Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Ortzadar Euskal Folklore Elkartea Nafarroako ondare immaterialaren inguruko jardunaldiak Iruñean azaroaren 3an

Dokumentuaren akzioak

Nafarroako ondare immaterialaren inguruko jardunaldiak Iruñean azaroaren 3an

Nafarroako ondare materialgabearen katedraren VIII. jardunaldi zientifikoa eta Ortzadar elkartearen XXXVII. folklore jardunaldiak izango dira azaroaren 3an Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Gaiaren egoera landuko da arratsaldeko 17:00etan hasiko diren jardunaldi hauetan.

Carlos Gimenez Romerok, antropologia sozial eta aplikatuan katedradun emerituak (Madrilgo Unibertsitate Autonomoa), irekiko du saioa inaugurazio hitzaldiarekin. Garapen iraunkorra, tokiko komunitatea eta kultur ondare inmateriala izenburupean honako gaiak jorratuko ditu:

1) Ohikoaren kategorian esanahi berriak, batez ere kulturartekotasunaren paradigman,

2) Komunitateekiko (tokikoa/lurraldekoa, etnokulturala eta geopolitikoa) duten harremana eta eragina, bereiziki herritartasun globalarekin eta planetariorekin duten lotura;

3) Hirien, barrutien eta auzoen eginkizun proaktiboa kulturarteko esku-hartze komunitarioaren eta

4) Iraunkortasunari eta trantsizio sozioekologikoei buruzko gaur egungo eztabaidak, eta horiek KOlarekin dituzten loturak.

Eta jarraian honako gaiei eutsiko diete Nafarroako ondare immaterialarekin lanean diharduten hainbat erakunde eta elkarteetako kideek: Kultur Ondare Immateriala Nafarroan, Memoria tradizionalistaren bilduma, Dantzatlas, Jota dokumentatzeko lanak, Kanpaien eskuzko ukitua dokumentatzeko lanak eta Nafarroako ondare inmmaterialaren katedra.

Hemen duzue programa osoa, landuko diren gaiak eta hizlariak:

Jardunaldiak: Gaiaren Egoera

  • 17:00 Garapen iraunkorra, tokiko komunitateak eta Kultur Ondare Immateriala (KOI). Carlos Giménez Romero doktorea. Madrilgo Unibertsitate Autonomoko katedradun emeritua.
  • 18:00 KOIa Nafarroan: gaiaren egoera. Mikel Ozkoidi eta Susana Irigarai. Ondare Etnologiko eta Immaterialaren Bulegoko burua eta Museoen Zerbitzuko zuzendaria. Nafarroako Gobernua.
  • 18:40 Kafea
  •  19:00 Memoria tradizionalen bilduma (Labrit Multimedia, Euskokultur fundazioa, EKE-ICB): gaiaren egoera. Beatriz Gallego. Labrit Multimedia
  •  19:20 Dantzatlas: gaiaren egoera. Karlos Irujo. Ortzadar Euskal Folklore Elkartea.
  •  19:40 Jota dokumentatzeko lanak: gaiaren egoera. Mª Ángeles González eta Tlaly Jausoro. Nafarroako Eskilazainen Elkartea. Navarjota.
  •  19:55 Kanpaien eskuzko ukitua dokumentatzeko lanak: gaiaren egoera. Joaquin Corcuera. Nafarroako Eskilazainen Elkartea.
  •  20:15 Nafarroako ondare immaterialaren katedra: auziaren egoera. Alfredo Asiain. Katedraren zuzendaria. NUP. Jardunaldi zientifikoaren amaiera.

 

Nafarroako ondare materialgabearen katedraren VIII. jardunaldi zientifikoa eta Ortzadar elkartearen XXXVII. folklore jardunaldiak

  • Noiz: 2023ko azaroaren 3an, 17:00etan
  • Non: Nafarroako Unibertsitate Publikoan, Nicolás García de los Salmones aretoan, Los Olivos eraikina (ETSIAB)
  • Sarrera: Librea, edukiera bete arte.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Ortzadar Euskal Folklore Elkartea

Ortzadar Euskal Folklore Elkartea