Herri kultura eta kalitatea
Aurrekoan lanetik etxerako bueltan irratia piztu eta Euskalerria
irratian Nafarroaren eguneko inguruko albistea ematen ari ziren. Kultur
astea antolatu zutela festa egun horren karietara eta zer kultura
ekitaldi eginen zituzten azaldu zuen neska batek. Tartean kantaldia.
Kantaldi horretan denetarik: kalitate handiko abeslariak, Erramun
Martikorena kasu eta ez horren kalitate handikoak, talde herrikoiak,
alegia. Hura entzun eta galdera etorri zitzaidan burura: eta Erramun
Martikorena ez al da ba abeslari herrikoia?
Puntu honetara helduta aitortuko dut kaka-nahaste dezentekoa dudala nik zenbait kontzepturekin. Hasteko, zeri deitzen diogun "herrikoi", "popular", "herri-kultura"? Herri-kulturaz pixka bat irakurtzen hasi eta "herriak" -ez al gara denok herri?- egiten duen kultura aipatu egiten dute, akaso kultura elitistago batekin alderatuta.
Niri honetan guztian zerak pizten dit ardura, herrikoi izenondoa daraman edozein jarduera kalitate eskasarekin lotzea. Nire inguruan dezentetan entzun izan dut "guk modu herrikoiean egiten dugu dantza, abestu, musika tresna bat jo...", esan beharrean, "guk modu traketsean egiten dugu dantza, abestu, musika tresna bat jo..." Hori nola esanen dugu ba? Gisa horretako eufemismoekin gure jardunari ospea kentzen baino ez gara ari, nire ustez.