Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Aritz Ibañez Lusarreta

Orain arteko ekarpenak

Pisu txiki bat kendu dut gainetik

2007/04/03

Duela ia 2 urte "istriputxoa" izan nuen eta ordudanik iltze hori bera eraman dut tibian sartuta alderik-alde. Atzorarte. Berez ez du asko pisatzen (fisikoki), baina gainetik pisu handia kendu didatela esan dezaket. Orain bi aste eman beharko ditut geldi zauria osatzen den arte. Eta hortik aurrera,...

Gehiago irakurri

Barkatu Endredoak

2007/03/09

Azken egunotan, Iruñeko dantza taldeen arteko gora-beheren inguruko mezu truke bat izan da hemen. Batek baino gehiagok adierazi duenez, ez da hau toki ez modu egokiena gauza hauek konpontzeko, eta beraz, gaia ezkutatzea erabaki dut. Eztabaida beste moduren batean bideratzeko prest nagoela adierazi...

Gehiago irakurri

Buñuel-endako gidoia

2007/03/03

Duela hilabete edo, AEK-ren deia jaso genuen Korrika -ren bukaerako jai-egunean parte hartzeko (Apirilaren 1ean, Iruñean). Dantza saiotxo bat goizez eta beste bat arratsaldez, Iruñeko beste dantza talde batzuekin batera. Baietz erantzun genien, nola ez. Aste honetan, gauzak lotzeko garaia heltze...

Gehiago irakurri

Nora?, nora? gure Olentzero,...

2006/12/20

Azken egunotan Olentzerori buruzko hainbat testu irakurtzen ari gara hedabideetan. Atzo bertan, Xabier Etxabe-k, dantzan.com-eko posta zerrendara horietako 3 bidali zituen esanguratsu zirelakoan: "1. Oier Araolaza-k Argian idatzitakoa , Mari Domingi (Olentzeroren "laguna") eta beste ohitura berri...

Gehiago irakurri

Hitzaldien karietara, eztabaidarako 2 gai

2006/12/01

Joxemielek hitzaldia bukatuta gauza oso interesgarriak bota zituen eta aparte jartzeko adinako pisua badutela iruditu zait: Gaur-gaurkoz dantzari ez zaio garrantzirik ematen instituzioetatik. Nafarroako adibidea jarri zuen Joxemielek: Nafarroako dantza talde guztiek huelga eginen balute haien ego...

Gehiago irakurri

Dantzaren erreforma Euskal Herrian

2006/11/30

Nafarroako EDB-k antolatutako hitzaldietan bigarrena (edo hirugarrena, nondik begiratzen zaion) Joxemiel Bidador-ena izan zen. Bilboko udalak antolatzen duen Miguel de Unamuno saria irabazi zuen 2005. urtean " Dantzaren Erreforma Euskal Herrian " saiakerarekin eta hain zuzen, liburu horren inguruko...

Gehiago irakurri

Arrateko Amaren dantzak. XXI, menderako tradizio bat

2006/11/28

Aurreko mezuan esan bezala, Oier Araolaza-k 2 zatitan banatu zuen azaroaren 18-ko bere jarduna. Mezu honetan bigarren hitzaldiko edukiak laburtzen saiatuko naiz. Jakinen duzuenez, duela 2 urte tradizio berri bat abiatu zuen Eibarko Kezka dantza taldeak : Arrateko Amaren dantzak. Dantza hauek ez...

Gehiago irakurri

Gipuzkoako dantzak. Dantza-maisuen ondarea

2006/11/26

Aurreko mezuan agindu bezala, hona hemen Oier Araolaza k 2006ko azaroaren 18an Iruñean emandako hitzaldiaren kronikatxoa-edo. Hanka sartzeren bat egotekotan zuzenduko nau berak. Iaz bezala, aurten ere, Nafarroako EDBk hitzaldi sorta antolatzea erabaki du. Azaroan 2 hitzaldi izan dira eta urtarri...

Gehiago irakurri

Dantza postmodernoa

2006/11/20

Larunbatean hitzaldia eman zuen Oier Araolaza k Iruñean, Nafarroako EDB k antolatuta (saiatuko naiz aste honetan, egon ez zirenendako nolabaiteko kronika egiten). Gipuzkoako dantzen inguruan solastu zen: dantza maisuak, dantzen garapena, Eibarko Arrateko Amaren dantzak ,... baina baita kontu...

Gehiago irakurri

Mairuen festak eta Mahoma

2006/10/05

Kalapita ederra sortu da azkenaldian kristauen eta musulmandarren artean, Mahomaren karikaturak direla-eta, aita-saintuaren adierazpenak direla-eta,... Asaldatuta omen daude musulmanak.   Haserre horrek eraginak izan ditu dagoeneko kultur munduan ere. Aurrekoan irakurri nuen Mozart-en "Idomeneo"...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Aritz Ibañez Lusarreta on Eta orain zer?

2020/10/23

Gerrillaren taktika aplikatu beharko dugu. Ahal denetan entsaiatu eta dantzatu. Ezin denetan, gorde. Baina frustrantea da, bai. Ematen du egoera hau ez dela 15 egunerako izanen. Zer egin beharko dugu, berriz errezeta zaharrak aplikatu eta etxetik entsaiatzen hasi? :/ Guk 2 aste daramatzagu entsaiatu gabe.

Aritz Ibañez Lusarreta on Dantza kinka larrian jarri du pandemiak

2020/09/18

Lehenago ere sentitu izan dugu euskal dantzaren alorra prekarioetan prekarioenen artean zela eta oraingoan sentsazio hori areagotu baino ez da egin.

Guk zortekotzat dugu gure burua uztailean eta irailean emanaldi bana izan dugulako eta horrek entsaiatzera behartu gaituelako, ahal izan dugun moduan, hori bai. Entsaioak kale gorrian egin ditugu, eskola bateko jolastoki irekian (Ondoan saskibaloi eta futbol partidak jokatzen ari ziren gaztetxoen aldamenean), maskak jantzita, material guztia erabilera bakoitzaren ondotik desinfektatuz eta abar.

Behin emanaldi horiek prestatu behar izateko denbora pasata, ez dakigu heldu den hilabeteotan nola egin ahal izanen dugun aurrera. Eguraldia okertuz joanen den neurrian, ezinezko izanen zaigu kalean entsaiatu ahal izatea. Momentuz ez digute ziurtatu orain arteko entsaio-gela estalian entsaiatzen jarraitzen ahalko dugunik, eta entsaiatu ahal izatekotan, segurtasun tarteak gora behera, ezingo genuke dantzari guztiekin entsaiatu.

Txikien dantza eskolarekin ere beste hamaika buruhauste.

Heldu diren hilabeteotarako gure helburu bakarra da dantza taldearen jarraikotasunari eusten asmatzea. Astean 3 egun ensaiatzetik egun bakarra ensaiatzera pasako gara, dantzariek irrika izan dezaten astean behineko entsaio horretarako, eta emanaldirik ezean, deustarako entsaiatzeak ekar dezakeen frustrazio hori ekiditeko.

Okerrena da ez dakigula egoera honek noiz arte iraun dezakeen.

Aritz Ibañez Lusarreta on Yanza yauci, zortzitan sinple eta burrunba dantza, 1920an Iruñean

2020/05/05

Mila esker Ekaitz, zure ekarpenengatik. Kasken harira, Euskokulturren Angel Ainzibururi bildu genion lekukotasuna eta berak zioenez, 1920-1930 alde horretan utzi zioten kaskak erabiltzeari, izerdiarekin tindua galtzen baitzuten eta arropak ondatu. Hemen bideo hori: http://www.navarchivo.com/[…]/karakotxak-bolantak-pertsonaiak

Miguel Angel Sagasetak bere Luzaideko ddantzak liburuan ere heltzen dio gaiari eta horrela dio 500. orrialdean:

"Garai batean burua kaskarekin estaltzen zuten eta ez bonetarekin. Zoritxarrez, 1922. urte inguruan utzi zen kaska ibiltzez eta haren ordez gaurko boneta ezarri. 1920. urteko uztailaren 18an kaskarekin ari izan ziren dantzan oraindik, Eusko Ikaskuntzaren Bigarren Batzarra zela eta, Iruñeko Zezen Plaza zaharrean antolatutako jaialdian parte hartu zuten Luzaideko hogeita hamasei dantzariak. Geroago, 1959ko ekainaren 7an Luzaiden egin zen Euskal Bestarako egin ziren berriro kaska berriak, baina oso txarrak atera omen ziren. Izerdi hutsez busti orduko aurpegi guztia tindatzen omen zuten, eta ez zuten arrakasta handirik ukan".

Aritz Ibañez Lusarreta on Erraldoi tradizioaren inguruan 1

2019/10/23

Artikulu sorta ezin interesgarriagoa osatzeko. Baigorrin, Kanbon, Donapaulen, Baionan... ere badira erraldoi konpartsak, Patxik aipatzen duen tradizio berri honen norabidearen erakusgarri.

Aritz Ibañez Lusarreta on Jesus Pomares, dantzari, ikertzaile eta dantza sustatzaile iruindarra hil da

2019/07/03

Gure taldearen azken urteotako bilakaeran garrantzi handia izan zuen Jesus Pomaresek. Aholkulari, jantziegile, iradokitzaile... zenbat ordu ez genituen pasako bere karrika Berriko dendaren atze hartan. Oso eskuzabala izan zen gurekin. Sanfermin Aldapako ezpata-dantzak eta Sanferminetako trokeo-dantzek badute bere zigilutik ere. Badugu ate-joka ditugun Sanferminetako dantzak nori eskaini!

Aritz Ibañez Lusarreta on Jesus Pomares, dantzari, ikertzaile eta dantza sustatzaile iruindarra hil da

2019/07/03

Gizon ixila eta diskretoa zenez, modu berean joan zaigu Jesus. Hutsune handia uzten du Iruñeko dantzaren eta ohituren mundutxoan. Berak berreskuratutako ondare aberatsa -eta horrekin batera berarenganako oroimen eta esker ona- gure artean geratuko da! Doluminak gertukoei eta Sanlorenzoko danzanteetako lagunei!

Aritz Ibañez Lusarreta on Oñati: Korpus dantzak entseatzen

2017/06/08

Dantzariaren ezkutuko lanak ere ez al du izugarrizko edertasuna? Oñatzeko korpus dantzarien bideo hau horren adibide!

Aritz Ibañez Lusarreta on Hara, Olentzero!!!!

2016/11/30

Fernando, mila esker erantzuteko tartea hartzeagatik. Irrikaz itxoingo dugu Leitzako kultura taldearen lanaren emaitza eta informazioa igotzen duzuenean gustora hartuko genuke horren abisua. Gu gure aldetik, duela 2 urte atera genuen Olentzero Leitzako ereduai jarraituz eta iaz ere bai, panpina pixka bat dotoretuz: https://dantzan.eus/kidea/d[…]ntendimentu-gabia-266b-266a Hori da aurtengo asmoa ere. Mila esker berriz, Fernando!

Aritz Ibañez Lusarreta on Ezpata-dantza bat Bartzelonan 1920ko hamarkadan

2016/09/23

Ze pena horren aurkikuntza ziragarria izan zitekeena, desilusiotxo horrekin bukatzea...