Dokumentuaren akzioak
9 egun dantzan

Lixto! Amaitu dira San Ferminak eta aparkatuta utzi dugu arropa zuri-gorria heldu den urterarte.
Deskantsatzeko ordua ere heldu da (gutxi, momentuz), izan ere San Ferminek iraun duten 9 egunetan dantzan ibili baikara batean zein bestean.
Uztailaren 6an, eguerdian, taldekoekin foruen plazan eta arratsaldean erraldoiekin. Uztailaren 7an prozesioan dantza taldearekin, 8tik 13ra erraldoiekin jira eta buelta eta uztailaren 14ean berriz dantzariekin zortziurrenean eta erraldoiekin despedidan.
Aurreko batean ere aipatu nuen arren ikustekoa da erraldoi eta kilikiek duten predikamendua. Ikusi goiko argazkia bestela. Horrenbeste jende inguruan zaila da dantzatzea, gurditxoen erruz batez ere, baina ezin kexatu, zertaz inoiz dantza egin al dugu horrenbeste jenderen aitzinean? Zenbait argazki zaharretan ez dago ia inor erraldoien inguruan. Ikertu beharreko kontua, zinez, azken urte hauetako "boom"arena.
Azkenean ere ikusi ahal izan dugu ensaiatzeko izanen dugun lokal berria. Izugarri handia, dutxa eta guzti, kiliki, buruhandi eta zaldikoendako gela bana, tailerrak, bestelako gelak, eta ensaiatzeko izugarrizko tokia. Berandu dator, baina heldu denez, ongi etorri!
Dokumentuaren akzioak
Erantzun

Aritz Ibañez Lusarreta
Jasotako azken erantzunak
- Patxi Laborda on Nafar eta zuberotar dantzariak Bartzelonako 1929ko Nazioarteko Erakusketan
- Aritz Ibañez Lusarreta on Yanza yauci, zortzitan sinple eta burrunba dantza, 1920an Iruñean
- Ekaitz Santazilia on Yanza yauci, zortzitan sinple eta burrunba dantza, 1920an Iruñean
- Ekaitz Santazilia on Yanza yauci, zortzitan sinple eta burrunba dantza, 1920an Iruñean
- Pierre Latasa Goya on Lotuneak: Sorginak, Satanak, Dumollet jauna eta haurren lauhazka 2016/10/30
- Aritz Ibañez Lusarreta on Bidador pastorala: auzolanean uxatu dugu betiko agorraldia 2016/03/31
- Oier Araolaza on Bidador pastorala: auzolanean uxatu dugu betiko agorraldia 2016/03/31
- Aritz Ibañez Lusarreta on Iruñeko Baltasar: korapilatutako mataza 2016/01/04
- Xabier Etxabe on Iruñeko Baltasar: korapilatutako mataza 2016/01/04
- Aritz Ibañez Lusarreta on Plazako dantzen sukarra Iruñea aldean 2015/03/10