Orain arteko ekarpenak
Jantzi dantza soinean
2014/10/18
Iaz kamiseta batzuk egiten hasi nintzen eta "La Tostadora" izeneko webgune batean salgai jarri . Denbora honetan hainbat marrazki egin (eta borratu) ditut. Horietako batzuk dantzarekin lotura zuzena dute eta agian dantzazaleren bati interesatzen ahal zaizkio. Beste zenbait tokietan agertu izan da ...
Manexaren gida: 11 gomendio Maskaradetan ez galtzeko
2014/02/19
Manex batek manexondako eginiko gida duzu hau. Bizitzak zango bat Zuberoan jarrarazi dit azkenaldi honetan, eta maskaradetako labirintoan behin eta berriz galdu ostean, nire buruarentzat mapa egin beharrean aurkitu naiz. Dagoeneko 2014 honetako hiru maskarada joan zaizkigu eta oraindik hamaika ditugu aurretik, beraz, hona hemen maskaradetan erabat ez galtzeko manexaren gida.
Santa Ageda dantzan ospatu dute Urdiain eta Altsasuko kintoek
2014/02/11
Santa Agedaren inguruko ospakizunek indar berezia dute Nafarroako Burunda bailarako herrietan. Kintoen bestak izaten dira Ziordin, Bakaikun, Olaztin, Urdiainen eta Altsasun, behintzat. Azken bi hauetan gainera zortzikoa dantzatzen dute eta Guaixe, Sakanako atari digitalean zenbait bideo zintzilikatu dituzte.
Iruñeko Baltasar dela eta...
2013/12/28
Iruñean, badira urte batzuk jada, kalaka handi-samarra izaten dugu errege bezpera heldu ahala, Baltasarren kolorea dela eta.
Maridomingi Go Home!
2013/12/07
Gainean ditugu berriz ere gabonak eta baita data hauei dagozkien ohiturak eta mazapanak. Eta berriz ere helduko da Olentzero bere bertsio guztietan (baita Bizar-zuri euskaldun gisa ere) eta bere ondoan, gero eta gehiago, Maridomingi.
Paris irratia, 60garren hamarkada: Filipe Oihanburu eta Etxahun Iruri
2013/10/15
Pasa den mendeko 60garren hamarkadako bi grabazio bitxi eta interesgarri topatu ditut Alacant-eko Unibertsitatearen webgunean. Frankismo garaian Frantziatik emititzen zuen Paris irratiko bi elkarrizketa dira. Bata Filipe Oihanburu Etorkiko zuzendariari eta Agustin Alberro konpainiako kideari egindakoa, taldeak Parisen eman beharreko ikuskizun baten karietara. Bestea Etxahun Iruri idazle, txirulari eta koblakari xiberotarrari egindakoa, berak idatzi eta 1964. urtean Parisen aurkeztutako Matalaz pastoralari buruz.
Iruñeko erraldoi eta prozesioari buruz, Urbeltz
2013/07/16
Atzoko Jose Angel irigaray-ren testuaren haritik Juan Antonio Urbeltzen beste bat ekarriko dut gaur hona. Aitor Calleja eta Unai Lako-ren "Gigantes de Navarra" liburuan Iruñeko erraldoien jatorriari buruz idazten du Urbeltzek eta bide batez, San Ferminen prozesioari buruz ere ikuspuntu aberasgarr...
Birsortu da Iruñea eta nire dantza grina!
2013/07/15
Bukatu dira San Ferminak eta triste gaude iruindar gehienok (Saloura joan ez garenok behinik-behin). Eta bestondoa uste baino txikiagoa dela probestuz, irakurtzeko ahalmena ez zait desagertu eta pasa diren bestei buruz irakurtzen daramat goiza. Tartean, berriz jo dut Jose Angel Irigarayk Ortzadarre...
Iruñeko Neska eta Mutil-nausiak
2013/06/25
Azken asteotan Iruñeko auzoetako festak izan dira, txandaka, ia-ia San Ferminak heldu eta pixka bat lehexeagorarte. Duela zenbait urtetik hona Maiordomoen ohitura berreskuratu eta auzo horietako bakoitzean haien dantza egin ohi dute, garai batean bezala, festei hasiera emateko.
Txantreako jaien a...
Dantzaren orainaz eta geroaz gogoetatxo bat
2013/04/02
Azken egunotan buruan bueltaka izan ditudan zenbait ideia ordenatzeko modua besterik ez da sarrera hau, baina besteekin ere partekatu nahi nituen, eta beraz, blogean plazaratu. Desordenatua izanen da testua agian, edo ideien arteko zalantzazko loturak izanen dira, nondik hasi ere ez dakit ongi, ba...
Orain arteko erantzunak
Aritz Ibañez Lusarreta - Emakumeak euskal dantza erritualetan: gertatzen ari da
2014/08/03
Eskertzeko da gisa honetako albisteak tonu atsegin eta positibo honekin irakurtzea, liskarretik eta konfrontaziotik urrun. Eta erabat ados nesken parte hartzeak gure tradizioak edertzen, sendotzen, [...]
Aritz Ibañez Lusarreta - Iñaki Gordejuela Manterola dantza-maisua hil da
2014/07/25
Gugan bego eta ez dadila gal berak irakatsia! Doluminak gertukoei.
Aritz Ibañez Lusarreta - Gaztemundu eta Dantzan Ikasiren ikastaro eskaintza
2014/06/19
:'( Joe, ze faenilla* egun eta ordutegi horiek... Pena!
Aritz Ibañez Lusarreta - Dantza talde eredu baten bila
2014/06/16
Oso interesgarria Xabier! Oso gustora irakurri dut zure hausnarketa. Eta Perez Altamiraren pasarte hori ez nuen ezagutzen eta ezin egokiagoa iruditzen zait.
Aritz Ibañez Lusarreta - Dantza berriak Cabanillaseko paloteadoa berpizteko
2014/06/05
Ze itxura ederra duen Cabanillasen prestatzen ari direna! Lehenagokoan oinarrituz, baina berria, berritua, egungoa, modernoa... aldi berean. Eredugarria.
Aritz Ibañez Lusarreta - Akitaniako Alienor Trajeria: Moneinak 2014
2014/05/06
Ederra! Bideoa eta azalpena.
Aritz Ibañez Lusarreta - Iruñerriko hirugarren Euskal Jaia maiatzaren 17an izanen da
2014/05/04
Programan akats bat dago. Hasteko emanen del pastorala Mixel Etxekoparren eta Nicole Laugarot-en "Ederlezi" pastorala izanen da eta bigarrena, ordua: arratsaldeko 17:00ak.
Aritz Ibañez Lusarreta - Gaztedi: maskaradak 2014
2014/04/17
Zorionak bai! Itxura ederra du, eta gainera elkarrizketetan ere zintzo eta apal! Noiz egitekoa duzue Zalgizen?
Aritz Ibañez Lusarreta - Dantza eta tiro, tiro eta dantza ezteietan
2014/04/15
Ikiarriya!!! Hau ez bada hartzaren dantza bat, fundi nadila!
Aritz Ibañez Lusarreta - Kalean dantza egin ahal izateko ordaindu beharra Gasteizen
2014/03/13
Iruñeko udalak ere tasak kobratu ohi dizkie zenbait kale ekitaldien arduradunei eremu publikoaren okupazioagatik.