Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Komunitatearen ekarpen guztiak

Orain arteko ekarpenak

Erritutik gizarterako urrats aldaketa

2022/12/12

Taberna bateko elkarrizketa informal klasikoan, aurreskua dantzatzeko askotariko modu koreografikoen gaia atera zen. Nahiz eta dantza uniformetzat hartu, sail desberdinekin seriatua eta exekuzio pertsonalizatu edo akademikoan urratsen konbinazio ugari izan, askotariko aldaerak ditu. Horren harira, ...

Arrola 80 urte dantzan!

2022/12/09

Baigorriko Arrola elkartea 1942an sortu zen eta 80. urteurrena dantzan ospatu du, nola bestela? Nafarroa Behereko talde erreferenteetakoa izan da, bai orain urte batzuk, baita orain ere. Ahaztuak ziren Nafarroa Behereko dantzak ikasi, irakatsi eta transmisio bide horretan sorkuntzei ere heldu diete...

Kulunkaz. Dantza lehen urratsak familian emateko tailerra Bilbon eta Donostian

2022/12/07

Aiko Taldeak 6 urte arteko umeak dantzan trebatzeko bi tailer antolatu ditu Bilbon eta Donostian: • Helburua, helduak txikienek imitatzeko moduko eredu bihurtzea da, jolas eta ariketa ludikoen bitartez dantzazaletasuna sustatzeko behar dituzten tresnak eskainiz • ‘Kulunkaz – Gure lehe...

Hasi zarete aurtengo Olentzero prestatzen? Hemen ideia batzuk

2022/12/05

Olentzero panpinak egiteko gonbita luzatu nahi dizuegu. Sor ditzagun gure Olentzero propioak . Katean ekoizten diren Olentzero panpina klonikoen ordez, egin dezagun gure etxeko, eskolako, lantokiko edo ikasgelako Olentzero. Bakoitzak bere Olentzero, forma eta itxura bereizgarriekin. Tradi...

"Moor Krad" ikuskizuna estreinatuko du Ertzak

2022/12/02

Abenduak 9, arratsaldeko 19:30ean, Asier Zabaletaren konpainiak Moor Kraad  obra estreinatuko du Arriaga Antzokian. Dantza Garaikidea da ikuskizunaren lengoaia nagusia, azken hamarkadetako teknika berriekin uztarturik, hala nola, Krump, tutting edo dantza urbanoak, dantza garaikidearekin bat egini...

Goiz eta arratsaldez dantzan San Andres egun eguzkitsuan

2022/12/01

Eguzki printzak batetik eta dantzaren mugimendu bestetik, goiz eta arratsaldez ongi berotuta ibili gara San Andres egunean aspaldiko partez. German Meabebasterretxea eta Millan Telleria bertsolarien jardunaren ondoren hasi da dantzaldia Untzaga plazan Jainaga eta Narbaizaren eskutik. Plazar...

Escamot català Euskal Herrian 2022: zazpi hitzordu

2022/11/30

Abenduko zubian dagoeneko ohiturakoa bihurtzen ari zaigu Escamot català-ren bisita, gure zorionerako. Zortzigarren urtez, aurten zortzi eguneko ibilbidea egingo dute, eta zazpi herritan dantzarako hitzorduak, Nafarroa, Bizkaia eta Gipuzkoan. Hauxe aurtengo egitaraua: Abenduak 3: Baigorri (Be...

Gorputza ezagutzen eta jarrerak zuzentzen Garbiñe Aizpitarterekin

2022/11/30

Postura eta erritmoei buruzko Garbiñe Aizpitarteren azalpen eta gomendio goxoak jaso ditugu piano doinuen laguntzaz. Dantzarion eguneroko lan tresna gorputza da. Bakarra dugu bizitza osorako, baina ezagutzen al dugu? Beharrezkoa da gure gorputzaren lanketa eta ezagutza, batez ere osasunari begira,...

Lantzeko Zortzikoaren II. ikastaroa

2022/11/28

Bizkai Euskal Folklor Elkarteak Lantzeko Zortzikoaren ikastaroa eskainiko du.  Klase egunak: 2022ko abenduaren 13, 15, 16, 19, 20, 21 eta 22an. Ordutegia: 20:00etatik 21:30era Tokia: Autonomia kalea, 44an. 48010 BILBO.   Ikastaroaren edukiak: ...

2000 grabaziotik gora jaso dira euskal dantzen ikus-entzunezko ondarea babesteko proiektuan

2022/11/28

Euskal dantzen ikus-entzunezko ondarea arriskuan zegoela ikusita, hondatu aurretik bildu eta digitalizatzeko lanak egin dira. Zortzi urte iraun dituen programan 2000 grabaziotik gora digitalizatu eta dokumentatu dira, eta fitxak dagoeneko kontsulta daitezke Eresbilen katalogo ororrean . Eresbilen ...

Harpidetu