutuaren eraikinetan...

Gehiago irakurri

Cortesko paloteado-a Nafarroako Kultur Ondasun izendatzeko prozesua abiatu da

2014/09/25

Cortesko paloteado-a Nafarroako Kultur Ondasun izendatzeko prozesua abiatu da
Gaur, irailak 29, San Migel eguna, paloteadoa ospatuko da Cortes-en (N) ohi bezala. Berezia da baina aurtengoa, egunotan jakinarazi baitu Nafarroako Gobernuak, Cortes-eko paloteadoa edo dance-a Kultur Intereseko Ondare izendatzeko prozesua martxan jarri duela. Nafarroako Gobernua materiarik gabeko ...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Dantzan - "Euskal dantza: tradiziotik sorkuntzara" ikasketa osagarriak eskainiko ditu EHUk

2016/11/03

Baiezkoan gaude Endika, baina onena unibertsitatera deitzea duzu, EHUk berak antolatzen baitu. Hemen duzu telefonoa: http://www.ehu.eus/eu/web/complementarios/euskal-dantza

Dantzan - "Euskal dantza: tradiziotik sorkuntzara" ikasketa osagarriak eskainiko ditu EHUk

2016/10/11

Egun on Arkaitz! EHUren webgunean, "ohiko galderak" atalean, klaseak "lauretatik zazpietara" izango direla jartzen du, baina antolatzaileek esan digute ordutegia ez dela definitiboa oraindik.

Dantzan - Emakume eta gizonezkoek elkarrekin dantzatu dute Mairuaren Alardeko trokeo-dantzetan

2016/07/28

Eskerrik asko Ion. Arrazoi duzu, guk ere badugu gogoan neskak dantzan ikusi izana 2009 urtea baino lehen. Zuzendu dugu testua.

Dantzan - Lasa 1950 Dantza-jauziak

2016/04/20

Xabier Itzainari helarazi diogu Patxi Monteron galdera, eta honako hau erantzun digu: "Patxiren galdera, alabainan, garrantzitusa da, eta neke zaut erantzutea. Ene gostuko, dantzatzeko manera [...]

Dantzan - Villacañas: dantzatzeagatik ordaintzen duten dantzariak

2016/03/21

Mila esker zuen erantzunagatik! Bai, filme horren berri eman genuen dantzan.eus-en bere garaian: https://dantzan.eus/albisteak/danzantes-liz-lobato MIla esker gogoraraztegatik!

Dantzan - Ituren: soka-dantza 1951

2016/02/23

Andres Iñigo Ariztegik, Iturengo ondareari ekarpen ederra eginez, bideo honetan agertzen diren lagunen identifikazioa egin du. Ituren, 1951-07-08 10’’. Txistulariak: Miguel Makutso, Burriñenekoa [Burriñenea etxe [...]

Dantzan - Libertimendua

2016/01/14

2016an otsailaren 7an eskainiko da Libertimendua Garazin.

Dantzan - Maskaraden lehen agerraldia bertan behera geratu da

2016/01/12

Martxoaren 6an emango dituzte maskaradak Ezpeizen eta Mitikileko agerraldia apirilaren 17ra atzeratuko da. Hemen maskaraden egutegia gaurkotua: https://dantzan.eus/albisteak/zuberoako-maskaradak-egutegia

Dantzan - Maskaraden lehen agerraldia bertan behera geratu da

2016/01/11

Igande honetan, urtarrilak 17 Sohütan emango dituzte maskaradak eta Ezpeizen ematekoak zirenak atzeratu dituzte (data zehazteke). Gainontzeko datak berdin mantenduko dira.