Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Sortutakoak tradizionala eta soziala diru-laguntzen deialdiak ireki ditu Dantzaguneak

Dokumentuaren akzioak

Sortutakoak tradizionala eta soziala diru-laguntzen deialdiak ireki ditu Dantzaguneak

Sortutakoak tradizionala eta soziala diru-laguntzen deialdiak ireki ditu Dantzaguneak

Sortutakoak Soziala 2022, Alba Fernandez eta Maylis Arrabit. Argazkia: Gari Otamendi - Dantzan CC-BY-SA

Gipuzkoako Dantzaguneak bi diru-laguntzetako deialdiak zabaldu ditu: Sortutakoak tradizionala 10 eta Sortutakoak soziala 7. Sortutakoak Gipuzkoan dantza-proiektu berriak sortzeko, garatzeko eta dibulgatzeko Gipuzkoako Dantzagunearen programa da. Bere baitan hartzen ditu, sorkuntza eta ikerketa koreografikora bideratutako dirulaguntzak eta egonaldiak. Bai batean eta bai bestean proiektuak aurkezteko azken epea abuztuaren 5a izango da.

Sortutakoak tradizionala 10

Deialdi honetara aurkez daitezke tokiko edo tradizioz jasotako dantzen sormen, berregite edota egokitze proiektuak; tokiko dantza tradizionalen testuingurua eta ezaugarriak definitzeko ikerketa- edo dokumentatze-lanak; dantza irakasteko material pedagogikoa sortzeko eta garatzeko proiektuak.

Deialdi honen xedea da 2024an Sortutakoak Tradizionala 10 programan bi proiektu onuradun hautatzea. Sortutakoak Tradizionala 10en hautatutako proiektu bakoitzak 2.000 euroko dirulaguntza jasoko du (zergak eta atxikipenak barne), proiektua garatzeko gastuetarako.

Aurreko edizioetako hautatuak

  • 2013: San Joanetako neskatxen esku-dantza (Aurtzaka, Beasain)
  • 2014: Axeri-dantzaren inguruan (Axeri-dantza elkartea, Andoain)
  • 2015: San Martin ezpata-dantza (Maritzuli, Biarritz)
  • 2016: San Juan bezperako soka-dantza (Duguna, Iruñea)
  • 2017: San Lorentzoko ingurutxoa (Iruña taldea, Iruñea)
  • 2018: Otxandioko emakumeen aurreskua (Mendi Alde, Santurtzi)
  • 2019: Sanferminetako trokeo-dantzak (Duguna, Iruñea)
  • 2020: Euskal herriko plazetarako dantza berriak (Patxi Montero) / Iruinkokoa (zenbaiten artean)
  • 2022: La Pamperruque (Jon Olazkuaga) / Dantzaren ikasketan laguntzeko sareko ikus-entzunezko baliabideak (Aritz Ibañez)

 

DEIALDIA: Sortutakoak Tradizionala 10

Sortutakoak tradizionala 8

Gipuzkoako Dantzaguneak ildo sozial bat du Sortutakoak deialdian: dantzaren sentsibilizazioari eta zabalkundeari eskainitakoa. Dantzak badu osagai sozial garrantzitsu bat, dantzan aritzetik ikuste hutsaren gozamenerainokoa, eta osasun fisiko eta emozionala mantentzeko jarduera da. Deialdi honetara 2024 urtean zehar dantza dibulgatzeko jarduerak jasotzen dituzten proiektuak aurkeztu behar dira.

Sortutakoak Soziala 8 deialdian dantza sustatzeko proiektu bat aukeratuko da, eta 3.500 euroko diru-laguntza jasoko du (zergak barne).

Aurreko edizioetako hautatuak

  • 2017: eAdierak elkartea: Gorputzaldiak
  • 2018: Iker Arrue: Invisible Beauty
  • 2019: Jone San Martin: Huts
  • 2020: Artaziak: Ari! Sormen Laborategia
  • 2021: Bash: Gipuzkoa dantzatuz aukerak denontzat sortuz
  • 2022: Alba Fernandez: Zubiak
  • 2023: Ai Do Project: Alzheimerra duten pertsonei zuzendutako ekimenak

 

DEIALDIA: Sortutakoak Soziala 8

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.