Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak 4.800 Euroko zerga jarri diete Coconuts dantzariei ohiko kalejira egiteko

Dokumentuaren akzioak

4.800 Euroko zerga jarri diete Coconuts dantzariei ohiko kalejira egiteko

2014/02/18 11:38
4.800 Euroko zerga jarri diete Coconuts dantzariei ohiko kalejira egiteko

Britannia Coconuts dantzariak Iruñean, 2007ko Ezpalak jaialdian. Argazkia: Iñaki Zugasti CC-BY-SA

Aste sainduko larunbatean gutxienez 250 urteko historia duen kalejira egin ohi dute Britannia Coconuts dantzariek Bacup herriko kaleetan. Britainia Handiko tradizio bizi zahar eta entzutetsuenetakoa da, eta ondare bizi izaera aitortu diote hainbat erakundek. Baina Bacup herriko udaltzainen iritziz, dantzarien kalejirak trafiko arazoak eta lan gehigarriak ekartzen dizkie, eta Udalak ebatzi zuen kalejirak eragiten zuen gastu gehigarri hori dantzariek ordaindu beharko  luketela, eta halaxe, 4.000 £  eskatu zizkion Britannia Coconuts taldeari aurtengo festa gauzatu ahal izateko.

Festa bertan behera geratu eta hiru mendeko tradizio galtzeko arriskua zegoela ikusita sinadura bilketa eta negoziazioak burutu dituzte, eta azkenean akordioa erdietsi dute dantzariek udalarekin. Aurtengoan udalak bere gain hartuko ditu gastu gehigarriak eta datozen urteetarako tradizioa mantentzeko diru-funtsak nondik eskuratu aztertzen hasita dira. 

Informazioa:

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.