Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Komunitatearen ekarpen guztiak

Orain arteko ekarpenak

Sarnafuera, sarnafuera!!!!

2013/07/29

Aurreko sarreran aurreratu bezala, 2013ko ekainaren 23an Karrikaratu genuen lehenbiziko aldiz San Juan bezperako soka-dantza. Kasu honetan, San Blas egunekoan ez bezala, neskek izan zuten dantza zuzentzeko ardura.

Villacher Kirchtag 70. jaialdira

2013/07/26

Austriako Villach herrian ospatzen den Kirchtag jaialdian parte hartuko du Kezka dantza taldeak abuztuaren 1etik 4ra. Kirchtag Jaialdiaren 70. urteurrena ospatzen da, eta hori dela programa erraldoia antolatu dute Austriako herri honetan. Musika eta dantzaz gainezka izango da Villach jaialdi eg...

Jantziarekin dantzatu eta jantzia dantzatu

2013/07/17

Artikulu honetan planteatzen denak baliagarri behar luke edozein janzki eta janzkerarako, baita gizonezko edo emakumezko jantzientzako ere. Hala ere, honi buruz hausnartzera bultzatu nauena, batez ere, emakumezkoen dantzarako erabiltzen den jantzi zehatz bat izan da.

Iruñeko erraldoi eta prozesioari buruz, Urbeltz

2013/07/16

Atzoko Jose Angel irigaray-ren testuaren haritik Juan Antonio Urbeltzen beste bat ekarriko dut gaur hona. Aitor Calleja eta Unai Lako-ren "Gigantes de Navarra" liburuan Iruñeko erraldoien jatorriari buruz idazten du Urbeltzek eta bide batez, San Ferminen prozesioari buruz ere ikuspuntu aberasgar...

Perutik Kanadara, Amerikar folklorea protagonista

2013/07/16

Uda beteko berotan sartuta eta dantza-denboraldia bukatzear den honetan topera martxan dabil Haritz euskal dantzari taldearen motorra. Entseguetan izerditan, arropak prest, kartelak kalean. Urteroko zita garrantzitsuenetakoa dugu Elgoibarko Nazioarteko folklore jaialdiak, eta Amerikar kontinenteko ...

Birsortu da Iruñea eta nire dantza grina!

2013/07/15

Bukatu dira San Ferminak eta triste gaude iruindar gehienok (Saloura joan ez garenok behinik-behin). Eta bestondoa uste baino txikiagoa dela probestuz, irakurtzeko ahalmena ez zait desagertu eta pasa diren bestei buruz irakurtzen daramat goiza. Tartean, berriz jo dut Jose Angel Irigarayk Ortzadarre...

Ez berbazkoak

2013/07/01

Euskararen biziberritzeaz eta euskal kulturgintzaz gogoeta mamitsuak egin ditu Sorguneak ikerguneak azken urteotan. Kultur bizitzaren azterketatik abiatu eta euskal kulturgintzaren estrategiak garatzeko oinarriak proposatu ditu. Azterketa eta estrategia, egunerokoan kateatuta bizi garenok premiazko...

Galdakao, Amaña, Goimendi eta... Villach!

2013/06/28

San Joanak pasa dira, eta udako txanpa betean gaude sartuta. Bihar, larunbata, Galdakaon izango gara Arrateko dantzak eskaintzen. Hurrengo astean Amañako jaien hasieran dantzatuko dugu. Santiago egunean Gomendin soka-dantza ohikoa izaten da. Eta uztaila bukaeran autobusa hartu eta Austriaruntz abi...

San Joan esku-dantza, baita Olaberrian ere

2013/06/27

Gure neskatxek lan handia izan dute aurtengoan. Handia baina gustokoa. Urtarrilean Donostiako San Telmon erakutsi behar izan zuten esku-dantza, Dantzagunea-ren eskutik. Pasa den igandean, Sanjoan bezperaz eta ohi denez, Beasaingo Igartzan eta Barrendain plazan bete zuten erritoa. Eta ast...

Soka-dantza argi-ilunpetan eta dantzariak airean

2013/06/26

Gauez dantzatzen dugu soka-dantza San Joan egunean. Gaueko 23:30ean dantzatu dugu 1994tik. Aurten ez. Aurten Udalak ordu erdi aurreratzea eskatu digu eta halaxe egin dugu. Aurten 23:00etan egin dugu. Antzeman dugu jendea afalostean mahaitik altxatzeko goizo zela ordua, eta hasi garenean plaza erdi-...

Harpidetu