Orain arteko ekarpenak
Txirrin txanketan
2009/07/14
9 egun eman ditugu dantzan etenik gabe. Duguna-Iruñeko dantzariekin uztailaren 6an, 7an eta 14an, Iruñeko erraldoiekin 6tik 14ra, arratsaldetan Gazteluko plazako dantzaldian, gauez Jarauta 69 txarangaren doinupean edo edozein peñari segika. >
Baina akabo! Bukatu dira Iruñeko feriak! >
Txirrin...
Baina akabo! Bukatu dira Iruñeko feriak! >
Txirrin...
Dantza 2009ko San Ferminetan
2009/06/26
10 egun falta dira 2009ko San Ferminak has daitezen (zehazki 10 egun 56 minutu eta 18 segundu...) (Ia) urtero bezala, programa ofizialean dantzarekin harremana duten ekitaldiak idatziko ditut bertan:
Uztailak 6
13.30 Dantza emanaldia: Amaiur, Ardantzeta, Duguna, Harizti, Iruña Taldea,...
Herri kultura eta kalitatea
2009/04/28
Aurrekoan lanetik etxerako bueltan irratia piztu eta Euskalerria
irratian Nafarroaren eguneko inguruko albistea ematen ari ziren. Kultur
astea antolatu zutela festa egun horren karietara eta zer kultura
ekitaldi eginen zituzten azaldu zuen neska batek. Tartean kantaldia.
Kantaldi horretan deneta...
Zergatik egiten ote dugu dantzan?
2008/12/10
Jatea gustuko dugu janariak ematen digun energiarik gabe ezingo ginatekeelako bizi. Sexua atsegin dugu horri esker gaudelako hemen. Baina zergatik egiten dugu dantzan? Eduard Punset idazleak Lawrence Parsons neurozientifikoa elkarrizketatu du berriki, "Redes" izeneko bere saioan. Parsonsek dantza-musika eta gizakiaren arteko harremana aztertzen du. Punsetek hori galdetu dio: zergatik atsegin du gizakiak dantzan egitea?
Entzun arren San Fermin,... eta 2
2008/11/18
Kasualitatea izanen da akaso (ez dut dudarik!), baina gaurko egunkaria irakurtzerakoan honekin egin dut topo: Corredores veteranos plantean que sea en euskera el tercer cántico del encierro. Nik hori bera proposatu nuen ekainean nire txoko umil honetatik, eta orain korrikalariek gauza bera pr...
Gora Euskadi txistulari!
2008/10/28
Aurrekoan, interneten eman ohi ditudan murgilaldi horietako batean, argazki hau topatu nuen. Olentzero itxura duen txistulari hori nire osaba da, Andoni. Bere garaian, 70. hamarkadan Iruñeko udal-txistularia izan zen, virtuoso bat. Fundamento handirik gabeko virtuosoa, hori bai, eta sartu eta gut...
9 egun dantzan
2008/07/15
Lixto! Amaitu dira San Ferminak eta aparkatuta utzi dugu arropa zuri-gorria heldu den urterarte. Deskantsatzeko ordua ere heldu da (gutxi, momentuz), izan ere San Ferminek iraun duten 9 egunetan dantzan ibili baikara batean zein bestean. Uztailaren 6an, eguerdian, taldekoekin foruen plazan eta ar...
Entzun arren San Fermin,...
2008/06/11
Honek ez du dantzarekin inolako zerikusirik, baina tira, momentuz hau plazaratzeko okurritu zaidan lehenengo tokia da eta momentuz halaxe eginen dut. Iruindarrok urtean askotan jotzen dugu San Ferminak gogoratzen dizkiguten topikoetara (ni behintzat bai): Zapiak kajoitik atera eta ongi lisatuta ut...
Dantzari nafarrak Zaragozako Expo-n
2008/04/01
Iragan udaberrian, Nafarroako Gobernuaren kultura sailetik deia jaso genuen: 2008an Zaragozan egitekoa zen Expo unibertsalean gure taldearen parte hartzea eskatu ziguten. Nafarroari eskainitako egun bat ospatuko zuten ekainean eta hemengo dantza taldeen ordezkari gisa nahi zuten Duguna dantza ta...
Axeri artean,...
2008/02/22
80-90. hamarkaden arteko zubian izanen zen. Nik 9-10 urte izanen nituen eta artean, Iruñeko udal ikastolako eskolaz kanpoko jardueretan ematen nituen nire lehen dantza pausoak (7 urterekin hasi nintzen). San Fermin-en aurreko peñen egunaren ospakizunen artean gurasoei batek deitu zien arreta. Iruñ...
Orain arteko erantzunak
Aritz Ibañez Lusarreta - Zenbait galdera Bateleren dantzaren inguruan
2013/02/01
Behin baino gehiagotan gai bera edo antzekoa izan da solasgai dantzan.com-eko foroan: Dantzaren jaotorriaren berari buruzko dudak: http://comments.gmane.org/gmane.culture.language.basque.dantzan/1132 Bateleren dantzaren doinuak letrarik ba ote zuen: [...]
Aritz Ibañez Lusarreta - Argia Saria irabazi du dantzan.com-ek!
2013/01/28
Zorionak Dantzan.com-eko lagunok! Merezitakoa zinez!
Aritz Ibañez Lusarreta - Inauteriak 2013 oinarrizko egutegia
2013/01/21
Akats txiki bat da... maskaradak otsailaren 10ean haste badira Gamere-Zihigan, otsailaren 3koa Arrokiagan aldatu beharko da!
Aritz Ibañez Lusarreta - Nerea Barrondo Moskuko Bolshoi Balletaren eskolan onartu dute
2013/01/17
Gaztetxoa izanagatik ere ikusten da burua behar duen tokian duela... dantza molde horrek eskatzen duen disziplinak ere izanen du hortan zerikusia. Zorte on Nerearendako!
Aritz Ibañez Lusarreta - Oñati: Corpus Christi 1965
2012/12/21
Ze irudi ederrak! Eta ez nien apostoluen eta San Migelen irudiei sobera erreparatu orain arte... ederragoa egiten zait Urbeltzen apostoluen soka-dantza bera ere!
Aritz Ibañez Lusarreta - Bigarren saria eskuratu du dantzan.com-ek sei@2012 sariketan
2012/12/10
Zorionak! Merezitako saria (lehenengoa ere merezitakoa izanen litzateke, baina!)
Aritz Ibañez Lusarreta - Madonna eta Kalakan: Sagarra jo
2012/12/04
Nik jakinmin pixka bat dut ikusteko Kalakan-ekoak berriz Euskal Herrian bueltan direnean, lehengo bidearekin jarraituko ote duten, edo esperientzia honek aldatu ote dituen! Ikusiko!
Aritz Ibañez Lusarreta - Lantzeko zortzikoaren bideo tutorial bat: baina Lantzen ez da horrela egiten, ez?
2012/11/23
Julian Beunza da Lantz-eko azken euskaldun-zaharra. Harribitxi bat, bera eta bere txistualdia. Eta ez hau! http://www.youtube.com/watch?v=qM5PDzZrGbU La madre del cordero!