Sortutakoak 22 deialdiko lau proiektuak hautatu dira

2023/05/17
Sortutakoak 22 deialdiko lau proiektuak hautatu dira

Gipuzkoako Dantzaguneak 22. Sortutakoak programarako lau proiektu hautatu ditu: Hiriko Dantza Performance elkartearen , Compañía X-en Locari, Compagnie Insigth-en Los quemadores del tiempo eta Nazario Diazen Amanecer.Alto.Cielo. Egile bakoitzak 3.500 euroko laguntza jasoko du Gipuzkoako Dantzagunean sorkuntza-egonaldia egin eta lana gorpuzteko. Ondoren, aurkeztutako sorkuntza-prozesuen lan guztiak, Gipuzkoako Dantzagunean egiten direnen beste lan guztien gisan, Eresbileko artxiboko gordailuan gordeko dira.

Sortutakoak programaren helburua dantza-proiektu berrien sorrera, garapena eta dibulgazioa sustatzea da. Horrela, aurkeztu diren proiektuen garapen-irizpideak, bideragarritasuna eta Gipuzkoako Dantzagunearekin duen testuinguru-harremana hartu dira kontutan hautaketa egiteko orduan.

Guztira, hemeretzi proiektu aurkeztu dira Sortutakoaken deialdi honetara; behin eskaerak eta txostenak jasota, aipatutako laurak izan dira aukeratuak. Balorazio batzordea Aiert Beobide (Haatik) Caterina Varela (Resiencias paraíso) eta Nando Piñeirok (C.C. Egia Gazteszena) osatu dute eta Gipuzkoako Dantzaguneko Sofía Alforja aritu da idazkari lanetan.