Orain arteko ekarpenak
2009/06/26
10 egun falta dira 2009ko San Ferminak has daitezen (zehazki 10 egun 56 minutu eta 18 segundu...) (Ia) urtero bezala, programa ofizialean dantzarekin harremana duten ekitaldiak idatziko ditut bertan:
Uztailak 6
13.30 Dantza emanaldia: Amaiur, Ardantzeta, Duguna, Harizti, Iruña Tal...
2009/04/28
Aurrekoan lanetik etxerako bueltan irratia piztu eta Euskalerria
irratian Nafarroaren eguneko inguruko albistea ematen ari ziren. Kultur
astea antolatu zutela festa egun horren karietara eta zer kultura
ekitaldi eginen zituzten azaldu zuen neska batek. Tartean kantaldia.
Kantaldi horretan deneta...
2008/12/11
Jatea gustuko dugu janariak ematen digun energiarik gabe ezingo ginatekeelako bizi. Sexua atsegin dugu horri esker gaudelako hemen. Baina zergatik egiten dugu dantzan? Eduard Punset idazleak Lawrence Parsons neurozientifikoa elkarrizketatu du berriki, "Redes" izeneko bere saioan. Parsonsek dantza-musika eta gizakiaren arteko harremana aztertzen du. Punsetek hori galdetu dio: zergatik atsegin du gizakiak dantzan egitea?
2008/11/18
Kasualitatea izanen da akaso (ez dut dudarik!), baina gaurko egunkaria irakurtzerakoan honekin egin dut topo: Corredores veteranos plantean que sea en euskera el tercer cántico del encierro. Nik hori bera proposatu nuen ekainean nire txoko umil honetatik, eta orain korrikalariek gauza bera p...
2008/10/28
Aurrekoan, interneten eman ohi ditudan murgilaldi horietako batean, argazki hau topatu nuen. Olentzero itxura duen txistulari hori nire osaba da, Andoni. Bere garaian, 70. hamarkadan Iruñeko udal-txistularia izan zen, virtuoso bat. Fundamento handirik gabeko virtuosoa, hori bai, eta sartu eta gu...
2008/07/15
Lixto! Amaitu dira San Ferminak eta aparkatuta utzi dugu arropa zuri-gorria heldu den urterarte. Deskantsatzeko ordua ere heldu da (gutxi, momentuz), izan ere San Ferminek iraun duten 9 egunetan dantzan ibili baikara batean zein bestean. Uztailaren 6an, eguerdian, taldekoekin foruen plazan eta ar...
2008/06/11
Honek ez du dantzarekin inolako zerikusirik, baina tira, momentuz hau plazaratzeko okurritu zaidan lehenengo tokia da eta momentuz halaxe eginen dut. Iruindarrok urtean askotan jotzen dugu San Ferminak gogoratzen dizkiguten topikoetara (ni behintzat bai): Zapiak kajoitik atera eta ongi lisatuta ut...
2008/04/01
Iragan udaberrian, Nafarroako Gobernuaren kultura sailetik deia jaso genuen: 2008an Zaragozan egitekoa zen Expo unibertsalean gure taldearen parte hartzea eskatu ziguten. Nafarroari eskainitako egun bat ospatuko zuten ekainean eta hemengo dantza taldeen ordezkari gisa nahi zuten Duguna dantza ta...
2008/02/22
80-90. hamarkaden arteko zubian izanen zen. Nik 9-10 urte izanen nituen eta artean, Iruñeko udal ikastolako eskolaz kanpoko jardueretan ematen nituen nire lehen dantza pausoak (7 urterekin hasi nintzen). San Fermin-en aurreko peñen egunaren ospakizunen artean gurasoei batek deitu zien arreta. Ir...
2008/01/30
Herri guztietan gertatuko da akaso, baina gure herrian ohikoa izan da toki zehatz bateko ohitura hartu, zabaldu eta denboraren poderioz herri guztiaren ikur (nazional) gisa hartzea. Hori gertatu zen gerra aurreko Durangaldeko "ezpata-dantza" taldeekin, Lizarrako Larrain-dantza edo Lesakako Olentze...
Orain arteko erantzunak
2014/05/06
Ederra! Bideoa eta azalpena.
2014/05/04
Programan akats bat dago. Hasteko emanen del pastorala Mixel Etxekoparren eta Nicole Laugarot-en "Ederlezi" pastorala izanen da eta bigarrena, ordua: arratsaldeko 17:00ak.
2014/04/17
Zorionak bai! Itxura ederra du, eta gainera elkarrizketetan ere zintzo eta apal! Noiz egitekoa duzue Zalgizen?
2014/04/15
Ikiarriya!!! Hau ez bada hartzaren dantza bat, fundi nadila!
2014/03/13
Iruñeko udalak ere tasak kobratu ohi dizkie zenbait kale ekitaldien arduradunei eremu publikoaren okupazioagatik.
2014/03/03
Oso bideo didaktikoa eta iturri beretik hartua, frexko-frexkoa beraz! Pozgarria da ere Lantztar gazteak euskaraz solasten entzutea. Beste altxor txiki bat. Mila esker!
2014/02/21
Mila esker denoi! Zuek irakurtzen, nik idazten gozatu dudanaren erdia gozatu baduzue, ni pozik! :-)
2014/02/19
Zeinen ederra Arizkun eta Erratzuko Gizakunde eguna eta zeinen ederra Eirek prestatutako bideoa ere! :-)
2014/01/31
Lan txukuna, Julen! Artikulo horiek guztiak orain oso modu praktikoan ditugu eskura. Mila esker!