Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Gipuzkoako Dantzagunea

Orain arteko ekarpenak

Sortutakoak tradizionala eta soziala diru-laguntzen deialdiak ireki ditu Dantzaguneak

2024/06/12

Gipuzkoako Dantzaguneak bi diru-laguntzetako deialdiak zabaldu ditu: Sortutakoak tradizionala 10 eta Sortutakoak soziala 7. Sortutakoak Gipuzkoan dantza-proiektu berriak sortzeko, garatzeko eta dibulgatzeko Gipuzkoako Dantzagunearen programa da. Bere baitan hartzen ditu, sorkuntza eta ikerketa kore...

Gehiago irakurri

Aitor Arrieta Koka: “Konpainia profesional sendoa osatzeko adinako talentua eta eskarmentua dago Euskal Herrian”

2023/09/20

“Gorputzaldiari dagokionez, ez digute inolako baldintzarik jartzen oporren itzulerarako. Profesionalak garenez, badakigu geure burua zaintzen. Gainera, abuztu amaieran Japonian gala batzuetan aritu behar naizenez, ezin naiz geldi egon”. Aitor Arrieta Koka 27 urteko dantzari oiartzuarra Engli...

Gehiago irakurri

Ion Agirretxe eta Cristina Casa: “Psikologoak behar ditugu konpainia profesionaletan”

2023/09/12

Angel Corellaren Konpainian elkar ezagutu zutenetik, ibilbide profesionala eta pertsonala elkarrekin egin dituzte Ion Agirretxe añorgatarrak eta Cristina Casa madrildarrak. Flandriako Dantza Konpainian bost urtez aritu ostean, Espainiako Dantza konpainian ari dira biak orain. Ion Agirretxe haurr...

Gehiago irakurri

Alejandro Polo: “Koreografiak sortzeko grina ari zait pizten”

2023/09/05

Alejandro Polo trintxerpearrak ondo ezagutzen du Gipuzkoako Dantzagunea. Udako Ikastaroetan aritu zen, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko beka ere eman zioten. 16 urterekin joan zen Madrilera, Kontserbatorio Profesionalean ikastera. Lehen kontratu profesionala Txekian izan zuen, Morabiako Balletean. Gau...

Gehiago irakurri

Dantzako ikasketak egiteko bekak

2023/05/26

Irekita dago 2023-2024 ikasturtean dantzako ikasketak egiteko bekak eskatzeko Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuaren deialdia. Dantza klasiko eta garaikideko edota koreografia ikasketa espezializatuak egin nahi dituzten dantzariei dago zuzenduta dago, eta Euskadiko Autonomia Erkidegoan ...

Gehiago irakurri

Sortutakoak 22 deialdiko lau proiektuak hautatu dira

2023/05/17

Gipuzkoako Dantzaguneak 22. Sortutakoak programarako lau proiektu hautatu ditu: Hiriko Dantza Performance elkartearen X² , Compañía X-en Locari , Compagnie Insigth-en Los quemadores del tiempo eta Nazario Diazen Amanecer.Alto.Cielo. Egile bakoitzak 3.500 euroko laguntza jasoko d...

Gehiago irakurri

Zortzikoa eta dantza-jauziak ikasteko ikus-entzunezko materiala sarean

2023/01/04

Dantza bakoitza pausoz pauso ikasteko ariketak eta adibideak jaso ditu Aritz Ibañez dantza-maisu iruindarrak "Pausoka dantzan: Klik eta dantza!" proiektuan, eta dagoeneko erabilgarri daude Dantzan.eus webgunean. Sortutakoak Tradizionalaren 9. edizioan material didaktikoa egiteko hautatutako proiek...

Gehiago irakurri

Dantzaren ikerkuntzari eta material didaktikoen sorrerari bultzadatxoa

2022/09/28

Gipuzkoako Dantzaguneak sustatutako Sortutakoak Tradizionala deialdian hautatu diren proiektuen berri eman du Gari Otamendik: Jon Olazkuagaren La Pamperruque dantzari buruzko ikerketa lana eta Aritz Ibañezen Dantzaren ikasketan laguntzeko sareko ikus-entzunezko baliabideak izeneko pr...

Gehiago irakurri

Anexa dantza konpainia aitzindaria ezagutzeko dokumentazioa eskura

2022/06/14

70eko hamarkadan dantza garaikidean aitzindaria izan zen Anexa konpainiako Julio Duran dantzariak jasota zeukan dokumentazioa laga dio Eresbileko artxiboari, eta dagoeneko ikusgai dago haren webgunean , eta gaur sinatu dute lagatze-kontratua Julio Duranek, Pello Leiñena Eresbileko zuzendariak e...

Gehiago irakurri

Sorkuntza, ikerketa eta material pedagogikoa sustatuko dira Sortutakoak Tradizionala 9n

2022/03/16

Sortutakoak Tradizionala berrikuntzekin dator bere bederatzigarren edizioan. Azken boladan, euskal dantzako irakasle askok behin eta berriz adierazitako gabezia eta eskaera da dagoen irakasteko material murritza. Besteak beste, iaz Dantzan Ikasin transmisioaren inguruan egindako topaketen ondorio...

Gehiago irakurri

Gipuzkoako Dantzagunea

Gipuzkoako Dantzagunea

Dantzagunea Gipuzkoako Foru Aldundiak dantzaren ikaskuntza eta sorkuntza prozesuak laguntzeko eta sustatzeko sortutako zerbitzua da. Errenterian du egoitza, Niessen eraikinean.

Kulturaren Euskal Planak dantzaren alorreko lan-lerro nagusitzat jo zuen herrialde bakoitzean dantzarako baliabideak izateko erreferentziazko gune bat irekitzea. 

Dantzagunean mota guztietako dantzak, bereziki lantzen direlarik dantza klasikoa, garaikidea eta euskal dantza tradizionalean bildutakoak. Bertatik eskeintzen dira Gipuzkoan dantza jardunean ari diren elkarte, konpainia eta eragileei laguntzeko zerbitzuak eta inguruko lurralde eta erkidegoetako antzeko entitate eta zentruekin elkarlana bilatzen da.

Dantzagunearen lan-lerro nagusiak honakoak dira:

1- Sorkuntza koreografikoa sustatzea, sortzaileei eta taldeei Dantzaguneko aretoak utzita, eta egonaldi-programa bat, Sortutakoak, sustatuta.

2- Sorkuntza-prozesuak laguntzea, aholkularitza artistikoaren bitartez; eta dantzaren sorkuntzaren eta produkzioaren inguruko ikerketa garatzea.

3- Prestakuntza espezializatua ematea, gaur egun Gipuzkoan ematen den formazioa osatzeko, alderdi tekniko-praktikoak eta teorikoak landuta.

4- Dantza hedatzeko formula berriak bilatzea, publikoa sentsibilizatzea eta dantza eskola-programetan sartzea.

5- Dantzarekin zerikusia duten gaiei buruzko informazio eta dokumentazio baliabideak interesa dutenen esku jartzea: eskolak, bekak, audizioak, konpainiak, ikuskizunen ekoizpena, hedabiderako kanalak...