Orain arteko ekarpenak

Buñuel-endako gidoia

2007/03/03

Duela hilabete edo, AEK-ren deia jaso genuen Korrika -ren bukaerako jai-egunean parte hartzeko (Apirilaren 1ean, Iruñean). Dantza saiotxo bat goizez eta beste bat arratsaldez, Iruñeko beste dantza talde batzuekin batera. Baietz erantzun genien, nola ez. Aste honetan, gauzak lotzeko garaia heltzen ...

Gehiago irakurri 10

Nora?, nora? gure Olentzero,...

2006/12/20

Nora?, nora? gure Olentzero,...
Azken egunotan Olentzerori buruzko hainbat testu irakurtzen ari gara hedabideetan. Atzo bertan, Xabier Etxabe-k, dantzan.com-eko posta zerrendara horietako 3 bidali zituen esanguratsu zirelakoan: "1. Oier Araolaza-k Argian idatzitakoa , Mari Domingi (Olentzeroren "laguna") eta beste ohitura berri...

Gehiago irakurri 1

Hitzaldien karietara, eztabaidarako 2 gai

2006/12/01

Joxemielek hitzaldia bukatuta gauza oso interesgarriak bota zituen eta aparte jartzeko adinako pisua badutela iruditu zait: Gaur-gaurkoz dantzari ez zaio garrantzirik ematen instituzioetatik. Nafarroako adibidea jarri zuen Joxemielek: Nafarroako dantza talde guztiek huelga eginen balute haien ego...

Gehiago irakurri 2

Dantzaren erreforma Euskal Herrian

2006/11/30

Dantzaren erreforma Euskal Herrian
Nafarroako EDB-k antolatutako hitzaldietan bigarrena (edo hirugarrena, nondik begiratzen zaion) Joxemiel Bidador-ena izan zen. Bilboko udalak antolatzen duen Miguel de Unamuno saria irabazi zuen 2005. urtean " Dantzaren Erreforma Euskal Herrian " saiakerarekin eta hain zuzen, liburu horren inguruko...

Gehiago irakurri 2

Arrateko Amaren dantzak. XXI, menderako tradizio bat

2006/11/28

Arrateko Amaren dantzak. XXI, menderako tradizio bat
Aurreko mezuan esan bezala, Oier Araolaza-k 2 zatitan banatu zuen azaroaren 18-ko bere jarduna. Mezu honetan bigarren hitzaldiko edukiak laburtzen saiatuko naiz. Jakinen duzuenez, duela 2 urte tradizio berri bat abiatu zuen Eibarko Kezka dantza taldeak : Arrateko Amaren dantzak. Dantza hauek ez...

Gehiago irakurri 3

Gipuzkoako dantzak. Dantza-maisuen ondarea

2006/11/26

Gipuzkoako dantzak. Dantza-maisuen ondarea
Aurreko mezuan agindu bezala, hona hemen Oier Araolaza k 2006ko azaroaren 18an Iruñean emandako hitzaldiaren kronikatxoa-edo. Hanka sartzeren bat egotekotan zuzenduko nau berak. Iaz bezala, aurten ere, Nafarroako EDBk hitzaldi sorta antolatzea erabaki du. Azaroan 2 hitzaldi izan dira eta urtarril...

Gehiago irakurri 1

Dantza postmodernoa

2006/11/20

Larunbatean hitzaldia eman zuen Oier Araolaza k Iruñean, Nafarroako EDB k antolatuta (saiatuko naiz aste honetan, egon ez zirenendako nolabaiteko kronika egiten). Gipuzkoako dantzen inguruan solastu zen: dantza maisuak, dantzen garapena, Eibarko Arrateko Amaren dantzak ,... baina baita kontu o...

Gehiago irakurri 8

Mairuen festak eta Mahoma

2006/10/05

Mairuen festak eta Mahoma
Kalapita ederra sortu da azkenaldian kristauen eta musulmandarren artean, Mahomaren karikaturak direla-eta, aita-saintuaren adierazpenak direla-eta,... Asaldatuta omen daude musulmanak.   Haserre horrek eraginak izan ditu dagoeneko kultur munduan ere. Aurrekoan irakurri nuen Mozart-en "Idomeneo" ...

Gehiago irakurri

Otsagabiko jaietan

2006/09/11

Otsagabiko jaietan
Betidanik izan diot maitasun berezia Otsagabiari eta bertako dantzei (horregatik goiko Bobo-ren argazkitxoa). Haurra nintzelarik herrira, Irunberrira, etortzen ziren Otsagabiko danzanteak , jaietan haien dantzak erakustera (erakustera, ez irakastera). Gero dantzari egin nintzenean, eta enperadorea...

Gehiago irakurri 4

San Lorenzo en la parrillaaa...

2006/08/10

San Lorenzo en la parrillaaa...
Iruñean 3 festa nagusi daude: San Ferminak, San Fermin txikiak eta San Lorenzo kaleko festak. Azken hauek gaur dira. Festa parte-hartzaileak, San Lorenzo kaleko herritarrek antolatutakoak, giro apartadun festak. Aurten 51. aldiz ospatuko dira. Korporazio berezia dute bizilagunek, argazkian ikus da...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Aritz Ibañez Lusarreta - Berriz eta Garaiko nagusiak: erregelak eta jota 1986

2012/11/04

Ikaragarria! Nahiko nuke nikere adin horretan hola dantzatzeko gai izatea. Mila esker Andramarikoei!

Aritz Ibañez Lusarreta - Juan Arriola eta Arkaitz Miner: Hariari Tiraka diska berria

2012/11/04

Nik ere erosi nuen duela 2-3 aste eta oso txukuna da! Eta polita, era berean, Mikel Urbeltzek, Miner-ek berak Gari Otamendirekin Arrabots taldean, irekitako bidean [...]

Aritz Ibañez Lusarreta - Maskaradak Zuberoan 1968 urtean

2012/11/04

Bikaina bideoa! Gaur egunekiko aldaketa zenbait ere ikusten dira (40 urtetan), tradizioa kontu bizia den erakusgarri bizia. Oier-ek aipatzen duen entseinariaz gain (bere dantzakera eta [...]

Aritz Ibañez Lusarreta - Nicolas Barneix, Santa Graziko 2011ko maskaradetako zamaltzaina hil da

2012/11/04

Kolpe latza berriz ere Santa Grazin eta Zuberoan oro har! Doluminak!

Aritz Ibañez Lusarreta - Zarauzko Mollarri eta Iratzarri dantza taldeek bat egin dute

2012/10/22

Berri ona!! Taldeak banatzea ezagutu izan dugu bereziki, baina kontrako bide aberasgarriagoa ere posible dela erakutsi duzue!

Aritz Ibañez Lusarreta - Dantza alderdi politikoen hauteskunde programetan

2012/10/19

Baten batek ba al daki Patxi Lopez eta Iñigo Urkulluz besteko hautagaiak dantzari izan ote diren inoiz?

Aritz Ibañez Lusarreta - Ni ere dantzan.com bizi naiz

2012/10/16

Dantzan.com bizi gara!! Facebook-en eta Twitter-en ere jarraitu dantzan.com!!

Aritz Ibañez Lusarreta - Harizti 2.5

2012/10/01

Eskertzekoa litzateke, dantzan.com euskerazko hedabidea den neurrian, albisteak ere euskeraz publikatzea...

Aritz Ibañez Lusarreta - Dantzan bizi, bizi gara dantzan.com!

2012/10/01

Zorionak!!! Eta ia orain denon artean hau epe luzerako proiektu egiten dugun!