Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak "Folklorea Iparraldean", Nafarroako Dantzarien Biltzarrak antolatutako hitzaldi sorta

Dokumentuaren akzioak

"Folklorea Iparraldean", Nafarroako Dantzarien Biltzarrak antolatutako hitzaldi sorta

2014/10/14 16:30

Sei hitzaldi antolatu ditu Nafarroako Dantzarien Biltzarrak udazken honetarako Nafarroa Beherea eta Iparraldeko folklorea ardatz hartuta. Miguel Angel Sagaseta, Kepa Fernandez de Larrinoa, Jon Iruretagoiena, Claude Iruretagoiena, Thierry Truffaut, Filipe Oihanburu eta Xabier Itzaina izango dira hizlariak. Larunbat goizetan izango dira, ondoko egutegi eta gaien arabera:

Urriak 18, larunbata
Miguel Angel Sagaseta: "Luzaideko ddantzak"

Urriak 25, larunbata
Kepa Fernandez de Larrinoa: "Maskaradaren interpretazioa"

Azaroak 15, larunbata
Jon eta Claude Iruretagoiena: "Zuberotar dantzariak eta urratsak"

Azaroak 22, larunbata
Thierry Truffaut: "Carnaval al norte de los Pirineos"

Abenduak 13, larunbata
Filipe Oihanburu: "Balletización de la danza en el S. XX"

Abenduak 20, larunbata
Xabier Itzaina: "Besta Berri, Kabalkadak eta Toberak"

Hitzaldi guztiak, larunbat goizeko 11:00etan, Iruñean, Euskokultur mintegian egingo dira. Nafarroako Dantzarien Biltzarrak, Euskal Dantzarien Biltzarrarekin batera eta Nafar Gobernuaren laguntzarekin antolatu du udazkeneko hitzaldi ziklo hau.

Informazioa: Hitzaldiak- Conferencias (Nafar Dantza)

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.