Dokumentuaren akzioak
Kalean dantza egin ahal izateko ordaindu beharra Gasteizen
Dantza eta kantu kalejira moduan hasi eta istilu politikoan bukatu da Arabako Dantzarien Biltzarrak eta Jare Dantza Taldeak antolatutako dantza eta kantu kalejira. Nati Lopez de Uraldek, Arabako Dantzarien Biltzarreko presidenteak Noticias de Alavari jakinarazi dioenez, udaletik jakinarazi zioten araudia aldatu zela eta 157,74 euro ordaindu behar zituztela eremu publikoaren okupazioagatik.
EAJko Iñaki Prusillak zinegotziak kargu hartu dio Javier Maroto (PP) alkateari, euskal dantza talde batek kalejira bat egiterakoan eremu publiko bat okupatzen duela esatea zentzugabekoa dela adieraziz. Prusillak gaineratu duenez, Marotoren gobernuak Isabel Pantojari emanaldia eskaintzeko Mendizorrotza dohain utzi zion, eta kontrara, euskal kulturarekin zerikusia duten ekitaldiak zigortu egiten dituzte.
Gasteizko Udaleko gobernuak adierazi du ez zaiela zerga kobratuko, udalarekin hitzarmena duten, eta ondorioz diru-laguntzak jasotzen dituzten elkarteak zerga hori ordaintzetik libre daudelako, eta Arabako Dantzarien Biltzarrak Udaletik diru-laguntzak jasotzen dituela, beraz, ez duela ordaindu beharrik. Baina hala ere, beste kasuetan zerga egokia irizten dio PPk, hiriaren erdigunean ekitaldiak burutzen ditzuten taldek, eremu publikoa okupatzen dutelako.
Dokumentuaren akzioak