Dantza 2009ko San Ferminetan
10 egun falta dira 2009ko San Ferminak has daitezen (zehazki 10 egun 56 minutu eta 18 segundu...)
(Ia) urtero bezala, programa ofizialean dantzarekin harremana duten ekitaldiak idatziko ditut bertan:
Uztailak 6
- 13.30 Dantza emanaldia: Amaiur, Ardantzeta, Duguna, Harizti, Iruña Taldea, Larratz, Mikelats, Muthiko Alaiak, Oberena, Ortzadar eta Txori Zuri dantza taldeen emanaldia (Jaurrietako neska dantza - Luzaideko dantzak. Larraindantza) - Foruen enparantzan*.
Uztailak 7
- 10.00 San Fermín-en ohorezko prozesioa: Prozesioaren ostean Iruñeko udal dantzariek emanaldia izanen dute udal plazan.
- 00:00 Euskal Musika: Patxi eta konpainia (Takoneran)
Uztailak 9
- 13:00 Euskal musika: Dultzaineroak (Takoneran)
Uztailak 11
- 13:00 Euskal musika: Trikitilariak (Takoneran)
Uztaila 13
- 13:00 Euskal musika: albokariak (Takoneran)
Uztailak 14
- 10.45 Zortziurrena. Prozesioaren ostean Iruñeko udal dantzariek emanaldia izanen dute udal plazan.
- 13:30 Euskal musika: txistulariak (Takoneran)
- 14.00 Erraldoi eta kilien konpartsari agurra. Autobus geltokian.
Egunero
- 09.30 Erraldoi eta kilikiak. Autobus geltokitik.
- 21.00 Bertako musika. Gazteluko plaza. Dantzaldia Udal txistulari eta gaitariekin.
Hauez gain, noski, egitarau ofizialetik kanpo, hainbat dantza taldek eta elkartek antolatuko dituzten ekitaldiak.
*Festival folkloriko deitzen jarraitzen diote ekitaldi honi. Dantza tradizionalen jaialdia eta Iruñerriko dantza taldeen emanaldia jarriko nioke nik. Bestela Lola Flores datorkit burura.